2020(e)ko otsailaren 19(a), asteazkena

Inauteriak 2020



Ane Lindane aktorea eta Joselu Angulo txistularia aukeratu dituzte 2020ko Bilboko Inauterietan Farolin eta Zarambolas izateko. Aurtengo gaia "etorkizuna" izango da eta kartelak "etorkizunetik etorritako bi izaki erakusten ditu, Frarolinez eta Zarambolaz mozorrotuta, hiribilduaren gainetik hegan", adierazi du Udalak.

Bizkaiko hiriburuak otsailaren 22tik 25era ospatuko ditu inauteriak, "ekintzaz betetako programarekin", adin guztietako jendeari zuzenduta eta euskara "oso presente" izanik.

2020(e)ko otsailaren 10(a), astelehena

Otsailaren 11


Gaur egun, emakume eta neska gazteok mota askotako oztopo aurkitzen ditugu zientzia arloetako lanbide eta ekintzetan egon ahal izateko. Gizon eta emakumeen arteko ezberdintasuna, oso nabaria da gaztetan aukeratzen ditugun ikasketei begiratuz gero eta karrera zientifiko edo teknologikotan maila gorenetan sexu bien arteko arrakala oso nabaria da. 

2015.eko Abenduaren 15ean, Nazio Batuetako Batzar Orokorrak, Otsailaren 11, “Emakume eta Neska gazteak Zientzian” urtero ospatzeko eguna izendatu zuten. Honen bitartez, emakume eta neskak zientzian jarduteko sarbidea eta parte-hartzea parekotasunez emateaz gain beraien indartze eta genero berdintasuna bermatzea da helburua.

2020ko otsailaren 1etik 15era 1.300 jarduera eta hitzaldi baino gehiago egingo dira.

2020(e)ko otsailaren 5(a), asteazkena

Tailerra familian


Jarduera eta ibilaldi hauek bereziki zuzenduta daude txikienek egin ditzaten, haiekin batera dauden helduekin. Rekalde Aretoak gune bat eskaini nahi du familiak artearen bidez elkarreragina izan dezan.

Adina: 4-11

2020ko otsailak 29
11:00etatik 13:00etara

2020ko martxoak 28
11:00etatik 13:00etara

2020ko apirilak 25
11:00etatik 13:00etara

Doako jarduera aldez aurreko hitzorduarekin 944068532 zenbakian edo salarekalde@bizkaia.eus helbidean. 

2020(e)ko otsailaren 3(a), astelehena

eLiburutegia



eLiburutegia plataforma bat da Interneten bidez eduki digitalen irakurketa errazten duena. Irakurketa hori streaming bidez, ordenagailuaren bitartez edo gailu mugikorrak direla medio burutu daiteke. 

Euskadiko Irakurketa Sareko Publikoko bazkidea bazara liburutegiko beste zerbitzuetara sartzeko erabiltzen dituzun datu berdinak (bazkide zenbakia eta pasahitza) sartzearekin nahikoa da. Pasahitza ahaztu baduzu zure liburutegira jo beharko duzu eta berri bat emango dizute. Oraindik ere Sareko liburutegi publiko bateko erabiltzailea ez bazara eska ezazu zure txartela zure udal liburutegian eta plataformara sartzeko beharrezko datuak emango dizkizute.

Zerbitzu horretara sartzeko gogoratu helbide elektroniko hau:

http://www.eliburutegia.euskadi.eus/?locale=eu