2022(e)ko maiatzaren 25(a), asteazkena

"Symphony"


“Symphony” musikaren bihotzerako bidaia birtuala da. 

 Gozatu ikus-entzunezko murgiltze-esperientzia paregabeaz, errealitate birtualeko teknologiari esker. Gustavo Dudamel orkestra-zuzendariaren eta Mahler Chamber Orchestraren eskutik emozioak eta musika ardatz dituen bidaia. 

 Esperientziaren iraupena: 45 minutu 

 8 urtetik aurrera 

 Areatzako pasealekua. "la Caixa Fundazioa" karpa. 

 2022ko maiatzaren 25etik ekainaren 15era. 

 Doakoa. 

 Sarrerak online edo leihatilan. 


 

2022(e)ko maiatzaren 10(a), asteartea

Kultura-bonua

 


Gazte Kultur Bonua 2022an 18 urte betetzen dituztenentzat da. 400 euro izanen dituzte kultur produktu, zerbitzu eta jarduerak erosi eta erabiltzeko. 

Programaren kudeaketa berariazko plataforma teknologiko baten bidez eginen da. Plataforma horretan eskaerak aurkeztuko dira eta eskaerak aurkeztu ahala tramitatuko dira. 

Onuradunari laguntza eman ondoren, onartutako zenbateko osoa ordainketa bakarrean ordainduko da, aurrez ordaintzeko txartel birtual nominalaren formatuan. Eman eta hurrengo 12 hilabeteetan hartuko dute indarra. 

Gobernuak oraindik ez du martxan jarri gazteentzako kultura-bonua eskatzeko webgunea, eta laster egitea espero da, bonua 2022ko ekainetik aurrera erabili ahal izango baita. 

+Info


2022(e)ko maiatzaren 5(a), osteguna

HIRUKIDE

"Txupete digitala haurtzaroan, emozio-aringarria nerabezaroan?"

Gure seme-alabek txikitatik jasotzen dituzte eduki birtualak, etengabe, eta horrek beren garapen neuronalean eta identitate pertsonalaren eraikuntzan eragiten du.

Zein estrategia abia dezakegu begirada kritikoa garatzeko eta mundu birtualeko zein fisikoko zailtasunei aurre egiteko beharrezko indarguneak sendotzeko?

 Hizlaria: Rosana Perea. Gizarte-hezitzailea eta ingurune digitaletan aditua 

Lekua: Vitoria-Gasteiz

Maiatzak 10, asteartea. 19:00tan.

Ignacio Aldecoa Kultur Etxea. Florida parkea.

Ez da beharrezkoa aldez aurretik izena ematea.

Zoom eta Youtube (beharrezkoa da izena ematea):

Gasteiztik kanpoko familientzat. Aldibereko itzulpena izango du euskaraz Ezinbestekoa da IZENA EMATEA  esteka jasotzeko

2022(e)ko maiatzaren 3(a), asteartea

Stop Bullying


Bilboko Udalak Bullying edo eskolako jazarpen deritzonaren kontra sentsibilizatzeko kanpaina bat hedatzeari ekin dio, "Bilbon STOP esaten diogulako Bullying edo eskolako jazarpenari".

Bilboko Umeen eta Nerabeen Udal Kontseilua osatzen duten umeek eskatuta garatu da ekimen hau. Hala, Udalak Eskola Jazarpenaren kontrako Nazioarteko Eguna baliatuz abiarazi du sentsibilizazio-ekimen hau, gaur oroitzen da-eta egun hori, maiatzaren 2an.

+Info