2026(e)ko urriaren 27(a), asteartea

Familientzako jardunaldia


«Estres gutxiago, familia gehiago» jardunaldian parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu. Eusko Jaurlaritzak antolatutako jardunaldi honen helburua familiei estresa murrizten eta hazkuntzaren erronkei aurre egiten lagunduko dieten tresnak eta baliabideak eskaintzea da.

Elsa Punseten eskutik, familiei zer gertatzen ari zaigun, gure seme-alabek zer erronkari egin behar dieten aurre eta haien hazkunde-prozesuan nola lagundu diezaiekegun hobeto ulertzeko aukera izango dugu.

Jardunaldia osatzeko, bi tailer esperientzial izango dira, esperientziak partekatzeko, hausnartzeko eta familien egunerokotasunerako baliabide praktikoak ezagutzeko:

Familian arnasa hartu. Estresaren seinaleak ezagutu eta egunerokoan lasaitasuna berreskuratzeko baliabide sinpleak eskuratu.

Lotu, talka egin beharrean. Komunikazioa eta familiabizikidetza hobetzeko gakoak eta dinamikak.

📅 2026ko azaroaren 7a, larunbata

🕙 10:00etatik 13:30era

📍 BEC – Bilbao Exhibition Centre, 1A aretoa (Barakaldo)

Jardunaldia doakoa da eta familiei zuzenduta dago. 2 eta 11 urte bitarteko haurrentzako zaintza-zerbitzua egongo da. Plazak mugatuak dira eta aldez aurretik erreserbatu behar dira.

 Inzkripzioa

2026(e)ko urriaren 26(a), astelehena

TUMO


TUMO hezkuntza-esperientzia berritzailea da, teknologia eta diseinua uztartzen dituena, eta ”la Caixa” Fundazioak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko Udalak bultzatzen dute.

TUMOn, gazteek rol aktiboa hartzen dute beren ikaskuntza-prozesuan, etorkizunerako funtsezko gaitasunak garatuz. Autoikaskuntzako espazioetan, tailerretan eta laborategietan parte hartzen dute, esperientzia pertsonalizatu, berritzaile eta diziplina anitzekoa eskainiz.

TUMO teknologia sortzaileen zentroa da, 12 eta 18 urte bitarteko gazteentzat eta doakoa. Eskola-orduz kanpoko programa berritzailea da, eskala handiko ikaskuntza-esperientzia eraldatzaileak sortzera bideratua.

+Info

2026(e)ko urriaren 21(a), asteazkena

Nola egin Curriculum Vitae-a

CV EUSKARA de educateca
 
Inoiz ez baduzu emplegurik eduki, edo denbora luzez ez baduzu lanik egin, Curriculum-a egitea edo eguneratzea idea ona da. Lan ibilbide “tradizionala” ez daukazun arren, Curriculum erakargarri bat egin dezakezu lana aurkitzeko aukera gehiago izateko.

Formatu sinple eta argia erabiltzea da onena.

Interneten plantilak dohanik aurkitu ditzakezu, Canvan adibidez. Zure datuak jarri beharko zenituzke, ¡eta listo!

Hemen lotura:


Gogoratu, lan-esperientzia gutxi edukitzea, edo denbora luzez lan merkatutik kanpo egon izanak ¡ez zaitu definitzen!

2026(e)ko urriaren 16(a), ostirala

"El porno no es real"

 


Azken urteotan aldaketa asko gertatzen ari dira gizartean, baita indarkeria mota ezberdinetan ere. Adingabeei taldean egiten zaizkien bortxaketen kasuak ez dira fenomeno isolatu bat, gero eta gehiago, maizago eta larriago gertatzen direnak.

Arrazoien artean, sexu-harremanak hutsaltzea eta gurasoek nerabeen gainean kontrolik ez izatea, baina baita neska-mutilen sexualizazio goiztiarra eta adingabeek teknologia berrien bidez eduki pornografikoak eskuratzeko erraztasun handiagoa izatea ere.

Haurrak ez daude emozionalki prestatuta ikusten ari direna ulertzeko, eta, hala, arrisku handiko sexu-jokabideak garatzen dituzte, ondorio larriak dakartzatenak, hala nola ETSren kutsatzea, nahi gabeko haurdunaldiak, irudien hedapena, autoestimuaren degradazioa...

