jolasak/jostailuak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
jolasak/jostailuak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2025(e)ko abenduaren 4(a), osteguna

Jostailuen Zirkua

 

Bigarren aukera bat nahi zuten jostailu batzuen istorioa da hau. Armairu batean abandonaturik, ihes egitea eta etxe berriak bilatzea erabaki zuten. Eta, haur guztiek ikusi ahal izateko, zirku bat sortzea erabaki zuten.

Hori Jostailuen Zirkua da. Familia osoarentzako ikuskizuna, malabareekin, magiarekin, funanbulismoarekin, umorearekin eta askoz gehiagorekin.

Sarrera doakoa da, baina dagoeneko erabiltzen ez duzun jostailu bat ekartzera animatzen zaitugu. Zirku familia handi horrekin bat egingo du, txikiak birziklatzeaz, elkartasunaz eta bigarren aukerak ematearen garrantziaz sentsibilizatzen laguntzeko.

Eta magiak jarraitzen du BBK Truke Marketen:

Zirkua bukatutakoan, abenduaren 30ean, ikuskizunak BBK Truke Marketen jarraituko du, urtarrilaren 2tik 5era. Jostailuen trukea sustatzeko gunea BBK Sala. Dagoeneko erabiltzen ez direnak ekarri, eta beste batzuekin trukatu ahal izango dituzu.

Jostailuak jasotzeko lekuak hauek izango dira: BBK Sala, BBK Kuna eta Azkuna Zentroa, abenduaren 16tik 20ra, 17:00etatik 20:00etara. Merkatuan sartzeko eta zuen trukea egiteko beharrezkoak diren Truke-txanponak jasoko dituzue.

Jostailuen zirkua: Abenduaren 16tik 30era.

Truke Market: Urtarrilaren 2tik 5era.

Sarrera doan.

+Info

2024(e)ko azaroaren 7(a), osteguna

Botila espioia

 

Arreta selektiboa garrantzizkoak diren objektu edo estimuluekiko arreta bideratzen duen funtzio kognitiboa da, eta aldi berean, garrantzirik gabekoen aurrean arreta galaraztea galarazten duena.  Adibidez, jendez betetako areto batean pertsona batengana joatean hari bakarrik begiratzen diozu. Modalitate honek aukera ematen du une horretan garrantzitsuak ez diren xehetasunak ez ikusiarena egitea. 

Ikuspuntua hobetzea eta arreta emateko gaitasuna handitzea gure bizitzan giltzarria izan daiteke ; izan ere, kontzentrazioak, behaketa kontzienteak eta arretak denboraren aprobetxamendua eta gure eraginkortasuna handituko dituzte. Gaitasun hori hobetzeko, garuna entrenatu behar dugu.  

Interneten material bakunak erabiliz etxean presta dezakezuen jolas bat aurkitu dugu: plastiko gardenezko botila, arroza edo semola, objektu txikiak (titarea, dadoa, lego fitxak, puxikak, beira-ale handiak...).  

Jolas honekin, zuen seme-alabek modu ludikoan entrenatu ahal izango dute arreta. 

Lotura honetan oso ondo azalduta dago zelan egin botila espioia eta nola jokatu. 

https://www.blogger.com/blog/post/edit/8240152789553134659/596369359223397269#

2024(e)ko azaroaren 4(a), astelehena

Cyberscouts

Familia osoak probatu eta dibertitu zaitezkete Cyberscouts aplikazioak eskaintzen dituen minijokoekin. Erakutsi beharko duzue nork duen zibersegurtasunari buruzko ezagutza gehien. Gainera, Interneteko zerbitzuak modu seguruagoan erabiltzeko ezagutzak eskura ditzakezue.

