2022(e)ko abenduaren 21(a), asteazkena

Umeen Gabonetako Gidaliburua 2022

Gidaliburu honen bidez, Gabonetako oporretan zehar hirian antolatuko diren jardueren artean bilatzen lagundu nahi zaie familiei. Gazteria eta Kirol Sailak badaki garai hauetan oso garrantzitsua dela denbora librea txiki nahiz helduentzat.

Hautatutako jarduerak 2022ko abenduaren erdialdetik 2023ko urtarrilaren erdialdera bitartean egingo dira. 

Gidaliburua

2022(e)ko abenduaren 12(a), astelehena

Zirku

5 pertsonaia euren beroki deigarriekin taularatzen dira eurak interpretatzen duten musikaren konpasean, euren trebetasun guztiak ikus-entzuleekin partekatzeko eta une harrigarria eta dibertigarria igarotzeko prest.

Aireko oihal eta trapezio ikuskizun zoragarriak, Hula Hoop hipnotikoak, erreboteko pilotak, mini trump jauzien ikuskizun dibertigarria, bikote-akrobazia eta Cyr Gurpil ekitaldi harrigarria dira 60 minutuko iraupena duen eta familia osoari zuzenduta dagoen ikuskizun honen osagaiak.

 Abenduak 16 (18:00) 

CÍA TROTAMUNDOS "Neguko Zirkua" (60´)

Zorrotzako Frontoia

Publiko Familiarra

Doan

https://kulturabarrutik.eus/eu/programa/kultur-gabonak-2022-2023/

2022(e)ko azaroaren 30(a), asteazkena

Agrestop


Eraso bat jasaten ari naiz. Larrialdietako botoia da. Botoi hori sakatzen duenak berehalako seinale bat bidaliko dio Udaltzaingoari bere geolokalizazioarekin. Horri esker, agenteak laguntza ematera joan ahal izango dira azkar batean.

Salatu eraso bat. Edozein indarkeria-ekintza ikusten duenak salatu egin dezake. Aukera horrekin, alerta bat bidaliko zaio poliziari hark esku har dezan. Alerta horretan erasoaren kokapena geolokalizatzen da.

Etorri nirekin. Aldez aurretik, norbere kontaktuetan adierazi behar da nor izango den laguntzailea. Erabiltzailea etxera doan bitartean, laguntzaileak mapa birtual batean ikusiko ditu haren urratsak. Uneren batean erabiltzailea bidetik aldendu edo ez duela aurrera egiten ikusten badu, laguntzaileak Udaltzaingoari dei diezaioke.

Eskuragarri dago jada App Store-n eta Play Store-n eta doan jaitsi ahal izango da, Androiden eta iOSen, “AgreStop/EraStop” izenarekin.

 https://agrestop.mrsystem.es/

2022(e)ko azaroaren 14(a), astelehena

DrawDIO

Zatoz DrawDIO bat eraikitzera Maker Faire Bilbaon!

Elektronika sortzailearen tailer honetan edozein objektu instrumentu bihurtzen ikasiko duzu, gorputzaren erresistentzia soinu bihurtzen duen zirkuitu bati esker.

Zatoz eta ikasi modu ludikoan zirkuitu elektronikoek nola funtzionatzen duten, arkatz sintetizadore bat sortuz.

Adin guztietako jendearentzako jarduera, aldez aurreko ezagupenen beharrik gabe. Adingabeek helduekin joan beharko dute.

Azaroak 19, larunbata, 11: 30etik 13: 30era

Izen-ematea

Leku: Espacio Open

2022(e)ko azaroaren 7(a), astelehena

Babio


Zorrotzako Mendizaleak bueltan dago!. Azaroaren 13an Amurrioko zonaldera joango dira.

Jarduera: Zorrotzako Mendizaleak- Babio

Lekua: Zorrotzako Kastrexanan dagoen Eroskiaren aurrez aurreko autobus geltokia

Ordua: +- 8:00 a.m.

