2026(e)ko irailaren 28(a), astelehena

Mindfulness eta ongizate emozionala


Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Sailetik "Mindfulness eta Ongizate emozionalari" buruzko jarduera hauetara gonbidatzen zaituztegu:

- Mindfulness-i buruzko hitzaldia eta tailerraren aurkezpena: Urriak 6, asteartea

- Ordu eta erdiko 6 saioko 4 tailer, mindfulness-ari eta ongizate emozionalari buruzkoak.

Hitzaldira edo, hitzaldira eta 4 tailerretako batera bakarrik joan daiteke.

Tailerretako batera joanez gero, hitzaldira joatea gomendatzen da, baina ez da ezinbestekoa.

Jarduerak doakoak dira eta herritar guztiei zuzenduta daude, baita profesionalei ere, Bilbon bizi diren pertsonei lehentasuna emanez.

Aldez aurretik izena eman behar da esteka edo QRaren bidez.

Zalantzarik izanez gero, 944 204 470 - 944 204 453 telefonoetara dei dezakezu (8:30etatik 14:00etara) edo promosalud@bilbao.eus helbidera mezu elektroniko bat idatziz.

+Info


2026(e)ko irailaren 22(a), asteartea

Parte-hartze bidezko aurrekontua


Bilboko Udalak 2027ko udal-aurrekontuetan sartuko diren herri-ekimenak bozkatzeko epea zabalduko du gaur, irailak 21. Epe hori urriaren 2an amaituko da. Proposamenak aztertu ondoren, udal sailek 56 proiektu hautatu dituzte bozkatzeko.

Horietatik, 4 daude Zorrotza hobetzeko (11-18-19-47). Animatu haien alde bozkatzera, egia bihur daitezen.

+Info

2026(e)ko irailaren 9(a), asteazkena

Gaztegune

 


Gazteguneak dibertitzeko eta zure adineko jendea ezagutzeko espazioak dira, 12 eta 17 urte bitarteko pertsonentzat (2009 eta 2014 artean jaiotakoak, 2026ko irailetik 2027ko ekainera bitartean).

Gazteguneetan jolasak, liburuak, eskulanak egiteko materiala, ordenagailuak, ikasteko espazioak, erlaxatzeko gunea eta beste hainbat gauza aurkituko dituzu, baita giro ona ere.

Hurbil zaitez nahiago duzun Gaztegunera, eta eskatu informazioa ordutegiei eta jarduerei buruz. Gainera, #GazteKLUBAren jarduerei buruzko informazioa ere emango dizute.

Gaztegune Zorrotza: Helbidea: Fray Juan, 33.

Ordutegia:

– Asteazken eta ostegunetan 17:00etatik 20:00etara

– Ostiral eta larunbatetan 17:00etatik 21:00etara

Telefonoa: 693 25 50 28

Kontaktua:

gaztegune@gurelurra.org

2026(e)ko irailaren 7(a), astelehena

Aurrezpena eskolaren itzuleran



Eskolara itzultzeak ilusio berriak dakartza, baina baita familientzako gastu ekonomiko garrantzitsuak ere. Plangintza pixka batekin eta estrategia erraz batzuekin gastua murriztu daiteke, haurrek ikasteko behar duten ezer galdu gabe.

Eskolara itzultzean aurrezteko gako batzuk:

Aurreko ikasturteko materiala berrikustea. Erosi aurretik, komeni da egiaztatzea ze koaderno, karpeta, motxila edo kutxatrila erabil daitezkeen.
Benetako beharren zerrenda egitea. Erosketa oldarkorrak sahiesteak ezinbestekoan zentratzen laguntzen du.
Prezioak alderatu eta eskaintzak aprobetxatu. Aukera desberdinak bilatzen denbora pixka bat emateak aurrezpen esanguratsua ekar dezake.
Materialen zaintza sustatzea. Haurrei liburuak, motxilak, gailuak eta eskola-materiala zaintzen irakasteak bizitza baliagarria luzatzea ahalbidetzen die, eta hainbat balio bultzatzen ditu, hala nola erantzukizuna eta baliabideekiko errespetua.
Liburuak trukatu edo berrerabili. Familien sareak, elkarteak edo ikastetxeak alternatiba egokiak izaten dira kostuak murrizteko.
Erosketak aldez aurretik planifikatzea. Azken orduko presak sahiesteak prezio hoberak aurkitzen eta erabaki egokiagoak hartzen laguntzen du.