Cyberscouts gurasoek eta seme-alabek (+ 6 urte) jolasteko pentsatuta dago. Bakoitza dagokion atalera sartu eta joko maila aukeratzea bezain erraza da. Bertan hainbat erronka aurkituko dituzue: jolasak, galderak eta bideoak.

https://www.incibe.es/menores/juegos/cyberscouts



2024(e)ko martxoaren 18(a), astelehena

Udalekuak

Bizkaiko Foru Aldundiak “Udalekuak 2024” programan izena emateko epealdia irekiko du: martxoaren 13tik 22ra arte

Udalekuak Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundien artean antolatzen den programa bat da; 2011tik

2017ra jaiotako hiru lurraldeetako umeei zuzenduta dago eta jarduera ludiko hezigarrietan parte hartu ahal izango dute.

Parte-hartzaileak erroldatuta dauden lurralde historikoari dagokion foru aldundian inskribatu beharko dira. Bertan parte hartzen duten umeei jolaserako, dibertsiorako eta bizikidetasunerako leku bat eskaini nahi zaie, beren gozamenerako eta autonomia pertsonala finkatzeko.

+Info

2024(e)ko urtarrilaren 22(a), astelehena

Familian jolastea


Jolasa haurren garapen globalerako jarduera baliotsu eta garrantzitsuenetariko bat da, alderdi guztietan: fisikoa, psikikoa, soziala eta intelektuala. 

Familiak jakitun dira jokoaren onurez. Hala ere, lana eta familia bateratzeko zailtasunak direla eta, egun askotan ez dute seme-alabekin jolasteko astirik izaten. 

Jolasaren onura nagusiak sormena, dibertsioa, osasun-mentala, autonomia eta garapen psiko-motorra dira. 

Haurrek aisialdian egiten duten jarduera nagusia jolastea, pantailak erabiltzea, kirola egitea, etxeko lanak egitea, eskolaz kanpoko bestelako jarduerak batzuk egitea eta irakurketa dira. 

Handitzen doazen heinean jolasteko denbora murriztu egiten da, halaber, pantailen erabilera, eskolaz kanpoko ekintzak eta etxeko lanei emandako denbora handiagoatzen da. 

Jolasak familiaren arteko elkarreragina ahalbidetzen du, eta elkartzeko baita lotura afektiboak sendotzeko tresna bihurtzen da. 

Zertara jolastuko dugu gaur? 

+Info 

2022(e)ko abuztuaren 11(a), osteguna

Paper eta boligrafo jokoak

 

Ordenagailurik ez zegoen garaikoa bazara, seguru behin baino gehiagotan paper eta boligrafo batekin jokatu duzula. 

"Ideas verdes" web orrian oso dibertigarriak izan daitezkeen 15 jolas daude. Familiako kide guztien irudimena garatzen laguntzen dute joko horiek. Gainera, mugikorrak itzali eta teknologia berrien mende egon gabe jolasteko aukera da. 

Urkatua, hirukoa marran edota flota hondoratzea ezagutzen dituzu? Estekan hamabost  aukera dibertigarriak aurkituko dituzue. 

https://www.ideasverdes.es/juegos-con-papel-y-boli/

2021(e)ko abenduaren 31(a), ostirala

"Aukeratu ilusioak, baztertu opari sexistak"


Aldundiak jostailu ez-sexisten aldeko Gabonetako kanpaina berritu du. Mezua oso irudi koloretsuan oinarritzen da eta "Aukeratu ilusioak, baztertu opari sexistak/Elige ilusiones con regalos no sexistas" leloa du. 

Kanpaina honetako materiala kartelek, pegatinek eta Olentzerori, Bizarzuriri edo Errege Magoei opariak eskatzeko gutun tradizionala idazteko erabil daitezkeen posta-txartelek osatzen dute, eta umeek jostailu-denda, ikastetxe edo erakundeetan lortu ahal izango dituzte.

+Info

2021(e)ko azaroaren 17(a), asteazkena

Tree Change Dolls

 


Tasmaniako artista batek, Sonia Singh, Tree Change Dolls® asmatu du. Soniak  zahar eta bastertutako panpinak konpontzen ditu. 

Dena 2014an hasi zen, Soniak bere lana galdu eta gero, proiektu pertsonal bat bilatzea erabaki zuen, beteta sentitzeko.  Bere ahizpekin naturan  jolastu edo bigarren eskuko panpinekin eta etxean egindako jostailuekin ondo pasatzen zuela gogoratu zuen. 

Soniak bigarren eskuko panpinak erosi zituen eta makillaje guztia ezabatu zuen, eta arropa erosoagoa eta funtzionala egin zien, eta itxura errealistagoa eta naturalagoa eman zien.  

Ausartzen zarete zuen ahaztutako panpinak eraldatzeko? 

+Info





2021(e)ko azaroaren 15(a), astelehena

Jolas daitezela

Osakidetzak "Prescribe juego" proiektua eskaintzen digu. Psikologiaren ikuspuntutik, jolastea ezinbestekoa da haurren garapenean, eta berebiziko garrantzia du euren nortasuna eratzeko.

  • Indartzen ditu gorputzaren eta zentzumenen garapena eta koordinazioa.
  • Ikasteko modu bat da, lengoaia garatzea errazten du, eta pizgarri bat da arretari eta memoriari eusteko.
  • Garatzen ditu irudimena eta sormena.
  • Tresna aparta da komunikatzeko eta sozializatzeko. Aukera ematen enpatia garatzeko eta elkar hobeto ezagutzeko.
  • Areagotzen ditu gozamena eta gogobetetasuna, ahalbidetzen du emozioak adieraztea eta kontrolatzea, eta ematen ditu konfiantza eta segurtasuna.
  • Laguntzen du balore etikoak garatzen eta bereganatzen; sustatzen du norberaren kontrola, eta baita jokabide-arauak onartzea ere.
Zer egin dezakegu familiok?


2021(e)ko urriaren 21(a), osteguna

Iruzurra detektatzen du


Joko honekin on line iruzurrak identifikatzen eta prebenitzen ikasiko dugu, eta familiarekin eta lagunekin dibertitzen. 

2-4 parte-hartzaileko jokoa da. 

Egilea: OSI (Nazioarteko Segurtasun Bulegoa) 

Esteka honetan deskarga dezakezu: 

"Detecta el fraude" 

Bideo

2021(e)ko irailaren 13(a), astelehena

Haurgune // Kidegune



HAURGUNE

Hartzaileak: 2013 eta 2018 bitartean jaiotakoak

Lekua : Fray Juan 33 Kalea (Zorrotza)

Noiz?

2021eko urriaren 4tik 2022ko ekainaren 16ra.
Egun bat hautatzeko asteko egunak:
Astelehena edo asteartea: 2013 eta 2015 bitartean jaiotakoak
Asteazkena: English Day, 2013 eta 2015 bitartean jaiotakoak 
Osteguna: 2016 eta 2018 bitartean jaiotakoak

Ordutegia: 17:30 – 19:30

Plazak: Eguneko 12 plaza. Taldea sortzeko, egun bakoitzeko, gutxienez 6 parte-hartzaile

Hizkuntza: Hizkuntza bietan, hala ere, euskara izango da komunikaziorako hizkuntza nagusia (asteazkenetan izan ezik)

KIDEGUNE

Hartzaileak:  2010 eta 2012 bitartean jaiotakoak

Lekua : Fray Juan 33 Kalea (Zorrotza)

Noiz?

2021eko urriaren 8tik 2022ko ekainaren 18ra.
Asteko egunak: ostirala edo larunbata 

Ordutegia: 17:30– 19:30

Plazak: Eguneko 15 plaza.Taldea sortzeko, egun bakoitzeko, gutxienez 6 parte-hartzaile

Hizkuntza: Hizkuntza bietan, hala ere, euskara izango da komunikaziorako hizkuntza nagusia.

Plaza eskaera: 13tik 15ra

+Info

 

2021(e)ko uztailaren 22(a), osteguna

"Misión salvar a Balkin"

 


Agur, Lurreko izakiak. Tzeik komandanteak hitz egiten dizue, Nortuma planetako esploratzaile espazialen eskuadroiko burua, Bienfort galaxiaren zazpigarren esfera, zuen eguzki orbitatik 3.000 argi urtera. Hartuko nauzu? Uste dut Marte eta Jupiterren arteko asteroide gerrikoak eragina duela gure konexioan, kanalez aldatuko dut, itxaron segundo bat... 

Orain hobeto! Eskerrik asko gure laguntza-deiari erantzuteagatik! Zuen laguntza behar dugu, lurtarrak...  

Horrela hasten da "balkin salbatzea misioa" jolasa, Bilbon zehar familian egiteko jolasa. Interneterako konexioa duen mugikorra edo tableta baino ez duzu behar, pantailetan agertzen zaizkizuen jarraibideak jarraitu eta kodeak idatzi. 

7 urtetik aurrera.  

Abenturaren gutxi gorabeherako denbora: bi ordu. 

Ibilbidea: 5 km 

Doakoa. 

https://telegra.ph/MISI%C3%93N-SALVAR-A-BALKIN-06-19

2021(e)ko maiatzaren 11(a), asteartea

Jolastu auzoan

          

Bilboko Udaletxeak 5 eta 17 urte bitarteko haur eta nerabeentzako zein hauen familientzako hainbat jarduera eskainiko du, hiriko auzoetako plaza eta parkeetan. Nahi duten adingabeek parte hartu ahal izango dute, doakoak izango dira. Ekintza gehienek ez dute aldez aurretik izena eman beharrik izango.

Gune horietara hurbiltzen diren familiek hainbat jarduera izango dituzte aukeran: tailerrak, jolas sortzailea, egurrezko jokoak, bingo musikala, gynkanak, dantza, herri kirolak… goizez zein arratsaldez.

+Info

2021(e)ko martxoaren 11(a), osteguna

Nor da bera?

 


Martxoaren 8a dela eta, aurten emakuumeek kirolean duten ikusgarritasunaren inguruan hausnartu dugu. Horretarako, 12 euskal emakume ezagutu ditugu hainbat kirolekin lotuak: taekwondoa, tenisa, borroka librea, gimnasia erritmikoa, futbola, ultrafondoko txirrindularitza, esku pilota, harri-jasotzea, piraguismoa, erraketista, triatloia eta alpinismoa. 

Emakumeek kirolean duten rolaren eta komunikabideek ematen dieten ikusgarritasun eskasaren inguruan hausnartu dute taldeek. 

Parekidetasuna lortzeko heziketa. 

Honako esteka hauetan deskargatu dezakezue zuen jokoa eraikitzeko materiala: 


2020(e)ko abenduaren 17(a), osteguna

Jostailu ez-sexistak

 


Jostailuek eta jolasguneek eginkizun nabarmena dute haurren sozializazioan, batez ere bizitzako lehen urteetan, eta oso tresna baliotsuak dira haien garapen kognitibo eta sozialerako. 

Familiek eta hezkuntzako profesionalek hezitzaile gisa duten erantzukizunaz jabetu behar dute, eta jostailuak eta jolasguneak ondo aukeratu behar dituzte. 

Jostailuak dibertigarriak eta seguruak izan behar dute, parte-hartzea eta irudimena sustatu eta haien adinerako egokiak izatea da garrantzitsuena. 

Ez dago jostailu ez jolasik neska edo mutilenak direnik: utzi kamioiekin, panpinekin, baloiekin, eraikuntza-jokoekin, sukaldeekin... jolasten. 

Gaztela-Leongo Juntak gida bat eskaintzen digu egun hauetan familiek aukeraketa on bat egin dezaten. 

http://carei.es/wp-content/uploads/GuiadelJuguetenoSexista.pdf

2020(e)ko abenduaren 9(a), asteazkena

Equitrivia



Equitrivia Aragoiko Gobernuak sortutako Trivial formatuko online jokoa da. Genero-indarkeria eta berdintasunaren inguruko galderei erantzun behar zaie. 

Definizio baten bitartez edo indarkeria-kasu jakin bat azalduz (adibidez, bikotekideak whatsapp bidez kontrola zaitzala), lau erantzun posibleen artean, zuzena aukeratzea ahalbidetzen digu. 

Jolas honen helburua, Kontzeptuak ikasi eta jokabide toxiko horiei buruzko  gogoeta egitea da. 

 http://equitrivia.educa.aragon.es/



2020(e)ko uztailaren 22(a), asteazkena

Frutak eta barazkiak



Umeen osasunean eragiten duten faktore garrantzitsuenetariko bat elikadura da. Dieta osasuntsu eta orekatuak sistema immunologikoa indartu eta gaizotasun batsuk ekiditen lagunduko die beraien hazkuntzan. Fruta eta barazkiak txikitan jatean, ohitura hau barneratzeko erarik eraginkorrena izango da. 

Kontsumobide Kontsumoko Euskal Institutua), Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza arloarekin batera, barazki eta frutak jatearen onuren inguruko jolas eta informazioa eskai.

Hartzaileak: Zortzi urtetik gorakoak.

Jokoak:

1. ¿Frutak eta barazkiak?: Honetan, fruta eta barazki ezagunenetakoen ezaugarri, jatorri, nutrizio ekarpen, osasunerako onura, dagokien urte sasoi eta zenbait bitxikeria ezagutu daitezke.
2. ¿Bilatu bere sasoia?: Fruta eta barazkiak dagozkien urte sasoiarekin lotzeko jokoaren bidez, parte hartzaileak lortutako ezagutzak probatzeko aukera izango du eta baita bere oroimena ere.
3. ¿Pisura?: Fruta eta barazkiak hizpide duten atsotitzak asmatzen saiatu beharko da postu honetara hurbiltzen dena. Aldi berean, haiei buruzko zenbait bitxikeria aurkituko ditu.
4. ¿Goazen ortura?: Fruitu eta barazkiak landareen zein zati (sustrai, zurtoin, hosto, fruitu, etab.) diren identifikatzen ikasiko du jokatzaileak.
5. ¿Nire menua?: Postu honetan sakatzen duenak elikadura osasuntsu eta orekatua egiteko informazioa eskuratuko du. Informazioak eguneroko dietan fruitu eta barazkiak barneratzea eta kontsumoa sustatzea du helburu.


2020(e)ko ekainaren 10(a), asteazkena

Shacktividades






Azkenaldian eta itxialdiaren harira, argitaletxeek hainbat ekintza bota dituzte koronabirusari aurre egiteko. Batzuek, ebook-ak dohainik deskargatzeko aukera eman dute. 

Argitaletxe hauetako bat, Shackleton argitaletxea da, liburuetan oinarritutako jolas ezberdinak asmatu eta sarera igo dituzte edonork jaitsi ahal izateko. Shacktibitateak deitu diote jarduera ezberdin hauei, eta denen artean, oso interesgarria den, sormen haundiko emakumeen inguruko Memory jolas bat egin dute. 

Memory jolasetan, partehartzaileek berdinak diren fitxak bilatu behar dituzte bikoteak eginez. Kasu honetan, historian zehar sormen haundia izan duten emakumeen inguruko jolasa da eta bertan idazle famatuak aurkituko ditugu: Jane Austen, Agatha Crhristie, Virginia Woolf edo Mary Shelly adibidez. 

¿Jolastuko ahal dugu? 


2020(e)ko ekainaren 3(a), asteazkena

The COVID19´s battle



Hemen eskaintzen dizuegun ihes gela birtual hau, Madrilgo eskola ezberdinetako irakasle talde batek sortu du. Lehen hezkuntzako ikasleentzako zuzenduta dago. Jolas honetan birusaren aurka borrokatu beharko dute,  ikasgai ezberdinekin lotura duten jolaseratutako ekintzen bitartez. Maila ezberdinetan antolatuta dago eta ikasleek egunero jolastu dezakete misioa bukatu arte. Haur hezkuntzako ikasleentzako bertsio bat ere badago. 

Hezkuntza ezberdin bat posible dela, beste adibide bat da hau.