2022(e)ko apirilaren 25(a), astelehena

Peter Pan: Hasta siempre jamás

Istorio hau urruti dago Peter Pan ikono gisako hartatik: Wendy du sujeta, eskolako kideen bullyinga pairatzen duen nerabe bat, eta egoeraz gogaituta, sekula betikora alde egingo duena, bere ametsetako lekura. Han Peter ezagutuko du, basoko izaki bat, bere buruari ume galdua deitzen diona, eta Peterek bere egoitzaren edertasuna agertuko dio Wendyri; Peterek, baina, eginahalak egingo ditu Wendy betiko gera dadin….

Kako-okerrek beti izaten du ondoan Smee jauna, eta biak ala biak saiatuko dira hori gerta ez dadin, zeren eta, Wendy oso luzaroan geratzen bada, ezingo baita itzuli etxera; Wendyk, handik ateratzeko, hiru proba gainditu beharko ditu, eta bere burua aurkitu beharko du proba horietan zehar, eta etsairik handienaren kontra borroka egin…

Eta, hori guztia, Txilintxo beha dagoela, erne; Txilintxo, orain, piraten alde dago, baina beharrik handiena duenean agertuko da.

Bidaia honetan, ezer eta inor ez da dirudien hori.

Dramaturgia eta zuzendaritza: Ainize Basolo

Zuzendaritza-laguntzailea: Itsaso Colmenero

Antzezleak: Ainize Basolo, Carlos Gómez, Aitor Martín, Anzhelika Pankova, Alex Quiroga.

Off-eko ahotsa: Itsaso Colmenero, Saioa González eta Bidatz Basalo. 

Apirilak 28 19:00 ZORROTZA Udaltegia

Ekitaldi hauetarako sarrera doakoa da lekua bete arte


2022(e)ko apirilaren 13(a), asteazkena

Ihes-gela: Aketx operazioa

Kontsumoko Euskal Institutuak on line “escape room” formatuko prestakuntza eskaintzen digu: Kontsumobid-19. “Aketx eragiketa”. Abentura-joko honetan, hainbat motatako enigmak eta buru-hausgarriak konpondu beharko dituzu, misio sekretu bat argitzeko. Ordubete izango duzu mezuak deszifratzeko eta ezkutuko erantzunak emateko.

2022(e)ko apirilaren 4(a), astelehena

2022(e)ko apirilaren 1(a), ostirala

Kultura jarduerak


BULSk gazte eta umeen artean irakurketa sustatzeko eta Bilboko Liburutegien erabilera bultzatzeko jarduerak antolatzen ditu. 

Gazte eta umeei zuzendua, gai desberdinei buruzko ipuinkontaketak, tailerrak, lehiaketak... euskeraz, gazteleraz eta ingeleraz.. Informazio gehiago hileko programan ikus dezakezu:

https://www.bilbao.eus/BibliotecasMunicipales/actividades_culturales_abril2022.pdf