2020(e)ko ekainaren 29(a), astelehena

Bilboko Udal Liburutegi


Bilboko Udal Liburutegietan irakurleek jada apaletara hurbiltzeko aukera daukate.  

Liburutegian maskara erabiltzea derrigorrezkoa da eta eskuak jelarekin garbitzea.

Liburutegiek zerbitzu hauek eskaintzen dituzte: liburuak, pelikulak eta musika etxera eramateko, irakurtzeko eta ikasteko lekuak, wifi eta informazio zerbitzua.

COVID-19 dela eta sortu den egoera normaltzen den heinean gainontzeko zerbitzuak zabalduko dira.

Informazio gehiago liburutegien webgunean:

2020(e)ko ekainaren 16(a), asteartea

Ibai arte



Dantzak gustatzen zaizkizu?

Datorren ikasturteari begirako Ibai Artek izen-emateak ireki ditu, ekainaren 30era arte. Partaide berriei zuzenduta dago, hau da, jadanik taldean dauden dantzariek ez dute egin behar. 

Entsegu ordutegiak jaiotze-urtearen arabera:

-2005 edo lehenago: ostirala 17:00-18:00
- 2006, 2007, 2008: asteazkena 16:30-17:30
- 2009, 2010, 2011: ostirala 17:30-18:30
- 2012, 2013: osteguna 18:30-19:30
- 2014, 2015, 2016: osteguna 17:45-18:30

Egin klik eta online galdetegia osatu. 


2020(e)ko ekainaren 15(a), astelehena

“Pandemia garaia, elkartasun garaia"





Hiru hilabete igaro dira alarma egoera ezarri zenetik. Haren ondorioz, herritar guztiek beren etxeetan sartu behar izan zuten, eta gure inguruko bizimodua aldatu duen berrogeialdia hasi zen.

Konfinamendu aldia, bakartze soziala, askatasunen galera, 0, 1, 2, 3 deseskalatze faseak... egunero erabiltzen ditugun kontzeptuak dira dagoeneko. Eta, orain, ‘normaltasun berria’ etorri zaigu: aurretik pentsaezinak ziren distantziak eta higiene neurriak, errutinen aldaketa, gure bizitzak berrantolatzeko moduari buruzko ziurgabetasuna.

Oraintxe konturatu gara zeinen garrantzitsuak diren harremanak, zeinen garrantzitsua den maite ditugun pertsonekin hitz egitea, gure auzoko bizilagunak agurtzea edo erosketak arriskurik gabe egitea.

Alabaina, pertsona guztiek ez dituzte modu berean jasan pandemiaren eraginak; aitzitik, zaurgarrienek zailtasun handiagoak izan dituzte pandemia gainditzeko: jateko diru sarrerarik izan ez duten familiak, laguntza sare sozialik edo arreta eman diezaieketen senitartekorik ez duten gaixoak edo adinekoak, eskolak jarraitzeko baliabide teknologikorik ez izateagatik bat-batean ikasi ezin izan duten adingabeak, adingabeen zaintzak gaina hartu dien eta lanera joan ezinda geratu diren guraso bakarreko familiak, eguneko 24 orduetan elkarrekin bizi behar eta etxebizitza txikiak dauzkaten familiak...

Baina arazoak daudenean, aukerak ere sortzen dira, eta osasun krisi honek elkartasun uholdea ere eragin du. Pandemiak bultzatuta, zailtasun horiei guztiei aurre egiteko elkartasun sareak sortu dituzte Bilboko hainbat auzotako bizilagunek.

Auzoan aritzen garenok inoiz baino koordinatuago egon behar izan dugu, zailtasunak hautemanez eta guztion artean horiek guztiak ahalik eta ondoen konpontzen saiatuz.
Lehendik zeuden sareek elkarrekin aritu behar izan dute lanean, eta elkarrekin antolatu dira osasun krisi honek ekarri dituen ondorioei aurre egiteko.

Gizarte eta hezkuntza arloan esku hartzeko Zorrotzako lantaldetan irmo sinesten dugu Zorrotza auzo batua eta borrokalaria dela, eta, zalantzarik gabe, krisialdi honetatik atera egingo dela, indartsuago eta auzokoekin konprometituago atera ere.

Birus honek gure lan egiteko modua aldatzera behartu gaitu, kontaktu fisikoa saihestera eraman gaitu, sormenezkoak izatera, eta pertsonengana beste bitarteko batzuekin iritsi behar izatera: bideodeiak, telefono bidezko harremanak, jarduera birtualak… ‘Normaltasun berri’ honetan, segurtasun neurriekin bada ere, kontaktu pertsonala izaten hasi behar dugu berriro; urratsez urrats, errutinetara itzuliko gara. 