Prezioa (CTL bazkideak ez direnentzat): 2,50 €

Adina: 8-12 urte

Beharrezkoa:  Arropa erosoa, aldatzeko arropa (garrantzitsuena, galtzerdiak), hamaiketakoa eta ura.

Plazak amaitu arte

Izena eman gaurtik, hurrengo astezkenera arte (19:00ak arte) Auzoka Komunitate Zentruan edo esteka honen bidez:

Inskripzioa

2022(e)ko azaroaren 3(a), osteguna

Suizidioa

 


Pandemiaren ondorioz, arazo mentalak areagotu egin dira gazteen artean. 

Hezkuntza eta Osasun Sailak protokolo berri bat aurkeztu du Euskadiko ikastetxeetan suizida-jarrerak murrizteko. 

Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasleek datorren ikasturtetik aurrera jasoko dituzte nork beren buruaz beste egiteari buruzko prestakuntza-saioak. Bizitzari amaiera eman nahi dion jokabide beldurgarri hori prebenitu nahi da. 

+Info

2022(e)ko urriaren 31(a), astelehena

Beldurrezko pasartea


Aurten, Gaztegunetik, beldurrezko pasarte bat antolatu dute Auzokan, azaroaren 5ean, larunbata, 17:00etan. Gonbidatuak zaudete.

+ 8 urte 

Izena emateko azken eguna: 04-11-2022

Horretarako, erantsitako estekan eman behar duzue izena.

2022(e)ko urriaren 24(a), astelehena

Kutxaeskola


Kutxaeskola EDEXek sortutako plataforma digitala da, Euskadiko hezkuntza-komunitatearen eskura euskarazko tresna didaktikoen multzo bat jartzen duena, osasunaren arloan hezteko, droga-abusua prebenitzeko, bizikidetza inklusiboa sustatzeko eta bizitzarako trebetasunetan prestakuntza emateko.

Lau arlo horietan hainbat formatutako baliabideak eskaintzen ditu: testuak, ikus-entzunezkoak nahiz joko elektronikoak, irakasleentzat, familientzat eta 6 urtetik 18 urtera bitarteko ikasleentzat erabilgarri.

Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako irakasle eta ikasleek, bai eta senideek ere, makina bat hezkuntza-baliabide aurkituko dituzte (ikus-entzunezkoak, testuak, jolasak, webguneak, erakusketak eta sekuentzia didaktikoak) atari honetan.

Plataformaren baliabide guztietara (340 une honetan) sarbidea erabat zabalik dago bai erabiltzeko, bai deskargatzeko, bai partekatzeko webgune honetan:

kutxaeskola


2022(e)ko urriaren 20(a), osteguna

"Tu cuerpo es tuyo"


Lucía Serranok "tu cuerpo es tuyo" lanean sexualitateaz eta haurren aurkako abusuen prebentzioaz hitz egiten du, hizkera erraz eta zuzenarekin. Ezinbesteko liburua.

Argitaletxe: Nubeocho

2022(e)ko urriaren 14(a), ostirala

Hirukide

 


Hitzaldia:  Zer ikusten duzu? Arazoak eta aukerak familian hazteko

Seme-alaben hezkuntza, bikotekidearekiko harremana, aisialdia eta denbora librea nola planteatu, lana nola uztartu. Ba al dago egoera horien atzean hezkuntzarako aprobetxa daitekeen zerbait? Nola bizi dezakegu egunerokotasuna seme-alabekin edo familiarekin, elkarrekin topo egiteko eta hazteko aukera gisa? Ezagutu errutina bideratzeko modu berri bat autoestimua, motibazioa eta pertsonen arteko topaketa sustatzeko.

Hizlaria: Miriam Cenoz. Hezkuntza emozionalaren eta hazkunde pertsonalaren arloko hezitzaile eta prestatzailea.

Urriaren 20an, osteguna, 19:00etan 

Doakoa eta publiko guztiarentzat irekia


Zoom bitartez (izena ematea beharrezkoa):

Euskarara Itzulpena egongo da (Interesatuta bazaudete, irakurri hemen instrukzioak hitzaldia euskaraz nola entzun ahal duzuen jakiteko). 

