2020(e)ko urriaren 28(a), asteazkena

Atari Hezitzaileak

 


Internet, ezinbesteko tresna bihurtu da azken urteotan. Teknologia berriek dohainik diren hainbat baliabide eskaintzen dizkigute. 

Zuen seme-alabek era entretenigarri eta erakargarri baten ikasi dezaten, lau plataforma aurkezten dizkizuegu gaurkoan. 

Mundo primaria, jolasen bitartez ikasteko hezkuntza atari bat da. Edukia lehen hezkuntzako umeei zuzendua dago. Plataforma honek matematika, Ingelesa, erdara eta ingurumeneko ikasgaiak lantzeko, jolas interaktibo bilduma zabala eskaintzen du. Bai ikasle zein guraso eta irakasleendako, oso erabilgarria den tresna bat da. 

Vedoque weborriak, haur eta lehen hezkuntzarako jarduerak eskaintzen dizkigu, irakurmena, idazmena, matematika, mekanografia, ingelesa, geografia … jolasaren bitartez ikasi ahal izateko. 

Educa Zonan, Gaztela eta Leoneko Juntako haur, lehen eta bigarren hezkuntzako ikasleendako, ikasgai ezberdinetako hainbat jarduera jarri dituzte. Jolasen bitartez, zuen seme-alabek gozatuko duten  ikasteko modu bat. 

Educapeques, ikasketa eta irakaskuntza prozesua, bai irakasle zein ikasleei errazteko helburuarekin egin den Blog bat da. Atal ezberdinetan zatiturik dago: Gurasoen eskola, Hezkuntza jolasak, ikasgelarako baliabideak, umeendako ipuinak eta “estimulapeques”. 

Web-orri hauetatik nabigatzera gonbidatzen zaituztegu, zuendako interesgarriena eta erakargarriena bilatzeko. 

2020(e)ko urriaren 22(a), osteguna

Bilboko emakume etorkinen aintzatespena

Bilboko Udalak abian jarri du "Bilboko emakume etorkinen aintzatespena". Bilboko Udaleko Immigrazio Gaietarako Bilboko Kontseiluak sustatutako ekimena da, iaz egin zen aurrenekoz eta helburu du Bilboko bizitza sozial eta publikoan emakume etorkinak duen garrantzia aitortzea, bai eta aniztasuna aitortzeko eta erreferente bihurtzeko agertokiak sortzea ere.

Aurtengo edizioan nobedade garrantzitsuak daude eta sei kategoria:

1. Emakume komunitateko agentea

2. Emakume ekintzailea

3. Emakume politikaria

4. Emakume artista

5. Emakumea, giza eskubideak defendatzen dituena

6. Emakume gaztea

+Info

2020(e)ko urriaren 13(a), asteartea

Paisaiak


Agustín Ibarrola, naturalki erakusketan murgilduko gaituen familia tailerra. Espresio tailer bat non arkitekturarekin, naturarekin eta literaturarekin jolastuko garen.

2020ko urriak 31

10:30 - 11:45

12:00 - 13:15

Adina: (3/6)

Lekuak murriztuak izango dira partehartzaile guztien segurtasuna bermatzeko. Ezin bestekoa da aldez aurreko hitzordua 944068532 zenbakian edo salarekalde@bizkaia.eus helbidera idatziz.

Lankidetzan: detalleres.org 



Berdintasunean heztea


Genero-berdintasunari dagokionez asko aurreratu bada ere, sexismoak gainditu gabeko gaia izaten jarraitzen du gure gizartean. Badakigu familietan eta ikasgeletan jasotzen dugun hezkuntza desagerrarazteko bide nagusietako bat dela. 

Baina gizartean oraindik ere mikromatxismoak ematen dira, rol jakin batzuk iraunarazten dituztenak eta desberdintasunari laguntzen diotenak. Ekintza horiek elikatzen dute emakumearen kontzepzio bat, kultura patriarkaletik oinordetzan hartua, zeinek emakumeak objetu bihurtzen eta haren eskubideak murrizten ditu. 

Honako bideo hau ikustera gonbidatzen zaituztegu, gai honi buruz hausnartzeko: 


2020(e)ko urriaren 7(a), asteazkena

Ongizate emozionala

 



Inteligentziak, aspektu kognitibo eta intelektualez gain, beste osagai batsuk  behar ditu. Ikas-taldeko ongizatea, zein ongizate pertsonala lortzeko dauzkagun gaitasunak oso garrantzitsuak dira hazkuntza pertsonal egokia izateko eta bizitzarako proiektu osasuntsu eta orekatu bat eraikitzen lagunduko dizkigute. 

Emozionalki inteligenteak diren pertsonak, gaitasun handiagoa izaten dute bai bereak zein besteen emozioak antzeman, ulertu eta kudeatzeko. Gaitasun hau, bizitzaren parte da beraz, gure ume eta gazteei irakatsi beharreko trebetasuna. 

Bizitzarako gaitasunak ondo erabiltzen ikasteak, ongizate pertsonala eta akademikoa lortzen lagunduko die. 

Honez gain, trebetasun hauek beste balio batsuk sustatuko dituzte pertsonengan, lankidetza, autoestimu eta elkarkidetza besteak beste. Eskolan bertan edo eskolatik kanpo dituzten giza harreman guztietan erabili ditzaketen ezagutzak izango dira, beraien gogobetetze pertsonala hobetuz. 

Beraz, bizitzarako abileziak ikasten dituzten ikasleek, arrakasta, beraien ikasketetan lortzeaz gain, bizitzako arlo guztietan ere lortuko dute. 

2020(e)ko urriaren 5(a), astelehena

Irakasleak sarean



Kurtsoa hasi da eta ikas-komunitate guztia  dago adi. Eskolak aurrez-aurre ematen hasiko dira, baina ez dakigu noiz arte. 

Teknologia berriek aurreko kurtsoa bukatzen lagundu zizkiguten, eta kurtso honetan ere lagungarri izan daitezke. Ikasleentzako tresna eta orri erabilgarri asko daude eta gaur horietaz hitz egingo dizuet. 

Sergio Castro eta David Calle, beraien ezagutzak ikasleen eskura jarri dituzten irakasle bi dira. Bideo eta ariketa batzuen bitartez , matematika, fisika, kimika eta teknologiako ikasgaiak gainditzen lagunduko digute. 

Beraien orrialdeak bisitatzera gonbidatzen zaituztegu, seguru erabilgarriak izango zaizkizuela. 



2020(e)ko urriaren 1(a), osteguna

Isolaturik


Isolaturik, beraien ontzia urperatu ondoren, urrutiko irla baten  dauden gazte talde batek, gainditu beharreko abentura eta erronken inguruko jolasa da. 

Ikasturte bukaerako bidai dibertigarria, ba patean, taldearentzat erronka bihurtzen da, azerikeria, sormena eta giza trebetasunak, egoera zailetatik irtetzeko ezinbesteko abileziak izango dira. 

Esploratu, igarkizunak ebatzi, gatazka egoerak gainditu, taldearen bizia salbatu eta ustekabe guztiak gainditzea da jolasaren helburua. 

Isolaturik, nerabeei zuzendurik dago, bizitzarako ezinbestekoak diren gaitasunak ikasi eta trebatzen lagunduko diena. 

 www.aislados.es