Leku bat materialak, iritziak eta esperientziak partekatzeko guraso, haur eta nerabeen heziketari buruz
2026(e)ko ekainaren 4(a), osteguna
2025(e)ko abuztuaren 20(a), asteazkena
Podcast
Podcast-ak, audio hezigarri edo audiokuentoak, onura ugari eskaintzen dituen adingabeentzako tresna dira. Podcast-ak entzuteak arreta eta entzumen-trebetasunak sustatzen ditu, sormena estimulatzen du eta garapen emozional eta sozialean laguntzen du. Irakurketaren ordezko forma bat da, gramatika eta hiztegia hobetzen laguntzen duena. Gainera, pantailetatik atseden hartzeko aukera oso entretenigarria da.
2024(e)ko azaroaren 7(a), osteguna
Botila espioia
Arreta selektiboa garrantzizkoak diren objektu edo estimuluekiko arreta bideratzen duen funtzio kognitiboa da, eta aldi berean, garrantzirik gabekoen aurrean arreta galaraztea galarazten duena. Adibidez, jendez betetako areto batean pertsona batengana joatean hari bakarrik begiratzen diozu. Modalitate honek aukera ematen du une horretan garrantzitsuak ez diren xehetasunak ez ikusiarena egitea.
Ikuspuntua hobetzea eta arreta emateko gaitasuna handitzea gure bizitzan giltzarria izan daiteke ; izan ere, kontzentrazioak, behaketa kontzienteak eta arretak denboraren aprobetxamendua eta gure eraginkortasuna handituko dituzte. Gaitasun hori hobetzeko, garuna entrenatu behar dugu.
Interneten material bakunak erabiliz etxean presta dezakezuen jolas bat aurkitu dugu: plastiko gardenezko botila, arroza edo semola, objektu txikiak (titarea, dadoa, lego fitxak, puxikak, beira-ale handiak...).
Jolas honekin, zuen seme-alabek modu ludikoan entrenatu ahal izango dute arreta.
Lotura honetan oso ondo azalduta dago zelan egin botila espioia eta nola jokatu.
https://www.blogger.com/blog/post/edit/8240152789553134659/596369359223397269#
2022(e)ko urriaren 6(a), osteguna
First Lego League
Ikastaro honetan Lego metodologia erakutsiko dute Basurtuko kidegunean. First Lego League 22 – 23 (FLL), Challenge kategorian, irabaz dezaten prestatu nahi dute, erronka batzuk konponduz.
2012 eta 2011. urtetik beherakoentzat.
Larunbatean, Basurtuko CMDn, 17:30etik 19:30era, prestatuko dira liga honetarako, eta urriaren 8an hasiko dira. Innobasquek kudeatzen du FLL Euskadin.
FLL robotika baino askoz gehiago da, sorkuntzarekin eta berrikuntzarekin indarrak batzea da, taldea sortzea da, zerbait handi eta zirraragarriaren parte izatearen sentimendua da…
Esteka hau jarraitzen baduzue edo Innobasquen sartzen bazarete, zertan datzan ikusteko aukera izango duzue.
Erakuts iezaiezue zuen seme-alabei eta animatu proiektu honetan parte hartzera, oraindik plaza libreak daude!
Eta gogoak badituzte, baina zalantzak ere, urriaren 8an, larunbata, 17:30ean, informazio-bilera bat egingo da Basurtuko Udaltegiko Areto Nagusian, zuen seme-alabekin batera
2022(e)ko otsailaren 8(a), asteartea
2021(e)ko urriaren 19(a), asteartea
Kartoi banda
Garai batean Nerbioi ezkerraldean ugariak ziren kartoi bandak, festa giroan sorturiko txaranga amateurrak. Musika instrumenturik ez zutenez, kartoiz egiten zituzten saxofoi, tronpeta eta bestelakoak imitatuz.
Tailer honen helburua, beraz, kartoi-banda bat osatzea da; tailerreko partehartzaileak arduratuko dira beren kartoizko tresnak eraikitzeaz (lutheria esperimentala), baina baita banda osoak interpretatzeko moduko piezak konposatzeaz ere, ahalik eta esperimental eta irudimentsuenak.
Txaranga Urretabizkaiak gidatuko ditu urratsok.
Tailerra 2021eko Azaroko Ostegunetan izango da Sanfrango Udaltegian, Bilbon 18.00etatik 19.30etara.
Doakoa da eta edozein adineko jendeari irekia (10 urte baino gazteagoak nagusi batez lagundurik).
Ez da beharrezkoa musika ikasketarik izatea.
Tailerraren bukaeran kontzertu bat emango dugu, GAU IREKIAN, Abenduaren 11ean.
Izenemateak: txarangaurretabizkaia@gmail.com
2021(e)ko urriaren 7(a), osteguna
2021(e)ko uztailaren 22(a), osteguna
"Misión salvar a Balkin"
Agur, Lurreko izakiak. Tzeik komandanteak hitz egiten dizue, Nortuma planetako esploratzaile espazialen eskuadroiko burua, Bienfort galaxiaren zazpigarren esfera, zuen eguzki orbitatik 3.000 argi urtera. Hartuko nauzu? Uste dut Marte eta Jupiterren arteko asteroide gerrikoak eragina duela gure konexioan, kanalez aldatuko dut, itxaron segundo bat...
Orain hobeto! Eskerrik asko gure laguntza-deiari erantzuteagatik! Zuen laguntza behar dugu, lurtarrak...
Horrela hasten da "balkin salbatzea misioa" jolasa, Bilbon zehar familian egiteko jolasa. Interneterako konexioa duen mugikorra edo tableta baino ez duzu behar, pantailetan agertzen zaizkizuen jarraibideak jarraitu eta kodeak idatzi.
7 urtetik aurrera.
Abenturaren gutxi gorabeherako denbora: bi ordu.
Ibilbidea: 5 km
Doakoa.
2021(e)ko apirilaren 12(a), astelehena
Ingelesa dibertigarria
Haurrak belakiak besalakoan dira, oso erraz ikasten dituzte hizkuntzak. Sarean doako material asko aurki dezakezue ingelesaren ikaskuntza dibertigarria izan dadin.
Miri Colman teknologiarekiko zaletasuna duen erredaktorea da, eta ingelesez irakurtzen eta idazten ikasteko, 15 libururen bilduma egin du.
Esteka honetan ikus ditzakezue doako liburu hauek:
https://www.websiteplanet.com/es/blog/mejores-libros-de-ingles-para-imprimir-para-aprender-a-leer/