Beharrezkoa da izena ematea HEMEN.​


YouTube (estekan sartuz):

YouTube-tik ikusteko, sartu gure kontuan

2022(e)ko urriaren 12(a), asteazkena

Guggenheim


2022ko urriaren 18an 25 urte beteko dira Guggenheim Bilbao Museoa inauguratu zenetik. Hala, artearen eta kulturaren arloan orain arte garatutako ospakizun-ekitaldien askotariko programaren ondoren, eta bisitariei dagokienez errekor historikoa hautsi duen udaldi hau amaitu berri denean, Museoak bere urteurrenaren ospakizunean sakonduko du irailetik abendura bitartean.

Urriaren 25etik abenduaren 2ra 'Denontzako BBK artea' kanpaina martxan izango da. Euskadiko herritarrek museoa doan bisitatzeko aukera izango dute tarte horretan.

Sarrerak erreserbatzeko epea urrian zabalduko da.

+Info

2022(e)ko urriaren 10(a), astelehena

Autodefentsa digital feminista


Gure on line bizitza bizitzaren beste luzapen bat baino ez da; horregatik, indarkeria matxistak ere betikotu egiten dira eremu horretan, eta emakumeek aukera gehiago dituzte indarkeria horiek esperimentatzeko, batez ere kide intimoen aldetik. 

Teknologien eta sare sozialen erabilerak gora egin ahala portaera horiek areagotu egiten dira. Hori dela eta gero eta emakume gehiago ziberjazarpen matxista jasateko arriskuan daude, egoera horrek emakumeek bortxatuta sentiarasiz berriro ere tresna teknologikoen erabileratik aldenduz. 

"Otro Tiempo" generoan espezializatutako diziplina anitzeko taldea da, eta sentsibilizazio, prestakuntza, esku-hartze eta ekonomia sozialeko proiektuak garatzen ditu. Oraingoan, doan eskainiko digute "Autodefentsa digital feminista" online ikastaroa. 

Esteka honetan duzue informazio guztia: 

https://otrotiempo.org/autodefensa-digital/

2022(e)ko urriaren 6(a), osteguna

First Lego League


Ikastaro honetan Lego metodologia erakutsiko dute Basurtuko kidegunean. First Lego League 22 – 23 (FLL), Challenge kategorian, irabaz dezaten prestatu nahi dute, erronka batzuk konponduz.

2012 eta 2011. urtetik beherakoentzat.

Larunbatean, Basurtuko CMDn, 17:30etik 19:30era, prestatuko dira liga honetarako, eta urriaren 8an hasiko dira. Innobasquek kudeatzen du FLL Euskadin.

FLL robotika baino askoz gehiago da, sorkuntzarekin eta berrikuntzarekin indarrak batzea da, taldea sortzea da, zerbait handi eta zirraragarriaren parte izatearen sentimendua da…

Esteka hau jarraitzen baduzue edo Innobasquen sartzen bazarete, zertan datzan ikusteko aukera izango duzue.

Erakuts iezaiezue zuen seme-alabei eta animatu proiektu honetan parte hartzera, oraindik plaza libreak daude!

Eta gogoak badituzte, baina zalantzak ere, urriaren 8an, larunbata, 17:30ean, informazio-bilera bat egingo da Basurtuko Udaltegiko Areto Nagusian, zuen seme-alabekin batera

Kokalekua

2022(e)ko urriaren 3(a), astelehena

"42 segundos"

“42 segundos” Alex Murrull eta Dani de la Ordenek zuzendutako film dramatiko bat da. Carlos Francok idatzi du, eta Álvaro Cervantes eta Jaime Lorente ditu protagonista, Manel Estiarte eta Pedro García Aguado interpretatuz hurrenez hurren. Aldi berean, Germán Alcarazu gure bizilagunak Javi Francoren papera antzezten du. 

Filmak   waterpolo talde maskulino nazionalaren historia aztertuko du 1992. urtean Bartzelonan ospatutako Joko Olinpikoetan, 

Bideoan elkarrizketa bat entzun dezakezue, non Germanek film honen filmazioan izan duen esperientziaz hitz egingo digu. 


