turismoa etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
turismoa etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2026(e)ko abuztuaren 18(a), asteartea

Itsaslur

 


Muskizeko itsaslabarren ertzetik bihurka doan pasealeku lasaia da Itsaslur gaur egun, baina garai batean Euskadiko meatze-barruti handienetako bat izan zen.

La Arena hondartzan hasten da ibilbidea, Pobeña auzoan. Bide lauari ekin baino lehenago eskaileretatik igo beharko dugu. Malda gainditutakoan, pasealekura bertara iritsiko gara. Handik gutxira iturri bat dago, eta, lehen bihurgunean, La Arena hondartzaren ikusmira ezin ederragoaz gozatu ahal izango dugu.

Zerbitzuak / Informazio gehiago

❱ Distantzia: 2,25 km.

❱ Iraupena: 50 min.

❱ Zailtasun maila: Baxua.

❱ Trazadura mota: Lineala.  Hasiera: Pobeña.  Amaiera: Kobaron.

Jarduera hau oso egokia da familian egiteko.

+Info

2026(e)ko abuztuaren 6(a), osteguna

Ibilbide bat itsaslabarretatik: Galea eta Aixerrota.


Galeak, Getxoko kostaldean dagoen pasealekua da, eta, bertatik, Abrako Portuko bista panoramikorik ederrenak daude. Zona osoak antzekotasun handia du Frantziako Normandiako gres zuriko labarrekin eta ingalaterrako Doverrekoekin. Bertokoentzako eta bisitarientzako aisiarako gune honek natura-espazio zabalak ditu, naturaz gozatzeko.

Galeako ibilbide honetan aurkituko ditugu guneko turismo-gunerik interesgarrienetako bi: Aixerrota eta Galeako gotorlekua. Kostaldeko leku estrategikoetan daude, eta biak dira XVIII. mendeko eraginak. Horien ondoan, Andra Mari eliza, faroa edo Carmengo Amaren Hilerria daude, eta Getxoko itsaslabarretatik egin beharrekoa den ibilbide honetan ikusiko ditugu.

Jarduera hau oso egokia da familian egiteko.

+Info

2020(e)ko urtarrilaren 29(a), asteazkena

Gazte-txartelak


Nazioarteko Ikasle-txartela, ISIC (International Student Identity Card): munduko edozein herrialdetan erabil daiteke; baldintza bakarra lanaldi osoko ikaslea izatea.

Nazioarteko Irakasle-txartela, ITIC (International Teacher Identity Card): irakasleentzako da, mundu osoan onartzen da eta deskontuak eta abantailak eskaintzen dizkizu, besteak beste, ostatu hartzeko, garraiorako, museotarako, kultur zentro eta antzerkietarako.

Nazioarteko Go-25 txartela, IYTC (International Youth Travel Card): 26 urte azpikoentzat. Txartel horrekin milaka deskontu eta abantailez goza dezakezu mundu osoan.

Nazioarteko Aterpekide-txartela: mundu osoko aterpeetarako aukera ematen du

Gazte-txartelak abantaila piloa eskaintzen dizu Europako 38 herrialdetan eta beste erkidegoetan. Mundu osoan bidaiatzeko eta ohiko etxebizitzako 30 kilometrotik aurrera laguntza-asegurua du, doan. EuropeanYouthCardAssociation-en (EYCA) kide da.

Irakaslearen, GO-25 eta aterpetxeko kidearen nazioarteko txartelak astelehenetik ostirera Aznar eraikineko laugarren solairuan (Venezuela pl. 2) tramitatuko dira.

Online ere eskatu ditzakezu eta etxean nahiz Gazte Informazio Bulegoetako edozeinetan jasotzeko aukera duzu.

Gaztetxartela online eskatzen da Eusko Jaurlaritzan.