elikadura etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
elikadura etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2025(e)ko otsailaren 10(a), astelehena

Tailerra

 


Ikasi askari osasungarriak eta ekonomikoak prestatzen! 

Oreka Nutrizioak haurrentzako elikadurari buruzko tailer praktiko bat emango du. Goiz-erdiak eta askariak prestatzen ikasiko duzu, goxoak, osasungarriak eta haurrentzat eskuragarriak.

Datak: otsailak 12, martxoaren 12an, apirilaren 9an

Ordua: 10:00
Lekua: Auzoka Zentro Komunitarioa (frontoiaren atzealdean)
Gogoratu! Aldez aurretik inskribatu behar da

640171872
info@auzoka.eus

2020(e)ko uztailaren 22(a), asteazkena

Frutak eta barazkiak



Umeen osasunean eragiten duten faktore garrantzitsuenetariko bat elikadura da. Dieta osasuntsu eta orekatuak sistema immunologikoa indartu eta gaizotasun batsuk ekiditen lagunduko die beraien hazkuntzan. Fruta eta barazkiak txikitan jatean, ohitura hau barneratzeko erarik eraginkorrena izango da. 

Kontsumobide Kontsumoko Euskal Institutua), Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza arloarekin batera, barazki eta frutak jatearen onuren inguruko jolas eta informazioa eskai.

Hartzaileak: Zortzi urtetik gorakoak.

Jokoak:

1. ¿Frutak eta barazkiak?: Honetan, fruta eta barazki ezagunenetakoen ezaugarri, jatorri, nutrizio ekarpen, osasunerako onura, dagokien urte sasoi eta zenbait bitxikeria ezagutu daitezke.
2. ¿Bilatu bere sasoia?: Fruta eta barazkiak dagozkien urte sasoiarekin lotzeko jokoaren bidez, parte hartzaileak lortutako ezagutzak probatzeko aukera izango du eta baita bere oroimena ere.
3. ¿Pisura?: Fruta eta barazkiak hizpide duten atsotitzak asmatzen saiatu beharko da postu honetara hurbiltzen dena. Aldi berean, haiei buruzko zenbait bitxikeria aurkituko ditu.
4. ¿Goazen ortura?: Fruitu eta barazkiak landareen zein zati (sustrai, zurtoin, hosto, fruitu, etab.) diren identifikatzen ikasiko du jokatzaileak.
5. ¿Nire menua?: Postu honetan sakatzen duenak elikadura osasuntsu eta orekatua egiteko informazioa eskuratuko du. Informazioak eguneroko dietan fruitu eta barazkiak barneratzea eta kontsumoa sustatzea du helburu.


2020(e)ko apirilaren 27(a), astelehena

Konfinamendu osasungarria



Konfinamenduak gure ohituretan eragin handia duen errutina aldaketa dakar. 

Baliteke, egoera horretan, zaitasunak izatea aktibo izaten jarraitzeko, edo elikadura osasungarria izaten jarraitzeko, edo kezkatuago sentitzea, edo irtetea eta harremanak edukitzea faltan izatea.

Ikasi osasuna zaintzeko modu berri bat! Inoiz ez da berandu bizi-ohitura osasungarriak hartzeko.

Gomendio-Osakidetza

2019(e)ko urriaren 8(a), asteartea

Elikadura eta minbizia


Badakigu elikadura ona izatea garrantzitsua dela familiako kide guztien osasunerako. Horregatik, gure seme-alabei ohitura osasungarriak erakustea txikitatik erakutsi behar diegun funtsezko zeregina da, betiko izango dituzten elikatzeko eredu jakin batzuk hartuko dituztelako. Kontsumituko ditugun elikagaiak zaintzeaz gain, nola prestatuko ditugun ere garrantzitsua da. Prestatzeko modua ere garrantzitsua da.

Minbiziaren aurkako elkartetik, gaixotasuna prebenitzeko hainbat jarraibide erakusten dizkigute, Fernando Fombellida doktore eta "Cocinar para vivir, cocinar para prevenir el cáncer" liburuaren egileak egindako azterketetan oinarrituta.

Aurkezpen honetan, egoki elikatzea eta osasungarriak ez diren ohiturak ez hartzea zein garrantzitsua den gogorarazten digute.

Ez kontsumitu produktu ultraprozesatuak, koipea, azukrea eta gatza murriztu, produktuak lurrunean eta plantxan prestatu, ez kontsumitu alkohol eta tabakorik eta ariketa fisikoa egin; horrek guztiak lagunduko digu osasuntsuago mantentzen. Ez gara minbizia sufritzetik guztiz salbuetsita egongo, beste faktore asko daudelako, baina gaitza hartzeko aukerak minimizatuko ditugu.