Hurrengo estekan gaiari buruzko gida bat ikus dezakezue.

Gida


2026(e)ko urriaren 13(a), asteartea

Sexu-aholkularitza

 


Sexu eta drogei buruzko zalantzarik al duzu?

14 eta 20 urte bitarteko adina baduzu, gai hauei buruzko informazio jaso dezakezu Bilboko hiru Modulu Psikosozialetako batean. Zerbitzua doakoa da eta ez da aurretiazko hitzordurik eskatu behar.

Modulu hauetan hainbat alorretako profesionalek arreta egingo diete: medikuntza, ginekologia, psikologia…

Doakoak dira.

Ez da aurretiazko hitzordurik behar.

Bilbo Zaharrean, San Inazion eta Errekalden daude.

Neska-mutil gazteen galderei astean behin arratsalde bat eskaintzen diete. Astelehenetan, 16:00etatik 18:00etara Auzolan Moduluan (Bilbo Zaharra); astearteetan, 15:00etatik 17:00etara Deustu-San Inazio Moduluan; eta astearteetan, 17:00etatik 18:30era Errekaldeko Moduluan. Aldez aurretiko hitzorduarekin asteko beste edozein egunetan joan daiteke.

Hurrengo gaiei buruzko orientazioa eta informazioa eskaintzen dute: sexualitatea, ugalketa-osasuna, kontrazepziozko osasuna, larrialdiko kontrazepzioa, abortua, bikotekidearekiko harremanetako arazoak, alkoholari buruzko orientabide eta informazioa, drogak eta beste mendekotasun batzuk, tratamenduak, kontsumoari lotutako arriskuen balorazioa, etab.

https://bilbaogazte.bilbao.eus/zerbitzua/sexu-eta-drogei-buruzko-zalantzarik-al-duzu/


2026(e)ko urriaren 6(a), asteartea

Museoa eta familia: Asteburuak!


Asteburuak! esperimentaziorako eta artera hurbiltzeko espazio gisa aurkezten da, praktika, formatu eta lengoaia ugariren bidez. Programa haurrek eta helduek museoa eta haren obrak batera esploratu eta gozatu ahal izateko pentsatuta dago, parte-hartzaile bakoitzak ekarpenak eginez bere esperientziatik eta sentsibilitatetik abiatuta.

Izen-emateko epea urriaren 7an, 10:00etatik aurrera.

Tarifak:

Publiko orokorra: 4 € pertsonako.

Museoaren Lagunak edo Gaztedi Planeko kideak: 2 € pertsonako (deskontua erreserba bereko pertsona guztiei aplikatzen zaie)

Oharrak:

Adingabeek helduekin joan behar dute, eta horiek ere izena eman behar dute.

Gehienez 4 pertsona izen-emate bakoitzeko (2 heldu eta 2 haur).

12 plaza saio bakoitzeko.

Debekatuta dago jarduera bakoitzerako ezarritakoa ez den adin bateko haurrekin joatea.

+Info


2026(e)ko urriaren 5(a), astelehena

Familien eskola


Eta nire semea bada jazartzen duena?

Webinar hau jazarpen jokabideen atzean zer dagoen ulertu, alerta seinaleak antzematen ikasi eta seme-alabei hezkuntza emozionaletik, balioetatik eta elkarrizketatik nola lagundu jakin nahi duten familiei zuzenduta dago.

– 2026ko urriaren 13an, 17:00etatik 18:30era –

Te Pongotik eskaintzen duten online saioa Erronka bat: familiei zuzendutako #SareakBihotzarekin. Doakoa eta irekia da, edozein familia eta interesa duen edonorentzat.

Izena eman ondoren, Zoom esteka bat jasoko duzu saioaren bezperan.

Izen-emate


2026(e)ko irailaren 28(a), astelehena

Mindfulness eta ongizate emozionala


Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Sailetik "Mindfulness eta Ongizate emozionalari" buruzko jarduera hauetara gonbidatzen zaituztegu:

- Mindfulness-i buruzko hitzaldia eta tailerraren aurkezpena: Urriak 6, asteartea

- Ordu eta erdiko 6 saioko 4 tailer, mindfulness-ari eta ongizate emozionalari buruzkoak.

Hitzaldira edo, hitzaldira eta 4 tailerretako batera bakarrik joan daiteke.

