2020(e)ko abenduaren 31(a), osteguna

"A veces mamá tiene truenos en la cabeza"


Batzuetan amak trumoiak izaten ditu buruan: oso ozen hitz egiten du eta hortzak elartuta. Batzuetan hodeiak izaten ditu buruan: hamaiketakoa ahaztu egiten zaio eta berandu iristen gara urtebetetzetara. Beste batzuetan ostadar bat izaten du buruan: autoan abesten du eta musu asko ematen dizkit. Baliteke nik ere trumoiak, hodeiak eta ostadarra izatea buruan? 
 
Emozioek nola funtzionatzen duten ulertzen eta haietaz gozatzen laguntzen digun kontakizuna. 
 
Argitaletxea: Algar 
 
Egilea: Bea Taboada 
 

2020(e)ko abenduaren 28(a), astelehena

Autoestimua

 


Autoestimua pertsona batek bere pentsamenduen, sentimenduen eta esperientzien ebaluazioaren arabera bere buruaz egiten duen balorazioa, pertzepzioa edo iritzia da. 

Gure buruaz dugun kontzeptua, gure jokabideari egiten dizkiogun balorazioak eta gainerakoek gutaz duten iritzia barneratzean eraikitzen dugu. 

Pertsona batek autoestimua baxua duenean, ez da maitatzen, ez da onartzen eta ez ditu bere ezaugarriak baloratzen. Ziur aski ez da gauza ezer onik ikusteko, egiten duen guztia gaizki dagoela uste duelako. 

Familia gisa lan handia dugu gure seme-alabekin, autoestimu ona izaten lagundu behar baitiegu, eta horrek zailtasunei aurre egiten lagunduko die. 

Bideo bat ikustera gonbidatzen zaituztegu. Bideo honetan, gure seme-alaben gaitasunetan sinestea zein garrantzitsua den azaltzen da, eta nola lagundu diezaiekegun haiek beraingan sinets dezaten eta, horrela, beren autoestimua hobetu dezaten.

Fichas de poquer

2020(e)ko abenduaren 17(a), osteguna

Jostailu ez-sexistak

 


Jostailuek eta jolasguneek eginkizun nabarmena dute haurren sozializazioan, batez ere bizitzako lehen urteetan, eta oso tresna baliotsuak dira haien garapen kognitibo eta sozialerako. 

Familiek eta hezkuntzako profesionalek hezitzaile gisa duten erantzukizunaz jabetu behar dute, eta jostailuak eta jolasguneak ondo aukeratu behar dituzte. 

Jostailuak dibertigarriak eta seguruak izan behar dute, parte-hartzea eta irudimena sustatu eta haien adinerako egokiak izatea da garrantzitsuena. 

Ez dago jostailu ez jolasik neska edo mutilenak direnik: utzi kamioiekin, panpinekin, baloiekin, eraikuntza-jokoekin, sukaldeekin... jolasten. 

Gaztela-Leongo Juntak gida bat eskaintzen digu egun hauetan familiek aukeraketa on bat egin dezaten. 

http://carei.es/wp-content/uploads/GuiadelJuguetenoSexista.pdf

2020(e)ko abenduaren 14(a), astelehena

#Yonorenuncio

 


Irabazi asmorik gabeko Yo No Renuncio elkartea, lan mundua eta bizitza familiarra uztartzearen aldarrikapen bezala sortu zuten Malasmadres clubeko kideek. 

#YoNoRenuncio lema pean, partidu politikoekin, enpresekin eta familiekin batera, 2015. urtetik aurrera, Kontziliazioa erraztu dezakeen, estatu mailako paktu bat lortzeko dabiltza lanean. 

https://clubdemalasmadres.com/asociacion-yo-no-renuncio/

2020(e)ko abenduaren 9(a), asteazkena

Equitrivia



Equitrivia Aragoiko Gobernuak sortutako Trivial formatuko online jokoa da. Genero-indarkeria eta berdintasunaren inguruko galderei erantzun behar zaie. 

Definizio baten bitartez edo indarkeria-kasu jakin bat azalduz (adibidez, bikotekideak whatsapp bidez kontrola zaitzala), lau erantzun posibleen artean, zuzena aukeratzea ahalbidetzen digu. 

Jolas honen helburua, Kontzeptuak ikasi eta jokabide toxiko horiei buruzko  gogoeta egitea da. 

 http://equitrivia.educa.aragon.es/



2020(e)ko abenduaren 6(a), igandea

DetectAmor

 


Aplikazio honek maitasunaren eta harremanen kontzeptuari buruz hausnartzen laguntzen du, hamar joko dibertigarriren bidez. 

Hortaz, DetectAmor baliabide ludikoa da neska-mutilek jolasteko, dibertitzeko, “bikote-harreman” eta “maitasuna” hitzaren inguruan dituzten ideak aztertu eta, aldi berean, matxismoaren eta genero-indarkeriaren inguruan dituzten jarrerak  hausnartuz. 

Edozein hezkuntza-eragilek, indarkeria matxistaren prebentzioaren gaia azaldu, informatu eta sakontzeko ere erabil dezake. 

http://www.juntadeandalucia.es/iamindex.php/areas-tematicas-coeducacion/app-detectamor

2020(e)ko abenduaren 2(a), asteazkena

Mafalda: Femenino singular

Irudi

Joaquin Lavado,  Uztailaren 17an, Mendoza, Argentinan jaio zen eta duela gutxi zendu zen. Txikitan jabetu zen marrazkilari izateko zeukan bokazioaz eta orduan izan zen Quino deitzen hasi zitzaizkionean.  

1964an Mafalda, bere pertsonaia, aldizkari batean agertzen hasi zen eta beranduago egunkari batean. Lumen argitaletxeak hamaika liburuki argitaratu ditu Mafaldaren bineten bildumekin. Zerotik hamarrera zenbakituak eto liburuki bakar batean “Mafalda”. “Todo Mafalda” pertsonaiaren berrogeitahamargarren urteurrenean argitaratu zen, pertsonaiaren    argitaratugabeko binetekin. 2018 an feminismoaren inguruko bilduma argitaratu zen “Mafalda. Femenino singularra”.  

Bilduma honetan Quinoren pertsonaiak, matxismoa eta emakumeen rolaren inguruan   hausnartzera gonbidatzen gintuen. Quinok giza-eskubideen aldekoa izan zen eta emakumeen eskubideak maisutasunez defendatu zituen. 

Hone hemen gure omenaldirik zintzoena.