aniztasuna etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
aniztasuna etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2025(e)ko urriaren 9(a), osteguna

Pentagrama Fest

 


Pentagrama Fest 2025eko urriaren 9tik 11ra itzuliko da, energiaz eta konpromiso sozialez betetako bigarren edizio batekin. Hiru egunez, hiriak 30 jarduera baino gehiago hartuko ditu bost gune enblematikotan: Bilborock, EDE Fundazioa, AS Fabrik eta Bilbao Arena, musika, antzerkia, poesia, moda, tailerrak, hitzaldiak, erakusketak eta bakarrizketak uztartzen dituen proposamenarekin.

Jaialdiak aniztasunaren, inklusioaren eta justizia sozialaren bozgorailu kultural gisa duen nortasuna sendotzen du, tokiko eta nazioarteko artistak elkarrizketan jarriz eta publikoak esperientzia eraldatzaileetara hurbilduz.

Doako jarduerak: Bilbao Arena kanpoaldea eta eguneko saioak egoitzetan.

Ordainpeko kontzertuak: Bilborock eta Bilbao Arena (8 €aldez aurretik/10 €leihatilan).

Deskontuak Gazte-txartelarekin.

https://pentagramafest.com/

2025(e)ko uztailaren 21(a), astelehena

Harreragune

 


Ezagutzen duzu Harreragune, etorkinentzako harrera egiteko zerbitzu publikoa?

Azalpen-bideo. 9 hizkuntzatan azpitituluekin ikusgai.

Piztu azpitituluak eta partekatu!

2024(e)ko urriaren 9(a), asteazkena

Pentagrama Fest


Aniztasunaren, berdintasunaren, justizia sozialaren eta duintasunaren arte eszenikoen jaialdia Euskadin.

Pertsona guztientzako jaialdia da, batez ere gazteenentzat. Gure gizartean dagoen ezberdintasuna eta aniztasuna giza eskubideen errespetuaren, 2030 Agenda betetzearen eta kultura-bilakaeraren eta -aberastasunaren seinale dela erakutsi nahi dugu, sentsibilitate pedagogiko osoz.

Haur eta gurasoentzako jarduerak eta tailerrak egongo dira aniztasunaren aberastasunari buruz, gure ustez, familia-nukleotik abiatuta balioak irakasteak gizartea eraldatzen duelako.

Fobiarik gabeko espazio bat sortuko dugu; alaia eta dibertigarria; energia trukea sortuko duen leku seguru bat, enpatian eta errespetuan oinarritua.

2024.10.13 | 12.00 - 21.00 

La terminal y Espacio 600: ZORROZAURRE K. Pintor Ignacio Zuloaga, Bilbo

+Info


2024(e)ko maiatzaren 2(a), osteguna

Sexu-hezkuntza

 

Gero eta familia gehiagok izan nahi ditugu etxean sexu-hezkuntzari heltzeko gaitasunak.

Gida hau haurtzaroan sexualitateari laguntzeko ibilbide-orria eskaintzeko asmoarekin sortu zen.

Zein da sexualitateaz hitz egiten hasteko une egokia?

Ondo egingo dut?

Nola lagundu diezaioket nire haurrari sexualitatearen bizipen egokia izan dezan?

Nola egin hori etxean tabua ez izateko?

La Lagunako Udalak familientzako gida bat argitaratu du. Bertan, ezagutzak, trebetasunak eta baliabideak eskaintzen ditu, haurren sexualitatea modu egokiagoan lagundu eta zaindu ahal izateko.

Educacion sexual de bolsillo UNA GUÍA PARA FAMILIAS

2022(e)ko ekainaren 22(a), asteazkena

LGTBI

 


Berdintasun Ministerioak bilatzaile bat egin du LGTBI taldearentzat. Bertan, administrazio publikoek eta gizarte-erakundeek herritarren eskura jarritako informazio arreta eta aholkularitza baliabideak aurki daitezke. 

Esteka honetan bilatzailera sar daiteke: 

+Info

2021(e)ko apirilaren 28(a), asteazkena

Boundin


Artilea moztu dioten ardi baten istorioa kontatzen da Pixarek egindako film labur honetan. Bertan autoestimu ona izatearen beharra lantzen da; pertsona baten balioa itxura fisikoan bakarrik sostengatzearen akatsa eta pertsonen barne edertasunaren garrantzia eta boterea azpimarratuz. 

2019(e)ko urriaren 31(a), osteguna

Creatable World


Mattel enpresa estatubatuarrak aurkezten duen “Creatable World” panpin-jolas berriak, haurra askatasunez adieraztea du helburu.

Creatable World.ek, haurrari ehun zuri bat eskaintzen dio bere pertsonaia propioak sortu ahal izateko. Ile luzea laburragatik aldatu, gona, frakak, edo biak jantziz… jolasa sortzaileagoa, inklusiboagoa eta askeagoa bihurtzen da.

Jolasaren bitartez, belaunaldi berriak hezteko urrats handia.

https://www.mattel.com/es-lam/creatable-world