2022(e)ko irailaren 27(a), asteartea

Anezka

ANEZKA enplegu-programek langabeen enplegagarritasuna hobetzen dute, parte-hartzailearen helburu profesionalarekin bat datorren lanpostu bat aurkitzeko aukerak handitzeko laneratze-prozesuan lagunduz.

ANEZKA programetan, pertsona-talde heterogeneoak sortzen dira; parte-hartzaileek zeharkako gaitasunak eta gaitasun digitalak hobetzeko espezialisten laguntza eta aholkularitza izaten dituzte. Horrez gain, lan-merkatuan sartzeko bideak aztertu eta enplegua aktiboki bilatzen dute.

Norentzat dira Anezka programak?

Langabetuei edo enplegua hobetzeko prozesuetan izena emanda daudenei zuzenduta daude, betiere pertsona horien lanak programatutako saioetara joatea eragozten ez badie eta enplegua bilatzeko estrategiari bultzada eman nahi badiote.

Zer baldintza bete behar ditut parte hartzeko?

Bizkaian bizitzea

Lanbiden, Euskal Enplegu Zerbitzuan, langabezian edo enplegua hobetzeko prozesuan izena emanda egotea (betiere programan era aktiboan parte hartzea eragozten ez badu).

Anezka linearen beste programa batean parte hartu ez izana.

Ordenagailua eta Interneterako sarbidea izatea eta programa gauzatu ahal izateko oinarrizko ezagutza informatikoak edukitzea.

+Info

2022(e)ko irailaren 22(a), osteguna

Bizilabe

 

Zientzia-jarduerak Bizilaben. Eman izena!

2022ko urrian hasi eta 2023ko maiatzean bukatuta, Bizilabe eskaintza Zorrotzan, Bilboko 10 eta 14 urte bitarteko (LH 5-6 edo DBH 1-2) neska-mutilentzat.

Hauek dira ikasturteko programaren ezaugarriak eta baldintzak:

TOKIA: Zorrotzako Gailurra espazioa. Zorrotzagana, 31, lokala. Bilbo

EGUTEGIA ETA ORDUAK: Osteguna

• LH 5-6 --> 17:00-18:25

• DBH 1-2 -->18:35 - 20:00

PREZIOA URTEKO ordainketa, hiruhilekoaren hasieran

- Kuota arrunta: 45 €

- Familia ugaria edo guraso bakarreko familia: 30 €

- Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta: 12 €

Kuota horiek % 90ean diruz lagunduta daude, eta deskontua aplikatuta dago prezioan

Kuota-murriztapeneko kasuan, horren agiria eskatuko da

Hasteko eta ezagutarazteko ostiral honetan STEAM Gymkhana bat antolatu dugu arratsaldeko 17.00etan Gailurratik hasita. Ez da beharrezkoa izena ematea (aurkeztu zuzenean Gailurran 17.00etan)

https://gurelurra.playoffinformatica.com/preinscripcion/18/BIZILABE/

2.Arrantza topaketa


 

2022(e)ko irailaren 21(a), asteazkena

Zirkualde

 


Lekua: Errekaldeko Plaza

Irailak 23:        19:00 D´ES TRO CÍA        20:00 LA MECANICA

Irailak 24:        19:00 ALAS CIRCO TEATRO        20:00 SEÓN

Irailak 25:        12:00 BARRÉ CÍA            13:00 XAMPATITO PATO

                        18:00 ZIRKOZAURRE, CAFÉ DE LAS ARTES eta LOGROCIRCO

https://kulturabarrutik.eus/eu/programa/zirkualde-2020/

2022(e)ko irailaren 20(a), asteartea

Txinbotarrak


Txinbotarrak Zorrotzako Konpartsak antolatutako tailerren helburu nagusia, Zorrotzan kultur eragileen harrobia eraikitzea da, hain zuzen, jai herrikoien baitan antolatzen diren kultur ikuskizunak gauzatzeko. Beraz, konpartsak auzoan eta Bilbon antolatzen dituen kultur ekitaldietan parte hartzea ezinbesteko baldintza da. Ikasturtearen hasieran finkatuko da ekitaldien egutegia.

