boluntariotza etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
boluntariotza etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2020(e)ko apirilaren 2(a), osteguna

Bilboko elkartasun sareak



Bilboko auzo ezberdinetako auzokideek elkartasun sareak sortu ditugu Coronavirusak ekarri dituen eta ekarriko dituen mehatxu guztiei aurre egiteko asmoz.

Auzo bakoitzeko sareak antolaketa eredu ezberdin bat dauka baina denek helburu komun bati erantzuten diogu: era kolektibo batean antolatzea krisi sanitario honek dakartzan ondorioei erantzun komunitario bat emateko eta egoera hau auzokide guztientzako eramangarriago egiteko.

Ekimen honek osasungintzako langileekin harreman zuzena du, auzo bakoitzean maila ezberdinetako inplikazioarekin, protokoloen onespenetik hasi eta protokoloen sorrerara artekoak. Horrela, egiten diren ekintza guztiek segurtasun bermeak errespetatzen dituztela ziurtatzen dugu, honek egoera honi konponbidea emateko duen garrantzia ulertuta.

Era honetan, sareak helburu zehatz hauekin antolatu dira:

– Familie euren seme-alaben zaintzan laguntzea, gurasoak euren lan-postuetara joan behar izatekotan, baita aisialdirako baliabideak eskaintzea ere.

– “Arrisku talde” diren eta beraz, etxetik atera behar ez diren pertsonei laguntza eskaintzeko. Erosketetan, errekaduetan, maskoten zaintzan, zakarra jaisten…

– Egoera honengatik lanik eta ingresurik gabe aurkitzen diren pertsonei laguntzea

– Egoera honek langileen eskubide urraketetan ez eragiteko borrokatzea. Langileei babesa eta informazio legala ematea eta eman daitekeen edozein eskubide-urraketetan erantzun politiko bat ematea.

2020(e)ko martxoaren 20(a), ostirala

Guztion Artean Elkartasun



"Guztion artean elkartasun" sare antolatua da. Erakunde publikoen, Gurutze Gorriaren, Caritasen, hirugarren sektore sozialeko sareen sarearen (Sareen Sarea) eta boluntariotzako agentzien arteko lankidetzatik sortua, Euskadiko Elkarrizketa Zibilerako Mahaian eta Boluntariotzaren Euskal Kontseiluan artikulatuak, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren gidaritzapean. 

Laguntza formala (instituzionala), telelaguntza-zerbitzuaren eta telefono zentralizatu baten bidez (945 222 222), eta herritarren elkartasun antolatua bateratuz eta koordinatuz, osasun publikoko arduradunen eta Lehendakaritzaren ezinbesteko lidergotik. 


2019(e)ko irailaren 16(a), astelehena

Open House


Bizkaiko arkitektura eta urbanismoaren jaialdirik handiena irailaren 28an eta 29an egingo da.
70 eraikin edota espazio esanguratsu baino gehiago bisitatu ahal izango dira boluntario gidarien laguntzari esker.

Urtero, asteburu bakar batez, Bilbok, Barakaldok eta Getxok euren ateak irekiko dituzte ezagutzera emateko. Aukera paregabea auzokideek zein bisitariek hiria arkitekturaren eta hirigintzaren bitartez ezagutu dezaten.

+Info