Inteligentziak, aspektu kognitibo eta intelektualez gain, beste osagai batsuk behar ditu. Ikas-taldeko ongizatea, zein ongizate pertsonala lortzeko dauzkagun gaitasunak oso garrantzitsuak dira hazkuntza pertsonal egokia izateko eta bizitzarako proiektu osasuntsu eta orekatu bat eraikitzen lagunduko dizkigute.
Emozionalki inteligenteak diren pertsonak, gaitasun handiagoa izaten dute bai bereak zein besteen emozioak antzeman, ulertu eta kudeatzeko. Gaitasun hau, bizitzaren parte da beraz, gure ume eta gazteei irakatsi beharreko trebetasuna.
Bizitzarako gaitasunak ondo erabiltzen ikasteak, ongizate pertsonala eta akademikoa lortzen lagunduko die.
Honez gain, trebetasun hauek beste balio batsuk sustatuko dituzte pertsonengan, lankidetza, autoestimu eta elkarkidetza besteak beste. Eskolan bertan edo eskolatik kanpo dituzten giza harreman guztietan erabili ditzaketen ezagutzak izango dira, beraien gogobetetze pertsonala hobetuz.
Beraz, bizitzarako abileziak ikasten dituzten ikasleek, arrakasta, beraien ikasketetan lortzeaz gain, bizitzako arlo guztietan ere lortuko dute.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina