aplikazioak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
aplikazioak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2025(e)ko abuztuaren 5(a), asteartea

Wattpad

 


Gaur egun, pertsona heldu eta nerabeek gure denbora librearen zati handi bat online ematen  dugu, askotan modu pasiboan (Sare Sozialak, TikTok, Youtube...). Baina badira beste modu aberasgarriago batzuk Internet gure denbora librean erabiltzeko 

Irakurtzea eta idaztea gustuko baduzu, Wattpad aplikazioa gomendatzen dizugu. Nobelak, kontakizunak, artikuluak, poemak, blogak, fanfarreak eta beste literatur genero batzuk argitara ditzakezun plataforma da. 

Sare sozial honen bidez, irakurleek elkarri eragin diezaiokete, istorioen aldeko botoa eman dezakete eta iruzkinak egin ditzakete. 

Plataformaren barruan oso ezagunak dira erromantze istorioak, gazte nobelak eta fanfarreak. Hala ere, fantasiazko, zientzia-fikziozko, suspensezko, beldurrezko eta mota guztietako istorioak ere aurki daitezke. 

Uda honetan entretenitzeko aukera bikaina 

Wattpad

2025(e)ko uztailaren 3(a), osteguna

Larrialdietarako 112 SOS Deiak

 


Aplikazioa doakoa da. Eta soilik botoi bat sakatuta 112 larrialdi-zerbitzuarekin harremanetan jartzeko aukera ematen du.

Sistemak abisuak osorik bidaltzea ahalbidetzen du, geolokalizazio aurreratua du eta estaldura gutxiko eremuetan funtzionatzen du.

Herritarrek segurtasunarekin, osasunarekin, suteekin eta veste gertakari batzuekin erlazionatutako larrialdien berri zuzenean eman ahal izango dute larrialdiko eta segurtasuneko zerbitzuekin modu arinean konektatuko den aplikazio horretatik.

+Info


2022(e)ko azaroaren 30(a), asteazkena

Agrestop


Eraso bat jasaten ari naiz. Larrialdietako botoia da. Botoi hori sakatzen duenak berehalako seinale bat bidaliko dio Udaltzaingoari bere geolokalizazioarekin. Horri esker, agenteak laguntza ematera joan ahal izango dira azkar batean.

Salatu eraso bat. Edozein indarkeria-ekintza ikusten duenak salatu egin dezake. Aukera horrekin, alerta bat bidaliko zaio poliziari hark esku har dezan. Alerta horretan erasoaren kokapena geolokalizatzen da.

Etorri nirekin. Aldez aurretik, norbere kontaktuetan adierazi behar da nor izango den laguntzailea. Erabiltzailea etxera doan bitartean, laguntzaileak mapa birtual batean ikusiko ditu haren urratsak. Uneren batean erabiltzailea bidetik aldendu edo ez duela aurrera egiten ikusten badu, laguntzaileak Udaltzaingoari dei diezaioke.

Eskuragarri dago jada App Store-n eta Play Store-n eta doan jaitsi ahal izango da, Androiden eta iOSen, “AgreStop/EraStop” izenarekin.

 https://agrestop.mrsystem.es/

2022(e)ko urtarrilaren 24(a), astelehena

SmartPRIVIAL

  


Doako bideo-jokoa, aplikazio formatuan. Interneteko eta smartphone pribatutasunari, haren garrantziari eta hura babesteko moduei buruz ulertzen laguntzen du. Proiektu hau Pantalla Amigasek sortu eta garatu du Red.es-en laguntzarekin eta Orange, Telefónica, Vodafone eta Yoigoren laguntzarekin. 

SmartPRIVIAL 10 urtetik gorako edonorentzat da, eta Trivial Pursuit ® mahai-joko tradizionalean oinarritzen da. 

SmartPRIVIALekin jolasteko, bost gai garrantzitsuri buruzko gomendioak aurkituko dituzu: pribatutasuna, webcam-aren erabilera, sextingaren erronkak, smartphone segurtasuna eta sare sozialen kudeaketa. Gainera, seigarren gai-eremu bat ere badago, Barietateak izenekoa, eta, jolasari aniztasun eta dinamismo handiagoa emateko sortu bada ere, interes handiko gai batzuk sartzeko erabiltzen da, hala nola berdintasunerako eta genero-indarkeriaren aurkako hezkuntza. 

Familian gozatzeko pentsatua. 

+Info

2021(e)ko uztailaren 5(a), astelehena

"Bilbo Hobetuz"

“Bilbo Hobetuz” herritarren partaidetzarako plataforma da. Bilboko Udalak plataforma doakoa, erraza eta intuitiboa eskaintzen du, herritarrek hainbat arlotako (ur-sarea, saneamendu-sarea, argiak, garbiketa eta hondakinen gestioa, eraztun berdea, parkeak eta lorategiak, hiri-altzariak, bideak, bizikletak eta espazio publikoa) gorabeherak, iradokizunak eta hobekuntzak eskuko telefonoa erabilita eta denbora errelean bidal ditzaten. 

Hiria hobetzera animatuko zarete? Zuen iritzia garrantzitsua da. 

2020(e)ko abenduaren 6(a), igandea

DetectAmor

 


Aplikazio honek maitasunaren eta harremanen kontzeptuari buruz hausnartzen laguntzen du, hamar joko dibertigarriren bidez. 

Hortaz, DetectAmor baliabide ludikoa da neska-mutilek jolasteko, dibertitzeko, “bikote-harreman” eta “maitasuna” hitzaren inguruan dituzten ideak aztertu eta, aldi berean, matxismoaren eta genero-indarkeriaren inguruan dituzten jarrerak  hausnartuz. 

Edozein hezkuntza-eragilek, indarkeria matxistaren prebentzioaren gaia azaldu, informatu eta sakontzeko ere erabil dezake. 

http://www.juntadeandalucia.es/iamindex.php/areas-tematicas-coeducacion/app-detectamor

2020(e)ko urriaren 1(a), osteguna

Isolaturik


Isolaturik, beraien ontzia urperatu ondoren, urrutiko irla baten  dauden gazte talde batek, gainditu beharreko abentura eta erronken inguruko jolasa da. 

Ikasturte bukaerako bidai dibertigarria, ba patean, taldearentzat erronka bihurtzen da, azerikeria, sormena eta giza trebetasunak, egoera zailetatik irtetzeko ezinbesteko abileziak izango dira. 

Esploratu, igarkizunak ebatzi, gatazka egoerak gainditu, taldearen bizia salbatu eta ustekabe guztiak gainditzea da jolasaren helburua. 

Isolaturik, nerabeei zuzendurik dago, bizitzarako ezinbestekoak diren gaitasunak ikasi eta trebatzen lagunduko diena. 

 www.aislados.es

2020(e)ko apirilaren 6(a), astelehena

F3 App


Isolamendu egun hauetan, nerabeek teknologia berrietara konektaturik pasatzen dute ia egun guztia, ba al dakigu ze aplikazio erabiltzen duten?  

“Pantallas Amigas”.ek, oso modan dagoen app batek dituen arriskuen inguruan oharazten gaitu.  

F3, F·app edo F3.cool, aplikazio erabilienetariko bat da gazteen artean. 5 milioi deskargarekin, gehien deskargatzen den aplikazioen artean aurkitu daiteke, bai IOS zein Android gailuetan. Labur esanda F3, galdera erantzun aplikazio bat da eta beste sare sozialengandik ezberdintzen duena bertan izan dezakegun anonimotasuna da, hain zuzen hau izanik bere ezaugarririk negatiboena. 

+Info