2020(e)ko maiatzaren 28(a), osteguna

Dolua


Maite dugun norbaitenganako elkartasuna erakusteko egiten den ohitura da dolua. 10 Egunez hildakoen omenez eta oroimenez dolua egitea erabaki da gure herrialdean. 

Dolu ofiziala, gizarte guztiaren izenean egiten da, esanguratsua izan den pertsona batenganako errespetuzko adierazpena, hain zuzen. Kasu honetan, Covid-19ak eragindako milaka pertsonen mina adierazi eta elkartasuna erakusteko egiten da. 

Galeraren bat jasan izan baduzu, hurrengo estekan egoera latz hau leuntzen lagunduko dizuten gomendioak aurki ditzakezu: 

Gida: Dolua

"El suero del profesor Javinski"



“El Suero del Profesor Javinski” 2 edo 4 jokalarirentzako ihes-gela birtual bat da. Parte-hartzaile bakoitzak bere gailura (ordenagailu, mugikorra edo tableta) bere laborategia jaitsi beharko du eta jokalari guztiak beraien artean konektaturik egon beharko dira elkar-entzun edo elkar-ikusi daitezken aplikazioren batekin.   

Garrantzitsua da parte-hartzaile bakoitzak bere laborategia bakarrik ikusi ahal izatea. Jolasak irauten duen bitartean sarean informazioa bilatu daiteke eta komenigarria da arkatza eta papera eskuragarri izatea oharrak apuntatu ahal izateko.   

Istorioa:   

Nordveria izeneko herrialde bateko biztanleria biruz arraro batek jota dago. Zientzialariak etengabe daude lanean gaixotasun horri irtenbide bat emateko asmoz. Puntu honetan hasiko da akzioa: Jokalaria zientzialari baten azalean jarri eta Javinski profesorearen esanetan jarriko da. Ikerketan lagundu ahal izateko Javinski profesorearekin bideokonferentziak izango ditu egunero, baina egun batean profesorea ez da adostutako hitzordura agertuko eta jokalariek mezu bat jasoko dute: Profesoreak birusaren aurkako seruma aurkitu duela uste da. Baina desagerturik dago!   

Ausartuko ahal zara abentura honetan parte hartzera? 



2020(e)ko maiatzaren 25(a), astelehena

Gizarte laguntzen gida



COVID-19 krisiari aurre egiteko martxan jarri diren gizarte laguntzen eta ordainsarien gida bat prestatu du  Munduko Medikuak (Euskadi). 

Bertan laguntza horiek jasotzeko betebehar diren eskakizunak argi azaltzen dira eta non eta nola eskatu. 

Gida hau esteka honetan aurkitu dezakezu: 


II. fasea: Irizpide eta neurriak



2020(e)ko maiatzaren 20(a), asteazkena

Familiarentzako erronkak




Itxialdiak irauten duen bitartean pertsona askok jolas ezberdinak dohainik eskaintzen dizkigu. “Bebe a Mordor” web-orrian zortzi ihes gela birtual bildu dituzte ume eta nerabeekin egin ahal izateko. Jolas mota hauek duten formatuagatik oso erakargarriak dira eta familia guztiarentzako entretenigarriak izan daitezke. Esteka honetan aurkitu daitezkeenak 4 urtetik gorako haurrentzako egokian dira: 

Zuen seme-alaben adinerako egokiena izan daiteken jolasa aukeratu eta beraiekin jolastera animatzen zaituztegu. Ziur gaude familia guztiaren artean igarkizun eta froga guztiak ebazteko gai izango zaretela. 


2020(e)ko maiatzaren 15(a), ostirala

Emozioak konfinaturik




“Balkoitik haratago: Berriak beldurgarri eta ulertezinak direnean”,  Adin-txikikoentzako dohainik erabiltzeko baliabidea da. Miriam Campos Leirós, “The teachers for future Spain” koordinatzailea eta Antonio Palacios de O Porriño LH ko (Pontevedra) irakasleak, irudidun koaderno bat egin du itxialdian ikasleak lagundu ahal izateko. 

Bertan izurrite eta pandemia edo birus eta bakterien  arteko ezberdintasunak azaltzen ditu. Honez gain, emozioen adierazpena azaleratzeko ainbat ekintza eskaintzen ditu. 


2020(e)ko maiatzaren 8(a), ostirala

#Confinajuego


Bebe a Mordor web orriaren bitartez,  Julia Iriarte buru  den  #Equipo BAMek, , zuen etxeak mahai jolas, rol-joko,  komiki, bideo-joko, sukaldatzeko errezeta friki, familiarekin bidaiatzeko hainbat leku zoragarri eta gauza asko gehiagoz bete nahi ditu zuen etxeak. Bertako aisialdirako eskaintzei  begirada bat ematea aholkatzen dizuegu. 

Oraingoan, inprimatu daitezken Koronabirusaren jolas bilduma gomendatzen dizuegu etxeko txikienendako. 

Zalantzarik gabe, gaiaren inguruan hits egiteko aukera paregabe honekin,  dibertitu eta sormena lantzeko aukera eskaintzen dute. 

Hurrengo esteka honetan, materiala jaitsi dezakezue: 

#CONFINAJUEGO

2020(e)ko maiatzaren 5(a), asteartea

"El oso goloso"


Carmen Esteban Psikologoak, zuen seme-alabak kalera irteteko prestatzen lagunduko dizun ipuin bat idatzi du. Hartz Gozozaleak badaki etxetik irten gabe egotea zer den eta neska-mutilak laguntzeko prest dago. 

Ipuin honen bitartez, umeak kalera irteteko prestatuko ditu, beraien emozioen inguruan jardun eta kalera irtetean jarraitu beharreko arauak ezagutzen lagunduko die. 

Esteka honetan jaitsi dezakezu: 

http://www.mipsicologainfantil.es/