hausnarketa etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
hausnarketa etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2026(e)ko apirilaren 13(a), astelehena

Ez galdu ikuspegia

Ohikoa da, familiako kide batekin eztabaidatzen gauden bitartean, heltzea momentu bat non nahi duguna arrazoia izatea eta eztabaida irabaztea dela. Gauza hazten doa, ia zergatik hasi garen ahaztuta daukagun arren, eta askotan elkar ohikatzen amaitzen dugu, konturatu gabe goraka joan delako. Egoera hauek oso ondo erakusten ditu bideo honek.

Gure egiazko helburua elkar ulertzea dela gogoratzea garrantzitsua da. Zer egin dezakegu hori lortzeko?


2022(e)ko otsailaren 4(a), ostirala

Emakumeek eta soldata

 


Emakumeek gizonek baino diru gutxiago jasotzen dute lan beragatik. Arrazoietako bat soldata-negoziazioetan generoen artean dauden aldeak dira: emakumeel gizonak baino soldata igoera gutxiago eskatzeko joera dute. 

Boston College-ko bi emakume ikertzailek egindako esperimentu baten arabera, haurtzaroan neskak mutilak baino gutxiago saiatzen dira sari altuak lortzen. 

120 mutil eta 4 eta 9 urte bitarteko eta hainbeste neska gonbidatu zituzten beren laborategira, eta negoziazio ludiko bat birsortu zuten. 

Zer gertatu zen? Hurrengo artikuluan kontatzen digute. 

+Info

2021(e)ko abenduaren 17(a), ostirala

Moda eta indarkeria


Yolanda Dominguez artistak bideo honetan 8 urtetik adingabeko talde bati  publizitate-irudi batzuetan ikusten dutena erakusten digu. Emaitzak agerian uzten du modaren publizitatean gizonen eta emakumeen arteko ezberdintasuna eta indarkeria inplizitua. 

 http://yolandadominguez.com/portfolio/ninos-vs-moda/

2020(e)ko abenduaren 6(a), igandea

DetectAmor

 


Aplikazio honek maitasunaren eta harremanen kontzeptuari buruz hausnartzen laguntzen du, hamar joko dibertigarriren bidez. 

Hortaz, DetectAmor baliabide ludikoa da neska-mutilek jolasteko, dibertitzeko, “bikote-harreman” eta “maitasuna” hitzaren inguruan dituzten ideak aztertu eta, aldi berean, matxismoaren eta genero-indarkeriaren inguruan dituzten jarrerak  hausnartuz. 

Edozein hezkuntza-eragilek, indarkeria matxistaren prebentzioaren gaia azaldu, informatu eta sakontzeko ere erabil dezake. 

http://www.juntadeandalucia.es/iamindex.php/areas-tematicas-coeducacion/app-detectamor

2020(e)ko urriaren 13(a), asteartea

Berdintasunean heztea


Genero-berdintasunari dagokionez asko aurreratu bada ere, sexismoak gainditu gabeko gaia izaten jarraitzen du gure gizartean. Badakigu familietan eta ikasgeletan jasotzen dugun hezkuntza desagerrarazteko bide nagusietako bat dela. 

Baina gizartean oraindik ere mikromatxismoak ematen dira, rol jakin batzuk iraunarazten dituztenak eta desberdintasunari laguntzen diotenak. Ekintza horiek elikatzen dute emakumearen kontzepzio bat, kultura patriarkaletik oinordetzan hartua, zeinek emakumeak objetu bihurtzen eta haren eskubideak murrizten ditu. 

Honako bideo hau ikustera gonbidatzen zaituztegu, gai honi buruz hausnartzeko: 


2020(e)ko ekainaren 15(a), astelehena

“Pandemia garaia, elkartasun garaia"





Hiru hilabete igaro dira alarma egoera ezarri zenetik. Haren ondorioz, herritar guztiek beren etxeetan sartu behar izan zuten, eta gure inguruko bizimodua aldatu duen berrogeialdia hasi zen.

Konfinamendu aldia, bakartze soziala, askatasunen galera, 0, 1, 2, 3 deseskalatze faseak... egunero erabiltzen ditugun kontzeptuak dira dagoeneko. Eta, orain, ‘normaltasun berria’ etorri zaigu: aurretik pentsaezinak ziren distantziak eta higiene neurriak, errutinen aldaketa, gure bizitzak berrantolatzeko moduari buruzko ziurgabetasuna.

Oraintxe konturatu gara zeinen garrantzitsuak diren harremanak, zeinen garrantzitsua den maite ditugun pertsonekin hitz egitea, gure auzoko bizilagunak agurtzea edo erosketak arriskurik gabe egitea.

Alabaina, pertsona guztiek ez dituzte modu berean jasan pandemiaren eraginak; aitzitik, zaurgarrienek zailtasun handiagoak izan dituzte pandemia gainditzeko: jateko diru sarrerarik izan ez duten familiak, laguntza sare sozialik edo arreta eman diezaieketen senitartekorik ez duten gaixoak edo adinekoak, eskolak jarraitzeko baliabide teknologikorik ez izateagatik bat-batean ikasi ezin izan duten adingabeak, adingabeen zaintzak gaina hartu dien eta lanera joan ezinda geratu diren guraso bakarreko familiak, eguneko 24 orduetan elkarrekin bizi behar eta etxebizitza txikiak dauzkaten familiak...

Baina arazoak daudenean, aukerak ere sortzen dira, eta osasun krisi honek elkartasun uholdea ere eragin du. Pandemiak bultzatuta, zailtasun horiei guztiei aurre egiteko elkartasun sareak sortu dituzte Bilboko hainbat auzotako bizilagunek.

Auzoan aritzen garenok inoiz baino koordinatuago egon behar izan dugu, zailtasunak hautemanez eta guztion artean horiek guztiak ahalik eta ondoen konpontzen saiatuz.
Lehendik zeuden sareek elkarrekin aritu behar izan dute lanean, eta elkarrekin antolatu dira osasun krisi honek ekarri dituen ondorioei aurre egiteko.

Gizarte eta hezkuntza arloan esku hartzeko Zorrotzako lantaldetan irmo sinesten dugu Zorrotza auzo batua eta borrokalaria dela, eta, zalantzarik gabe, krisialdi honetatik atera egingo dela, indartsuago eta auzokoekin konprometituago atera ere.

Birus honek gure lan egiteko modua aldatzera behartu gaitu, kontaktu fisikoa saihestera eraman gaitu, sormenezkoak izatera, eta pertsonengana beste bitarteko batzuekin iritsi behar izatera: bideodeiak, telefono bidezko harremanak, jarduera birtualak… ‘Normaltasun berri’ honetan, segurtasun neurriekin bada ere, kontaktu pertsonala izaten hasi behar dugu berriro; urratsez urrats, errutinetara itzuliko gara. 

Ez dakigu datorren ikasturtea nolakoa izango den, baina, zalantzarik gabe, datorrenari aurre egiteko prest egongo gara.