2021(e)ko irailaren 20(a), astelehena

Beldur Barik

 


Abian da Beldur Barik lehiaketaren edizio berri bat 12 eta 26 urte bitarteko gazteei zuzendua.

Beldur Barik lehiaketak gazteen artean indarkeria sexista eta matxista prebenitzeko helburua du. Emakundek gidatzen du Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundien zein EUDELen babesa eta laguntzarekin.

Bideoak aurkezteko epea irailaren 10etik azaroaren 5era bitartean zabalik egongo da. 

+Info

2021(e)ko irailaren 14(a), asteartea

Ikusmen-osasuna

 


Urtero, iraila eta urriaren artean,  ALAIN AFFLELOU Fundazioak haur ikusmen osasunaren aldeko eskola kanpaina martxan jarri  du.  

Kanpainaren helburua  5 eta 7 urte bitarteko haurrek izan dizaketen ikusmen-arazoak garaiz deteketatzea helburua da. Behar dutenei,  ALAIN AFFLELOU Fundazioak betaurreko graduatuak  dohainik ematen die. 

Noiz: 2020ko irailaren 6tik urriaren 17ra 

https://www.afflelou.es/fundacion/proyectos/prevencion-del-fracaso-escolar/

2021(e)ko irailaren 13(a), astelehena

Haurgune // Kidegune



HAURGUNE

Hartzaileak: 2013 eta 2018 bitartean jaiotakoak

Lekua : Fray Juan 33 Kalea (Zorrotza)

Noiz?

2021eko urriaren 4tik 2022ko ekainaren 16ra.
Egun bat hautatzeko asteko egunak:
Astelehena edo asteartea: 2013 eta 2015 bitartean jaiotakoak
Asteazkena: English Day, 2013 eta 2015 bitartean jaiotakoak 
Osteguna: 2016 eta 2018 bitartean jaiotakoak

Ordutegia: 17:30 – 19:30

Plazak: Eguneko 12 plaza. Taldea sortzeko, egun bakoitzeko, gutxienez 6 parte-hartzaile

Hizkuntza: Hizkuntza bietan, hala ere, euskara izango da komunikaziorako hizkuntza nagusia (asteazkenetan izan ezik)

KIDEGUNE

Hartzaileak:  2010 eta 2012 bitartean jaiotakoak

Lekua : Fray Juan 33 Kalea (Zorrotza)

Noiz?

2021eko urriaren 8tik 2022ko ekainaren 18ra.
Asteko egunak: ostirala edo larunbata 

Ordutegia: 17:30– 19:30

Plazak: Eguneko 15 plaza.Taldea sortzeko, egun bakoitzeko, gutxienez 6 parte-hartzaile

Hizkuntza: Hizkuntza bietan, hala ere, euskara izango da komunikaziorako hizkuntza nagusia.

Plaza eskaera: 13tik 15ra

+Info

 

2021(e)ko irailaren 8(a), asteazkena

Little Artist

Tailerrak ingelesez 6/12 urte bitartekoei bideratuak. Jarduerak, sormena sustatzea eta ingelesaren erabilera erraztea du xede.

2021eko irailak 18, 11:00etatik 12:15etara

Izen emateak.

Hitzordua formalizatzeko salarekalde@bizkaia.eus helbidera mezu bat bidaliz bakarrik egin ahal izango da. Mezuan parte hartzaileran izen abizenak eta telefono zenbaki bat bidaliz. Izen emateak mezuen harreren hurrenkera jarraituz osatuko dira. 

Little Creativity Suitcaseekin elkarlanean diseinaturiko tailerra.

2021(e)ko irailaren 3(a), ostirala

APNABI

Apnabi-Autismo Bizkaia irabazi asmorik gabeko elkarte bat da, interes publikokotzat jotzen dena eta Autismoaren Espektroko Nahasteak (AEN) dituzten bizkaitarren familiak biltzen dituena. Erreferentziazko erakundea da bere ekintza-esparruan.

APNABI Autismo Bizkaia elkartearen jarduerak hainbat eremutara hedatzen dira: kontsultak, AEN bat duten pertsonei diagnostikoa eta tratamendu espezializatu goiztiarra emateko; hezkuntza, Aldamiz ikastetxean ematen dena, giro egituratuan, eta proiektu eta tailerretan oinarritutako metodologiarekin; eguneko arreta, irizpide polibalentearekin ematen dena, eta AEN bat duten eta eskola garaia bukatu duten pertsona guztientzat irekia dena; etxebizitza zerbitzuak, eredu komunitario batekin planteatuak; familientzako laguntzak, zeintzuen bidez laguntzaile-lana egin eta programak garatzen baitira familien atseden eta arnasaldi premiak asetzeko eta gainkarga emozionala murrizteko; eta aisialdia eta denbora librea. 

Era berean, APNABIk sustapen soziolaboraleko eremu bat ere badu, non AEN bat duten pertsonek trebetasun funtzionalak barneratzen baitituzte gizartean sartzeko eta enplegu bat izateko.

+Info