2021(e)ko maiatzaren 27(a), osteguna

Art Explorer

 

Rekalde Aretoko erakusketak familian bisitatzeko material berria diseinatu dugu. "Art Explorer", aurkeztutako artelanen behaketa, esperimentazioa eta azterketa egitera gonbidatzen gaituen gida da eta proposamen eta dinamikez beteta dator.  

Aretoan bertan izango duzue eskuragarri material guztia maiatzaren 6tik aurrera. Anima zaitez eta etorri familian Rekalde Aretora!

+Info

2021(e)ko maiatzaren 24(a), astelehena

Kaizen metodoa

Kaizen metodo japoniarra edo minutuaren arauak, egunero ordu berean eskuratu nahi den zeregin bat edo ohitura berri bat egitean datza. Hirurogei segundo ohitura bat ezartzeko behar den gutxieneko denbora da. Horrela, egunero jarduera bera minutu batez errepikatzean, ohitu egingo gara. 

Hiru astetan jarduera hori gure eguneroko errutinaren parte izango da, konturatu gabe, eta jardueran luzatu ahal izango dugu: bi minutu, hiru edo bost, jarduera osatu arte. 

Metodoak funtziona dezan, gomendagarria da proposatutako lana amaitutakoan gure buruz laudatzea, horrela konfiantza irabazten joango bait gara. 

Metodo hori errutinak ezartzeko erabil daiteke, eskola-errendimendua hobetzeko, ohitura osasungarriak sustatzeko, hala nola kirola egin edo irakurtzeko ohitura. Garrantzitsuena egunero urrats txikietan aurreratzen gaudela konturatzea da, eta aurrerapen txiki horiekin emaitza handiak lortu ditzakegula ulertzea. 

Familiako kide guztiei lagunduko dien metodoa: helburua markatu, zeregina sinplifikatu minutu bakar batean hasi ahal izateko eta konstanteak izatea egunero eginez. 

Erronka berri bati ekingo diogu? Kontaiguzu zein izango den zure helburua. 

2021(e)ko maiatzaren 21(a), ostirala

Dolua

Pertsona maite baten heriotzak sortutako dolua agur esateko prozesu natural bat da, emozio eta tristura handikoa, eta gehienetan senitartekoen eta gertukoen laguntzarekin gainditzen dugu.

Krisialdi honetan egoera horretatik igarotzen ari diren pertsona askok ez dute laguntza-baliabiderik jaso. Horregatik, oso garrantzitsua da, haiengandik hurbil gaudenok, hala egitera anima ditzagula. Egoera horretan dagoen senide edo hurbileko pertsonaren bat baduzu, eta laguntza espezializatua eta gertukoa behar duela uste baduzu, anima ezazu zerbitzu hau erabiltzera.

Betirako dolu-egoeretarako doako arreta psikologikorako zerbitzua da, COVID-19aren krisian zehar senideak eta pertsona maiteak galdu dituztenentzat.

https://www.betirako.org/eu/

2021(e)ko maiatzaren 19(a), asteazkena

"Mamá se va de viaje"

 


8 eta 14 urte bitarteko haurrentzat pentsatutako ipuin honetan, Coral Herrerak zaintza partekatuaren gaia jorratzen du,  eta emakume guztiok atseden hartzeko eta denbora librea izateko dugun eskubidea ere. 

Ipuinarekin datorren Gida Didaktikoan, etxean edo ikasgelan, gizonen eta emakumeen arteko berdintasunaren gaia landu, eta amek bidaiatzeko, atseden hartu eta beren buruentzako espazio eta denbora bat izateko duten eskubidea lantzeko, guraso zein irakasleek  erabili dezaketen tresnak aurkitzen dira. 

Honako gai hauek lantzeko jarduerak proposatzen dira: kontziliazioa, erantzukidetasuna, justizia, laguntasuna, talde-lana, emozioen adierazpena, etxeko lanen banaketa ekitatiboa, adiskidetasuna eta maitasuna, enpatia eta elkartasuna, pribilegioak eta botere-harremanak, eta bikoteko eta familiako gatazken konponbide baketsua. 

Esteka honetan ikus dezakezue material guztia: 

https://haikita.blogspot.com/2021/04/mama-se-va-de-viaje-cuento-infantil-de.html#at_pco=smlre-1.0&at_si=607efb68080bd162&at_ab=per-2&at_pos=0&at_tot=5


2021(e)ko maiatzaren 17(a), astelehena

Martxoaren 8ko Zozketa

 


Martxoaren 8a dela eta, aurten emakuumeek kirolean duten ikusgarritasunaren inguruan hausnartu dugu. Horretarako, 12 euskal emakume ezagutu ditugu hainbat kirolekin lotuak: taekwondoa, tenisa, borroka librea, gimnasia erritmikoa, futbola, ultrafondoko txirrindularitza, esku pilota, harri-jasotzea, piraguismoa, erraketista, triatloia eta alpinismoa. 

Lehiaketa bat egin genuen auzoan, eta parte-hartzaileen artean erosketa-txartel batzuk zozketatu ziren. 

Esteka honetan dituzue irabazleak: 

https://comerciantes-zorrotza.com/ganadoras-del-concurso-8-de-marzo/

2021(e)ko maiatzaren 13(a), osteguna

#auzoactive


Bilboko udalak uriko auzoak dinamizatuko ditu 10 eta 17 urte bitarteko gazteentzako kirol jarduera osasungarri eta doakoekin.

Auzo Active izenarekin garatuko den udal programa berri bat da, aisialdiko kultura osasungarria sortzeko asmoz, zenbait baliotan oinarritua, hala nola esfortzua, lankidetza, tolerantzia, integrazioa, adiskidetasuna edo joko garbia.

Beste erronka bat auzoetako eremu publikoa dinamizatzea da, gizartearen eta komunitatearen kohesioan aurrera egiteko estrategia gisa.

Aurreikusitako jarduerak adin txikiko guztien beharren arabera diseinatu dira, eta Bilboko barrutietako gizarte eta hezkuntzako entitateen laguntzarekin garatuko dira.

Programa apirilaren 24an hasi zen, zapatua, Ibaieder parkean (Abusu), eta astero-astero egingo da beste espazio publiko batean, aire zabalean eta kirol-jarduerara egokituta: Otxarkoagako Lozoño plaza, Eskurtze edo Floresta parkeak, eta Moraza, Zorrotza, Uzturre eta Errekalde plazak, besteak beste.

+Info

2021(e)ko maiatzaren 11(a), asteartea

Jolastu auzoan

          

Bilboko Udaletxeak 5 eta 17 urte bitarteko haur eta nerabeentzako zein hauen familientzako hainbat jarduera eskainiko du, hiriko auzoetako plaza eta parkeetan. Nahi duten adingabeek parte hartu ahal izango dute, doakoak izango dira. Ekintza gehienek ez dute aldez aurretik izena eman beharrik izango.

Gune horietara hurbiltzen diren familiek hainbat jarduera izango dituzte aukeran: tailerrak, jolas sortzailea, egurrezko jokoak, bingo musikala, gynkanak, dantza, herri kirolak… goizez zein arratsaldez.

+Info