haurren garapena etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
haurren garapena etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2025(e)ko azaroaren 20(a), osteguna

Haurren eta Nerabeen Eskubideen Egun Unibertsala

 


Azaroaren 20an, munduko leku askotan Haur eta Nerabeen Eskubideen Eguna ospatzen da. Data oso berezia da, gogorarazten baitigu haur eta nerabe guztiek eskubideak dituztela, eta eskubide horiek beti errespetatu behar direla,  kontuan hartu gabe non bizi diren, nolakoak diren edo zer egoeratan jaio diren.

Haien eskubideak errespetatzen diren mundua justuagoa, gizatiarragoa eta alaigarriagoa da. Ospa dezagun azaroaren 20 hau, konbentzimendu osoz, gure haurtzaroa eta nerabezaroa zaintzea gizarte osoaren itxaropena eta etorkizuna zaintzea dela.

2024(e)ko urtarrilaren 22(a), astelehena

Familian jolastea


Jolasa haurren garapen globalerako jarduera baliotsu eta garrantzitsuenetariko bat da, alderdi guztietan: fisikoa, psikikoa, soziala eta intelektuala. 

Familiak jakitun dira jokoaren onurez. Hala ere, lana eta familia bateratzeko zailtasunak direla eta, egun askotan ez dute seme-alabekin jolasteko astirik izaten. 

Jolasaren onura nagusiak sormena, dibertsioa, osasun-mentala, autonomia eta garapen psiko-motorra dira. 

Haurrek aisialdian egiten duten jarduera nagusia jolastea, pantailak erabiltzea, kirola egitea, etxeko lanak egitea, eskolaz kanpoko bestelako jarduerak batzuk egitea eta irakurketa dira. 

Handitzen doazen heinean jolasteko denbora murriztu egiten da, halaber, pantailen erabilera, eskolaz kanpoko ekintzak eta etxeko lanei emandako denbora handiagoatzen da. 

Jolasak familiaren arteko elkarreragina ahalbidetzen du, eta elkartzeko baita lotura afektiboak sendotzeko tresna bihurtzen da. 

Zertara jolastuko dugu gaur? 

+Info 

2022(e)ko irailaren 19(a), astelehena

Ikusmen-osasuna

Urtero, iraila eta urriaren artean,  ALAIN AFFLELOU Fundazioak haur ikusmen osasunaren aldeko eskola kanpaina martxan jarri  du.  

Kanpainaren helburua  5 eta 7 urte bitarteko haurrek izan dizaketen ikusmen-arazoak garaiz deteketatzea helburua da. Behar dutenei,  ALAIN AFFLELOU Fundazioak betaurreko graduatuak  dohainik ematen die. 

Noiz: 2022ko irailaren 5tik urriaren 17ra 

+Info

2021(e)ko azaroaren 15(a), astelehena

Jolas daitezela

Osakidetzak "Prescribe juego" proiektua eskaintzen digu. Psikologiaren ikuspuntutik, jolastea ezinbestekoa da haurren garapenean, eta berebiziko garrantzia du euren nortasuna eratzeko.

  • Indartzen ditu gorputzaren eta zentzumenen garapena eta koordinazioa.
  • Ikasteko modu bat da, lengoaia garatzea errazten du, eta pizgarri bat da arretari eta memoriari eusteko.
  • Garatzen ditu irudimena eta sormena.
  • Tresna aparta da komunikatzeko eta sozializatzeko. Aukera ematen enpatia garatzeko eta elkar hobeto ezagutzeko.
  • Areagotzen ditu gozamena eta gogobetetasuna, ahalbidetzen du emozioak adieraztea eta kontrolatzea, eta ematen ditu konfiantza eta segurtasuna.
  • Laguntzen du balore etikoak garatzen eta bereganatzen; sustatzen du norberaren kontrola, eta baita jokabide-arauak onartzea ere.
Zer egin dezakegu familiok?


2021(e)ko irailaren 14(a), asteartea

Ikusmen-osasuna

 


Urtero, iraila eta urriaren artean,  ALAIN AFFLELOU Fundazioak haur ikusmen osasunaren aldeko eskola kanpaina martxan jarri  du.  

Kanpainaren helburua  5 eta 7 urte bitarteko haurrek izan dizaketen ikusmen-arazoak garaiz deteketatzea helburua da. Behar dutenei,  ALAIN AFFLELOU Fundazioak betaurreko graduatuak  dohainik ematen die. 

Noiz: 2020ko irailaren 6tik urriaren 17ra 

https://www.afflelou.es/fundacion/proyectos/prevencion-del-fracaso-escolar/