Tailerretako batera joanez gero, hitzaldira joatea gomendatzen da, baina ez da ezinbestekoa.

Jarduerak doakoak dira eta herritar guztiei zuzenduta daude, baita profesionalei ere, Bilbon bizi diren pertsonei lehentasuna emanez.

Aldez aurretik izena eman behar da esteka edo QRaren bidez.

Zalantzarik izanez gero, 944 204 470 - 944 204 453 telefonoetara dei dezakezu (8:30etatik 14:00etara) edo promosalud@bilbao.eus helbidera mezu elektroniko bat idatziz.

+Info


2026(e)ko irailaren 22(a), asteartea

Parte-hartze bidezko aurrekontua


Bilboko Udalak 2027ko udal-aurrekontuetan sartuko diren herri-ekimenak bozkatzeko epea zabalduko du gaur, irailak 21. Epe hori urriaren 2an amaituko da. Proposamenak aztertu ondoren, udal sailek 56 proiektu hautatu dituzte bozkatzeko.

Horietatik, 4 daude Zorrotza hobetzeko (11-18-19-47). Animatu haien alde bozkatzera, egia bihur daitezen.

+Info

2026(e)ko irailaren 9(a), asteazkena

Gaztegune

 


Gazteguneak dibertitzeko eta zure adineko jendea ezagutzeko espazioak dira, 12 eta 17 urte bitarteko pertsonentzat (2009 eta 2014 artean jaiotakoak, 2026ko irailetik 2027ko ekainera bitartean).

Gazteguneetan jolasak, liburuak, eskulanak egiteko materiala, ordenagailuak, ikasteko espazioak, erlaxatzeko gunea eta beste hainbat gauza aurkituko dituzu, baita giro ona ere.

Hurbil zaitez nahiago duzun Gaztegunera, eta eskatu informazioa ordutegiei eta jarduerei buruz. Gainera, #GazteKLUBAren jarduerei buruzko informazioa ere emango dizute.

Gaztegune Zorrotza: Helbidea: Fray Juan, 33.

Ordutegia:

– Asteazken eta ostegunetan 17:00etatik 20:00etara

– Ostiral eta larunbatetan 17:00etatik 21:00etara

Telefonoa: 693 25 50 28

Kontaktua:

gaztegune@gurelurra.org

2026(e)ko irailaren 7(a), astelehena

Aurrezpena eskolaren itzuleran



Eskolara itzultzeak ilusio berriak dakartza, baina baita familientzako gastu ekonomiko garrantzitsuak ere. Plangintza pixka batekin eta estrategia erraz batzuekin gastua murriztu daiteke, haurrek ikasteko behar duten ezer galdu gabe.

Eskolara itzultzean aurrezteko gako batzuk:

Aurreko ikasturteko materiala berrikustea. Erosi aurretik, komeni da egiaztatzea ze koaderno, karpeta, motxila edo kutxatrila erabil daitezkeen.
Benetako beharren zerrenda egitea. Erosketa oldarkorrak sahiesteak ezinbestekoan zentratzen laguntzen du.
Prezioak alderatu eta eskaintzak aprobetxatu. Aukera desberdinak bilatzen denbora pixka bat emateak aurrezpen esanguratsua ekar dezake.
Materialen zaintza sustatzea. Haurrei liburuak, motxilak, gailuak eta eskola-materiala zaintzen irakasteak bizitza baliagarria luzatzea ahalbidetzen die, eta hainbat balio bultzatzen ditu, hala nola erantzukizuna eta baliabideekiko errespetua.
Liburuak trukatu edo berrerabili. Familien sareak, elkarteak edo ikastetxeak alternatiba egokiak izaten dira kostuak murrizteko.
Erosketak aldez aurretik planifikatzea. Azken orduko presak sahiesteak prezio hoberak aurkitzen eta erabaki egokiagoak hartzen laguntzen du.