Ez dakigu datorren ikasturtea nolakoa izango den, baina, zalantzarik gabe, datorrenari aurre egiteko prest egongo gara.





2020(e)ko ekainaren 10(a), asteazkena

Shacktividades






Azkenaldian eta itxialdiaren harira, argitaletxeek hainbat ekintza bota dituzte koronabirusari aurre egiteko. Batzuek, ebook-ak dohainik deskargatzeko aukera eman dute. 

Argitaletxe hauetako bat, Shackleton argitaletxea da, liburuetan oinarritutako jolas ezberdinak asmatu eta sarera igo dituzte edonork jaitsi ahal izateko. Shacktibitateak deitu diote jarduera ezberdin hauei, eta denen artean, oso interesgarria den, sormen haundiko emakumeen inguruko Memory jolas bat egin dute. 

Memory jolasetan, partehartzaileek berdinak diren fitxak bilatu behar dituzte bikoteak eginez. Kasu honetan, historian zehar sormen haundia izan duten emakumeen inguruko jolasa da eta bertan idazle famatuak aurkituko ditugu: Jane Austen, Agatha Crhristie, Virginia Woolf edo Mary Shelly adibidez. 

¿Jolastuko ahal dugu? 


2020(e)ko ekainaren 8(a), astelehena

#Gaztekluba Uda


Bilboko udalak “#GAZTEKLUBA UDA” jarri du abian, udako aisialdiaren eskaintza gazteentzat.

12 eta 17 urte arteko gazteek era bateko eta besteko jarduerak egin ahal izango dituzte hirian, uztailean eta abuztuan: batzuk uretan, hala nola paddle surfa edo piraguak, eta beste batzuk ere bai, hala nola kart-ak, bizikletaz ibiltzeko ibilbideak edo skate-a.

Parte hartu nahi duenak izena eman beharko du, ekainaren 9tik hasi (martitzena) eta ekainaren 16ra arte (martitzena), Udalaren web orrian bilbaogazte.bilbao.eus.Guztira, 390 plaza eskaintzen dira, eta gehienez ere 15 pertsonako taldeak antolatuko dira jarduerako.


#BilbaoUda2020



Bilboko Udalak Bilbao Kirolakeko udal kiroldegiak pixkanaka berriz irekitzeko plan bat prestatu du ekainetik aurrera.

Berriro hasiko diren lehen zerbitzuak igerileku kanpokoak eta estaliak izango dira, bai eta teniseko, padeleko eta frontoiko kanpoko pistak ere. 

Ekainean Bilbao Kirolakeko abonatuek bakarrik erabili ahal izango dituzte instalazioak, AURREZ ORDUA eskatuta. 

Kanpoko igerilekuetan edukiera %30era arte mugatuko da. Basoen edukiera horien tamainaren araberakoa izango da, indarrean dagoen araudiaren arabera, eta sorosleek kontrolatuko dute. Solarium-eremuak lurzati indibidualetan eta talde edo familientzako lurzatietan banatuko dira, 2 eta 6 plaza bitartean. Halaber, mugikortasun murriztua duten pertsonentzako plazak mugarrituko dira.

Teniseko, padeleko edo pilotalekuko pistetan 4 pertsona baino ezin izango dira elkartu. 


2020(e)ko ekainaren 3(a), asteazkena

The COVID19´s battle



Hemen eskaintzen dizuegun ihes gela birtual hau, Madrilgo eskola ezberdinetako irakasle talde batek sortu du. Lehen hezkuntzako ikasleentzako zuzenduta dago. Jolas honetan birusaren aurka borrokatu beharko dute,  ikasgai ezberdinekin lotura duten jolaseratutako ekintzen bitartez. Maila ezberdinetan antolatuta dago eta ikasleek egunero jolastu dezakete misioa bukatu arte. Haur hezkuntzako ikasleentzako bertsio bat ere badago. 

Hezkuntza ezberdin bat posible dela, beste adibide bat da hau. 

2020(e)ko ekainaren 1(a), astelehena

Deskonfinamendurako gida


Bi hilabete baino gehiago igaro dira alarma-egoera ezarri zenetik, herritar guztiak beren etxeetan sartzera behartu zituena, eta berrogeialdi ospetsua hasi zuen, bat-batean mundu guztiaren bizitza aldatu zuena. Konfinamendu aldia, isolamendu soziala eta askatasun askoren galera, deskonfinamendu faseak 0, 1, 2, 3... 

Normaltasun berria? 

Inoiz planteatu ez genituen distantziak eta higiene-neurriak, eta egoera asko, egunerokotasun desberdin asko, bakoitza bere emoziozalapartarekin, era askotara adierazten direnak.