Tailer batzuk egunez, orduz edota gelez aldatu behar izan ditugu, ondoren zehaztuko dugun moduan.

Trikitixa. Astelehenetan, 18:00etan, Auzokako gela laranjan. 

Pandero. Astelehenetan, 18:00etan, Auzo Etxeko audiotekan.

Gitarra. Asteazkenetan, 19:00etan, Auzokako gela laranjan.

Eskupilota. Asteazkenetan, 17:30etan, frontoian. 

Tailerretan euskararen erabilera lehenetsiko da, irakaslea euskalduna denean.

Urteko laguntza-kuota: 40€, bakarra. Kuota hori konpartsaren kontu korrontean sartu beharko da ikasturtearen hasieran, kontzeptuan parte hartzailearen izen-abizenak jarriz. 

Inskripzioa

2022(e)ko irailaren 19(a), astelehena

Ikusmen-osasuna

Urtero, iraila eta urriaren artean,  ALAIN AFFLELOU Fundazioak haur ikusmen osasunaren aldeko eskola kanpaina martxan jarri  du.  

Kanpainaren helburua  5 eta 7 urte bitarteko haurrek izan dizaketen ikusmen-arazoak garaiz deteketatzea helburua da. Behar dutenei,  ALAIN AFFLELOU Fundazioak betaurreko graduatuak  dohainik ematen die. 

Noiz: 2022ko irailaren 5tik urriaren 17ra 

+Info

2022(e)ko irailaren 8(a), osteguna

Bilbao-Bizkaia Robotics & Videogames Metting 2022

 


Irailaren 17an, larunbata, Bilbao-Bizkaia Robotics & Videogames Meeting 2022an izango da. Neska-mutilek eta haien familiek teknologiari buruzko doako tailerren jardunaldi bat izango dute. 

Ekitaldia doakoa da. Azken berrikuntza teknologikoak ezagutzeko tailerrak eta txokoak ditu. 

Tokia: BBK KUNA 

Aldez aurreko inskripzioa. 

+Info

2022(e)ko abuztuaren 29(a), astelehena

Phubbing


Phubbing inguruan ditugun pertsonei eta gure inguruari kasurik ez egitea da, mugikorra erabiltzen egoteagaitik. Portaera hori oso ohikoa bihurtzen ari da helduengan eta adingabeengan. 

Gero eta gehiago erabiltzen da mugikorra herri osoan. Harremanak izateko modua aldatzen ari da, baina mendekotasun handi honek nahaste psikologiko eta emozional larriak ekar ditzake. 

 “Sapos y princesas” saioan, phubbing-a aztertu dute, eta gomendio hauek eman dizkigute: 

 https://saposyprincesas.elmundo.es/consejos/recomendaciones-tecnologia/que-es-el-phubbing/

2022(e)ko abuztuaren 22(a), astelehena

Familiako itunak

 



Is4k (Internet segura For Kids) web orrian, familientzako hainbat baliabide eskaintzen dizkigute. Gailuak erabiltzeko arauak ezartzeko itunez hitz egingo dizuegu gaur. 

Tresna honekin arau batzuk ezarri ahal izango dituzue sare sozialak egoki erabiltzeko, kontu propioa sortzeko eta profil seguru baterako konfigurazio nagusiak ezartzeko. Konsola noiz eta nola erabili erabaki dezakezue, eta lagundu erabilera orekatuagoa eta seguruagoa egiten. Eta, azkenik, tabletaren eta mugikorraren erabilera kudea dezakezue. 

Gainera, dokumentu horietan kontratuak batera ez betetzearen ondorioak ezarriko dituzue, eta aldi berean, akordioetara iritsiko zarete. 

Esteka honetan dokumentu guztietara sartuko zarete: 

https://www.is4k.es/de-utilidad/recursos/pactos-familiares-para-el-buen-uso-de-dispositivos

2022(e)ko abuztuaren 17(a), asteazkena

Aste nagusia


Musika, Antzerkia, Txikigunea, Folklorea, Su Artifizialak... eta gehiago dira txupinerak bolandera biztuko duen momentuaren zain. Bolandera horrek emango die hasiera abuztuaren 20n, larunbatean, 2022ko Aste Nagusiko jaiei, Jai Nagusiei.