2026(e)ko abuztuaren 24(a), astelehena

2026ko Aste Nagusiko egitaraua


Urtero bezala, badatoz Bilboko jaiak, oraingoan abuztuaren 22tik 30era. Kontzertuez eta su artifizial famatuez gain, jaiek familian gozatzeko jarduera bikain ugari eskeintzen dituzte. Hauek dira horietako batzuk:

  • Txikigune "Txikibotxo": Casilda Iturrizar parkean, egunero 11:00etatik 14:30etara eta 16:30etatik 20:00etara haurrentzako ekintzak eta jolasak egiten dira. 
  • Haurrentzako antzerkia: Pergolako eszenatokian, egunero 19:30etan.
  • Kale antzerkia: egunero 12:30etan Bizikidetza plazan. Zirko ikuskizunak, umorea, pailazoak...
  • Erraldoiak eta buruhandiak: Erraldoi kontzentrazio handia abuztuaren 30ean 10:30etatik aurrera Plaza Biribilean eta 13:00etan Areatzan.
  • Gargantua: 
    • Abuztuak 23: Erripan 11:00etatik 13:30etara.
    • Abuztuak 30: Arriaga Plazan 11:00etatik 13:30era.
  • Haurrentzako sukaldaritza-tailerrak:
    • Abuztuak 24: entsalada.
    • Abuztuak 26: fruta brotxetak.
    • Abuztuak 28: gilda.
  • Puzgarriak: Abuztuaren 24an 11:00etatik 14:00etara Erripan.
Eta askoz gehiago! Udala eta Bilboko Konpartsak Aste Nagusiaren programa osoa ikusteko, klikatu hemen:

Aste Nagusia 2026

Aste Nagusia 2026 Bilboko Konpartsak

Hemen duzue haurrentzako jardueren beste lapurben bat:

Aste Nagusia Umeek


2026(e)ko abuztuaren 18(a), asteartea

Itsaslur

 


Muskizeko itsaslabarren ertzetik bihurka doan pasealeku lasaia da Itsaslur gaur egun, baina garai batean Euskadiko meatze-barruti handienetako bat izan zen.

La Arena hondartzan hasten da ibilbidea, Pobeña auzoan. Bide lauari ekin baino lehenago eskaileretatik igo beharko dugu. Malda gainditutakoan, pasealekura bertara iritsiko gara. Handik gutxira iturri bat dago, eta, lehen bihurgunean, La Arena hondartzaren ikusmira ezin ederragoaz gozatu ahal izango dugu.

Zerbitzuak / Informazio gehiago

❱ Distantzia: 2,25 km.

❱ Iraupena: 50 min.

❱ Zailtasun maila: Baxua.

❱ Trazadura mota: Lineala.  Hasiera: Pobeña.  Amaiera: Kobaron.

Jarduera hau oso egokia da familian egiteko.

+Info

2026(e)ko abuztuaren 13(a), osteguna

Euskara Bonua


Eusko Jaurlaritzak Euskara Bonua aurkeztu du, euskara ikasteko aukera ematen duen doako eredu berri bat, hasierako ordainketa bakar baten bidez eta lau urte arteko epean. 

Ekimen honen helburua da ikaskuntzarako sarbidea erraztea eta, batez ere, prozesuaren jarraitutasuna bermatzea, benetako erabilera-gaitasuna lortu arte. 

100 eurotik gora 120 eurora euskara ikasten hasten direnei: horrela murrizten du Euskara Bonuak euskara ikastearen kostua.

+Info

2026(e)ko abuztuaren 6(a), osteguna

Ibilbide bat itsaslabarretatik: Galea eta Aixerrota.


Galeak, Getxoko kostaldean dagoen pasealekua da, eta, bertatik, Abrako Portuko bista panoramikorik ederrenak daude. Zona osoak antzekotasun handia du Frantziako Normandiako gres zuriko labarrekin eta ingalaterrako Doverrekoekin. Bertokoentzako eta bisitarientzako aisiarako gune honek natura-espazio zabalak ditu, naturaz gozatzeko.

Galeako ibilbide honetan aurkituko ditugu guneko turismo-gunerik interesgarrienetako bi: Aixerrota eta Galeako gotorlekua. Kostaldeko leku estrategikoetan daude, eta biak dira XVIII. mendeko eraginak. Horien ondoan, Andra Mari eliza, faroa edo Carmengo Amaren Hilerria daude, eta Getxoko itsaslabarretatik egin beharrekoa den ibilbide honetan ikusiko ditugu.

Jarduera hau oso egokia da familian egiteko.

+Info

2026(e)ko uztailaren 29(a), asteazkena

Udan irakurri

 


Udan, jende askok aurkitzen du azkenean gure zaletasunentzako denbora. Oporretan, irakurtzea oso jarduera herrikoia da. Ez da entretenitzeko edo atseden hartzeko modu bat soilik, onura psikologiko, kognitibo eta sozial ugari dituen ohitura bat ere bada.

Estres gutxiago: Sei minutu bakarrik irakurtzeak estresa %60raino jaitsi dezake.

Deskonexioa: Telefono mugikorra eta lanaren edo ikasketen kezkak alde batera uzten laguntzen du.

Loa hobetzen du: Erlaxazioa errazten du eta gau beroetan insomnioari aurre egiten laguntzen du.

Burua sasoian: Oporretan burmuina inaktibo geratzea saihesten du.

Memoria gehiago: Informazioa hobeto gordetzen laguntzen du eta eguneroko kontzentrazioa hobetzen du.

Hiztegi berria: Hitzak eta esamoldeak esfortzurik gabe ikasteko aukera ematen du.

2026(e)ko uztailaren 21(a), asteartea

Irudi intimoak baimenik gabe trukatzea

 



NCII norbaiten irudi edo bideo intimoak partekatzeko ekintza da, Internet barruan edo kanpoan, haren baimenik gabe. Irudi manipulatuak/faltsifikazioak barne.

Irudi intimoak biluzik dauden pertsonen argazkiak eta bideoak dira, edo azpiko arropan, genitalak erakutsiz, sexu jarduerak edo poseak eginez.

NCII delitutzat hartzen ari dira munduko hainbat lekutan.

Webgune honetan azaltzen dizute nola jar zaitezkeen harremanetan sare sozialetako plataformekin, zure irudi intimoak internetetik ezabatzen laguntzeko.

https://stopncii.org/como-funciona/

2026(e)ko uztailaren 16(a), osteguna

Euskal Encounter

 


Euskal Encounter-a ordenagailu zale eta profesionalen bilera zabala da, non esperientziak elkarbanatu eta egun gutxi batzutan informatikarekin loturik dagoen edozer ekintzatan murgiltzeko asmoa baitute.

80. hamarkadaren azkenaldera izan zuen hasiera mugimendu honek Europako iparraldean, hots, Norbegia, Danimarka eta Alemania bezalako herrietan. 2026an estatuko partyrik zaharrena bere hogeita hamalaugarren ediziora iritsiko da.

Opengune

Gune irekia edukiera-kontrolarekin: edonor sar daiteke, topaketan parte hartu edo ez. Eremu honetan, informatika-arloko enpresek produktuak aurkeztuko dituzte. Hitzaldiak eta erakusketak egingo dira doan, gaurkotasuneko informatika-gaiei buruz, bai eta interesa duen orori teknologia hurbiltzeko tailerrak ere. 

NOIZ: 2026ko Uztailaren 23, 24 eta 25

ORDUTEGIA: 10:00 - 21:00

NON: BEC - Bilbao Exhibition Centre
5. pabiloia
Barakaldo, Bizkaia

NOLA HELDU: Metroa: Ansio geltokia, barrutira konektatuta

+Info

2026(e)ko ekainaren 26(a), ostirala

Beldur Barik Jaiak 2026

 


"GAU ETA EGUN, BELDUR BARIK"

Emakundek, EUDELek eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiek Beldur Barik Jaiak kanpaina bultzatu dute, jai-guneetan indarkeria matxista prebenitzeko eta errespetuzko eta segurtasuneko giroa sustatzeko jaietan eta jarduera sozial guztietan. Horretarako, honako materialak landu ditu:

+Info

2026(e)ko ekainaren 17(a), asteazkena

Gau Zuria


2026ko GAU ZURIA ekitaldi kulturalak Bilbo argiztuko du ekainaren 19an eta 20an, ostirala eta larunbata. Herritarrek hainbat proposamen artistikoz gozatu ahal izango dute, artea, diseinua eta teknologia uztartzen dituzten esku-hartze artistiko, argiztapen-lan, ikuskizun ibiltari eta talde koral nahiz instrumentalekin.

+Info

2026(e)ko ekainaren 11(a), osteguna

Adostasun sexuala

 



Adostasun sexuala askatasunez hartu beharreko akordio da, modu kontziente eta batez ere, gogotsu! Aldiro eman behar da, eta jakina, edoizen momentuan alda daiteke iritziz.

Esplizituki eskatzea bezain garrantzitsua da perstsonen gorputz-hizkuntza irakurtzea. Ezezkorik ez egotea, ez da "bai", esta zalantzak, ezta isiltasuna. "Bai" bakarrik da "bai".

Gure seme-alabek sexua bi aldeen desiran oinarritu behar dela ikastea hil edo bizikoa da. Horregatik, entusiasmoak eta gogoak edoizein prantikaren oinarri izan behar dute, bestela hobe dugu beste zerbait egitea.

Zaila izan daiteke gure seme-alabei baimena azaltzea, eta bideo hau tresna bikaina da horretarako. Adostasun-sexuala zer den azaltzen digu, tearen metaforarekin. 

2026(e)ko ekainaren 8(a), astelehena

Iberdrola


Bilbok ekitaldi handi bat egingo du 2026ko ekainaren 12an, Iberdrolaren 125. urteurrena dela eta.

Egunari hasiera emateko, 16:00etatik aurrera, musika emanaldia izango da Casilda Iturrizar parkean: Juanes, Antonio Orozco, Rigoberta Bandini eta Süne.

Eta amaitzeko, droneen ikuskizuna izango da, 23:00etan, Iberdrola Dorrearen inguruan. 1.500 gailuk argiztatuko dute Bilboko zerua, hiriko hainbat lekutatik ikus daitezkeen irudiak eta konposizioak osatuz.

Hitzordua doakoa izango da, aretoa bete arte, eta herritar guztiek har dezakete parte.


2026(e)ko maiatzaren 20(a), asteazkena

Bookcrossing

Bookcrossing-a "liburuak askatzeko" mugimendu globala da, eta dagoeneko irakurritako liburuak leku publikoetan (bankuetan, kafetegian, parkeetan) uzteaz datza, beste pertsona batzuek aurkitu, irakurri eta, era berean, berriro aska ditzaten. Mundua doako liburutegia bihurtu eta liburuei bigarren bizitza bat ematea da helburu.

Liburuaren eguna dela eta, Zorrotzako neska eta mutil talde batek liburuak askatu edo ehizatu ahal izateko gunea sortu dute. EISEko lokaletan, sar zaitezke ehizarako liburuak ehizatzera horretarako jarri dugun apalategira. Liburuak askatzeko ere erabil dezakezu leku hau. 

Ekimen honek, literatura ezezagunekin partekatzeko eta liburuen bideari jarraitzeko aukera ematen du, doako trukea eta irakurketa komunitario sustatuz.


Bat egiten duzu?

2026(e)ko maiatzaren 18(a), astelehena

Gazte uda

 


Hartzaileak:

2008 eta 2013 artean jaiotako gazteak

Lekua:

Eguneroko sarrera eta irteera Auzokan ( frontoiaren atzekaldea)
Auzoko beste espacio batzuk erabiliko dira, baita hiri osoko lekuak

Noiz?

Hiru txanda (txanda batean , bitan edo hirutan har daiteke parte)

Ekainak 22, 24 eta 26
Ekainak 29, Uztailak 1 eta 3
Uztailak 6, 8 eta 10
Parte-hartzaile bakoitzeko prezioa

Dohainik (fidantza moduko 20 euro eskatuko dira)

Hizkuntza: Elebiduna baina euskera izango da ohiko komunikazio-hizkuntza

Nola eman izena:

Non? Link honen bidez
Telefonoz: 640 17 18 72 (astelehenetik ostiralera 10:00etatik 21:00etara)

Epeak:

Aurretiko izen-ematea: maiatzaren 18tik 22ra arte.
Esleipenari buruzko jakinarazpena (zozketa maiatzaren 25ean egingo da beharrezkoa izatekotan) eta jarraitu beharreko pausuak ordainketa egiteko. 
Ordainketa: maiatzaren 26tik 29ra arte.


2026(e)ko maiatzaren 12(a), asteartea

Aisi bizi


Auzoen arteko jarduera dator, Aisi Bizi programaren barruan, ondo pasatu, jende berria ezagutu eta auzoen artean giro ona sortu nahi duten gazteentzako doako proposamena.

Dinamikak, jolasak eta taldean gozatzeko, ideiak partekatzeko eta komunitateari bidilla emateko plan mordoa egongo dira.

Izena emateko epea maiatzaren 11etik 16ra egongo da zabalik, esteka honen bidez:

https://gurelurra.playoffinformatica.com/actividad/201/Actividad-Interbarrios-2026-Aisi-Bizi/

2026(e)ko maiatzaren 11(a), astelehena

Haurrentzako tailerra

 


Zorrotzako Udal Liburutegia

Doako tailerra: Papiroflexeatzen

6-10 urte

26/05/20  18:00

Euskera

Izen-emateak: Zorrotzako Liburutegia K/ Fray Juan, 35   (94 482 03 70)

bibliotecazorroza@bilbao.eus


2026(e)ko maiatzaren 6(a), asteazkena

Clown Zorrotza



Bilboko Udalak "Clown Zorrotza" programaren edizio berri bat antolatu du, Zorrotzako Azoka Parkean egingo diren bost ikuskizunekin. Hitzordu guztiak doakoak izango dira eta adin guztietako pertsonek horietaz gozatzeko pentsatuta daude.

Maiatzaren 7tik 9ra bitartean ospatuko da.

+Info


2026(e)ko maiatzaren 5(a), asteartea

Olivia tailerra


OLIVIA tailerrean Mar de Dios-en lana ezagutuko dugu eta bere zeramikazko piezekhartzen dituzten formak ezagutuko ditugu, baita huaen arteko erlazioa ere. Hausnarketan eta album ilustratu partekatuetan oinarrituta, gure objektuen inbentario propioa sortuko dugu.

Artea eta diseinuaz gozatzeko familia-jarduera bat proposatzen dizuegu non liburu-objektuaek paper nagusia jokatuko duten.

2026ko maiatzak 9

11:30etatik 13:00ak arte

Adina: 3-8

Doako jarduera aldez aurreko hitzorduarekin 944068532 zenbakian edo salarekalde@bizkaia.eus helbidean.

Lankidetzan: detalleres.org

Sala Rekalde: Iparragirre, 21 / 48009 Bilbao


2026(e)ko maiatzaren 4(a), astelehena

Lanbide Heziketa


Lanbide Heziketako ERREGIMEN PRESENTZIALEAN (ESKAINTZA OSOA) onartzeko eta matrikulatzeko egutegia (2026/2027 ikasturtea)

Ikastetxe berean maila errepikatzen dutenek edota 1. mailatik 2. mailara pasatzen direnek ekainaren 4tik 26ra, biak barne, egin beharko dute matrikula, ikastetxeko idazkaritza irekita dagoen ordutegian.

Gainontzeko ikasleentzat:

Eskabideak eta dokumentazioaren aurkezpena:

Ikastetxean bertan maiatzaren 4tik 22ra arte, biak barne.

ONLINE eskabideak, maiatzaren 22ra arte.

Eskatzailearen espediente akademikoa edota  bestelako dokumentazioa, beharrezkoa bada: ekainaren 30era arte.

Behin-behineko zerrendak: uztailaren 6a.

Zerrendei erreklamazioak: uztailaren 9ko 12:00ak arte.

Behin betiko zerrendak: uztailaren 13a.

+Info

2026(e)ko apirilaren 23(a), osteguna

Irakurketa


Irakurtzearen plazerarekin gelditu eta birkonektatzeko gonbita egiten zaigun ospakizuna da Liburuaren Eguna. Apirilaren 23an, liburudendak eta liburutegiak pasio bera partekatzen duten istorioz eta irakurleez betetzen dira: liburuak. Aukera apartekoa da gure seme-alabei irakurketaren balioa transmititzeko.

Irakurtzeak, entretenitzeaz gain, onura ugari dakartza. Kontzentrazioa hobetzen, irudimena estimulatzen eta hiztegia aberasten du. Gainera, pentsamendu kritikoa eta enpatia garatzen laguntzen du, beste pertsonaia eta errealitate batzuen azalean jartzeko aukera ematen baitigu. Distrakzioz beteriko mundu honetan, irakurketak ikas dezagun, erlaxa gaitezen eta maila pertsonalean zein intelektualean tresna har dezagun boteretsua izaten jarraitzen du.

Auzoko liburutegia bisitatu eta zuen familiarekin mundu horretan murgiltzera gonbidatzen zaituztegu. Ez zarete damutuko.

Liburuaren Egun zoriontsua

+Info

2026(e)ko apirilaren 21(a), asteartea

Marina Marroqui

 


Gizarte hezitzailea, Genero Indarkerian aditua eta "Eso no es Amor: 30 retos para trabajar la igualdad" eta  "Eso no es Sexo: Otra Educación sexual es urgente" liburuen egilea. 

Nerabeen artean genero-indarkeria prebenitzeko eta goiz detektatzeko tailerrak eman dizkie 200.000 gazteri baino gehiagori, eta polizia, zuzenbide, osasun eta hezkuntza arloko profesionalak prestatu ditu genero-indarkeriaren biktimak hautemateko eta haiekin esku hartzeko. 

Hurrengo estekan bere webgunera sartu eta bere aktibista eta dibulgatzaile lana ezagutzeko aukera izango duzue. 

2026(e)ko apirilaren 15(a), asteazkena

Parte-hartze bidezko aurrekontua



Bilboko Udalak 2027ko parte-hartze bidezko aurrekontuei proposamenak aurkezteko epea irekiko du bihar, apirilaren 16an.  Interesdunek inprimaki bat bete beharko dute www.bilbao.eus webgunean, apirilaren 30era arte ziurtagiri digitalaren edo BakQ ziurtagiriaren bidez identifikatu ondoren. Aurrez aurre ere aurkeztu ahal izango dira proposamenak, herritarren arretarako bulegoetan. Inprimaki bakoitzeko proposamen bakarra aurkeztu ahal izango da.

Jasotako proposamenak udalaren webgunean argitaratuko dira ekainean, udal sailek proposamen horiek teknikoki aztertu ondoren. Ondoren, herritarrek bozkatzeko fase bat irekiko da, irailaren 21etik urriaren 2ra. Fase horretan, bilbotarrek beren auzo, barruti edo hirirako lehentasunezkotzat jotzen dituzten proiektuak hautatu ahal izango dituzte.

Parte-hartze bidezko aurrekontuak prozesu ireki bat dira, bilbotarrei aukera ematen diena Udalaren urteko aurrekontuaren zati bat zertan erabiliko den erabakitzeko.

Proposamenak batzeak

Mikroipuinen lehiaketa

 


2026(e)ko apirilaren 13(a), astelehena

Ez galdu ikuspegia

Ohikoa da, familiako kide batekin eztabaidatzen gauden bitartean, heltzea momentu bat non nahi duguna arrazoia izatea eta eztabaida irabaztea dela. Gauza hazten doa, ia zergatik hasi garen ahaztuta daukagun arren, eta askotan elkar ohikatzen amaitzen dugu, konturatu gabe goraka joan delako. Egoera hauek oso ondo erakusten ditu bideo honek.

Gure egiazko helburua elkar ulertzea dela gogoratzea garrantzitsua da. Zer egin dezakegu hori lortzeko?


2026(e)ko apirilaren 10(a), ostirala

PERRERA

 


PERRERAk berrikuntza sozialaren eta teknologia berrien herritarren laborategi gisa jardun nahi du, gazteen artean sormena, ekimena, parte-hartzea eta konpromiso soziala, pentsamendu kritikoa, elkarlaneko lana eta ahalduntze pertsonala eta komunitarioa sustatzeko.

PERRERA nerabeei eta gazteei (12-30 urte) zuzendutako zerbitzu eta jardueren eskaintza berri bat da.

https://bilbaogazte.bilbao.eus/2026ko-apirilaren-agenda-la-perrera/

2026(e)ko martxoaren 11(a), asteazkena

2026ko Urteko Kultur Programazioa

 


Bilboko Udalak jakinarazten dizue 2026ko Urteko Kultur Programazioa argitaratu dela. Bertan, 2026an zehar Bilboko erdigunean zein auzo eta barrutietan egingo diren kultura-ekitaldi ugari aurkituko dituzue.

Programazio Hizkuntza Garbian eta Irakurketa Errazean eskuragarri dago, euskaraz eta gaztelaniaz, Bilbao Kultura online webgunean; halaber, paperean ere badago Hizkuntza Garbian, euskaraz eta gaztelaniaz, hala nahi duen ororentzat, Bilboko Udaleko Kultura Sailean.

https://bilbaokultura.eus/qr/2026ko-bilboko-kultura-programazioa-irakurketa-erraza.pdf