+Info

2022(e)ko abuztuaren 11(a), osteguna

Paper eta boligrafo jokoak

 

Ordenagailurik ez zegoen garaikoa bazara, seguru behin baino gehiagotan paper eta boligrafo batekin jokatu duzula. 

"Ideas verdes" web orrian oso dibertigarriak izan daitezkeen 15 jolas daude. Familiako kide guztien irudimena garatzen laguntzen dute joko horiek. Gainera, mugikorrak itzali eta teknologia berrien mende egon gabe jolasteko aukera da. 

Urkatua, hirukoa marran edota flota hondoratzea ezagutzen dituzu? Estekan hamabost  aukera dibertigarriak aurkituko dituzue. 

https://www.ideasverdes.es/juegos-con-papel-y-boli/

2022(e)ko abuztuaren 3(a), asteazkena

Ikastaro eta Tailerrak 2022-2023


Bilboko Udalak giza-garapenaren aldeko apustuari eusten dio bizitzako adin guztietan. Ondoz ondoko hamalaugarren urtez, “Udal Ikastaro eta Tailerren Gida” honetan bildu dira Hiriko barruti eta auzoetan zehar sakabanatuta dagoen Udaltegi-sareak herritarren guztien esku jarri duen jarduera-eskaintza zabala, pertsona eta gizarte bezala duintzen gaituzten balio nagusiak bultzatzen jarraitzeko, bizikidetza, elkartasuna, osasuna, berdintasuna, sormenezko aisialdia, herritarren ahalduntzea eta justizia soziala tarteko direla.

On-line aurreinskripzioa

Hasiera-eguna: 2022-06-22

Amaiera-eguna: 2022-09-02

Bilbon erroldatuta dauden 18 urtetik gorako pertsona guztiek eman dezakete izena. Berdintasunaren aldeko tailerretan izan ezik, horiek emakumeentzat bakarrik izanen baitira, eta adinekoentzako osasun jarduerak, 70 urtetik gorakoentzat.

https://www.bilbao.eus/gidaikastaroak2022/gida_ikastaroak_tailerrak_2022_2023.pdf

Aurreinskripzioa

2022(e)ko uztailaren 21(a), osteguna

eLiburutegia


Bilboko Udal Liburutegien Sarea Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarearen (EIPS) parte da. Sareko liburutegi guztietan, eLiburutegia plataformaren bidez, eduki digitalak eskaintzen dira dohainik.

Zer dago eLiburutegiaren barruan?

Liburu elektronikoak, audioliburuak, aldizkariak eta ikusentzunezkoak (filmak, telesailak, dokumentalak, kontzertuak…)

Zer behar duzu eLiburutegian sartzeko?

Bazkide izan behar duzu Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko liburutegi batean. Bazkide ez bazara, Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko edozein liburutegitan eska dezakezu bazkide-txartela. Han, eLiburutegian sartzeko behar dituzun datuak emango dizkizute.

http://www.eliburutegia.euskadi.eus/?locale=eu

+Info

2022(e)ko uztailaren 19(a), asteartea

"Lo que cuentan de ti"

"lo que cuentan de ti” UNADek egindako eta Hiesari buruzko Plan Nazionalak finantzatutako komiki bat da, bigarren hezkuntzako bi ikasleren historiaren bidez estigma, diskriminazioa eta isiltasun soziala bezalako gaiak jorratzen dituena. 

Obrak planteatzen dituen egoerak nerabezaroaren errealitateari buruzkoak dira. Egoera horiek batzuetan normalizatuta dauden jokabideez hitz egiten dute, eta arriskurik gabeko jardunbideak balira bezala erreproduzitzen dira. 

komiki 

2022(e)ko uztailaren 13(a), asteazkena

Feminismo

 


Espainiako Errege Akademiak (RAE) honela definitzen du feminismoa: “emakumeen eta gizonen eskubide-berdintasunaren printzipioa, bai eta feminismoaren maila guztietan benetako errealizazioaren alde borrokatzen duen mugimendua ere”. 

Oso material osatua aurkitu dugu, hobeto ulertzen lagunduko dizuna, eta hezkuntza-material gisa erabil dezakezue etxean, eskolan edo beste gizarte-hezkuntzako ikastetxe batzuetan.

https://view.genial.ly/621893e6a73c3f0019430212/presentation-feminismo-por-que

2022(e)ko uztailaren 8(a), ostirala

EMOCIONArTE erakusketa

 


Bi hilabetetan arteari eta emozioen adierazpenari buruzko tailerra egin dugu. Emma Uriarteren eskutik, Zorrotza auzoko emakumeek hainbat arte-sorkuntza landuz esperimentatzeko aukera izan dute. 

Hainbat tresna eta teknika desberdinak erabiliz, haien sormena piztu eta emozioak entzun dituzte. 

Emakumeei hobeto sentitzen lagundu diena eta adierazpen eta gozamen modu gisa margotzen jarraitu nahi izan duen esperientzia atsegina izan da zalantzarik gabe.  

Obra guztien erakusketara ikus dezakezue: 


Made with Padlet

2022(e)ko uztailaren 5(a), asteartea

"30 emakume ahaztezin"

“30 emakume ahaztezin” erakusketa Bilboko Erriberako merkatuan dago ikusgai.

Gasteizko Abastos azokan egon ondoren,  “30 emakume ahaztezin-30 emakume ahaztezin” erakusketa Bilboko Erriberako merkatuan ikusgai egongo da irailera arte. Erakusketa Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak antolatu du, eta hogeita hamar akuarela biltzen ditu. Horietan, Elena Ciordia artistak gure herriaren historiako emakumeak erretratatzen ditu, hainbat diziplinatan nabarmendu direnak: literatura, bertsolaritza, pintura, argazkigintza, kirola, musika, fisika, politika, etab. Akuarela horiek beste ikus-entzunezko material eta elementu batzuekin osatzen dira, emakume horien bizitzari buruzko informazioa zabalagoa eskainiz.

+Info

2022(e)ko ekainaren 30(a), osteguna

Merkalan

Lanbidek Merkalan antolatu du, enplegu eta formakuntza azoka, non Euskadiko enpresen eta enplegu-eskatzaileen premiak bilduko diren.

Honako hauei zuzenduta dago:

Kontratazio-eta prestakuntza-beharrizan espezifikoak dituzten EAEko enpresei.

Enplegua bilatu edo hobetu nahi duten herritarrei

Prestakuntza-zentroen elkarteei, beren prestakuntza-eskaintza ezagutarazteko.

Plataforma ekainaren 13tik uztailaren 13ra irekita egongo da.

https://www.merkalan.eus/eu/

2022(e)ko ekainaren 27(a), astelehena

Kalealdia

BILBOKO KALEALDIA Kaleko Antzerki eta Arteen Jaialdia Bilboko Udalak sustatzen du, eta aurten ospatuko da 23. edizioa, ekainaren 27an hasita, astelehenarekin.

BILBOKO KALEALDIA jaialdiaren edizio hau uztailaren 2ra arte (zapatua) luzatuko da, eta 33 ikuskizun ekarriko ditu urira, kalitate handikoak, zirkuaren, dantzaren, antzerkiaren eta clownaren arlokoak, eta sei egun programazioz bete-beteetan zehar gozatu ahal izango dira.

https://bilbokokalealdia.eus/wp-content/uploads/2022/05/BKL_PROGRAMA_EUS.pdf


2022(e)ko ekainaren 22(a), asteazkena

LGTBI

 


Berdintasun Ministerioak bilatzaile bat egin du LGTBI taldearentzat. Bertan, administrazio publikoek eta gizarte-erakundeek herritarren eskura jarritako informazio arreta eta aholkularitza baliabideak aurki daitezke. 

Esteka honetan bilatzailera sar daiteke: 

+Info