2021(e)ko ekainaren 30(a), asteazkena

Udako liburutegiak



Bilboko Udalak berriro jarri du martxan uda honetan "Udako Liburutegiak / Bibliotecas de Verano” programa. Programa honen bidez, liburuak, aldizkariak eta jarduerak dituzten guneak jarriko dira, hiriko auzoetako hainbat plazatan irakurketa sustatzeko.

Udal Liburutegien Sarearen eskutik, ekimen hau datorren astelehenean, uztailak 5, hasiko da eta uztailaren 23ra arte gozatu ahal izango da Miribillan (Gernikako lorategietan), Zorrotzan (Azoka plazan) eta San Inazion (Elorrieta parkean).

Ondoren, udako liburutegiak Santutxura (Karmelo plazara), Errekaldera (plazara) eta Uribarrira (Eskolako Landara) eramango dira uztailaren 26tik abuztuaren 13ra.

Zerbitzu honen ordutegia astelehenetik ostiralera (jaiegunetan izan ezik) izango da, 11:30etik 13:30era eta 17:30etik 20:30era.

Udalak berriro ekin dio programa honi, udan irakurzaletasuna eta liburutegien erabilera sustatzeko asmoz.“Udako Liburutegiak / Bibliotecas de Verano” programak liburuekin elkartzeko aukerak zabaltzen ditu. Haurrek, bereziki, irakurzaletasuna sustatzeko tailerrak, jolasak eta ipuin-kontalariak ere izango dituzte.

2021(e)ko ekainaren 28(a), astelehena

Ikastaroak eta tailerrak


Bilboko Udalak 372 ikastaro antolatu ditu 2021-2022 ikasturterako. Tailerrak 4 alorretakoak dira: kultura, berdintasuna, aisia eta kirola, eta adineko pertsonen osasuna. Helburua bilbotarren aisialdia dinamizatzea da, aisia-aukera osasuntsuak eskainiz eta gauza berriak ikasteko aukera emanez.

Tailerretan izena emateko epea hasiko da, ekainak 22, asteartea, eta irailaren 1ean bukatuko da. Izen-ematea webaren bidez egin beharko da, https://www.bilbao.eus/

Betiko moduan, ikastaro eta tailer hauek Bilboko 8 barrutietako udaltegietan egingo dira. Parte hartzeko, urian erroldatuta egon beharra dago, eta adin nagusikoa izan. Pertsona bakoitzak, gehienez ere, bi udaltegitan eta bi tailerretarako eman dezake aldez aurretik izena, kulturaren, aisialdi eta kirolaren, eta berdintasunaren arlokoak badira; osasun arloko ikastaroetan, berriz, tailer baterako.

+Info

2021(e)ko ekainaren 25(a), ostirala

Eraso sexistarik gabeko uda



Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiekin eta EUDEL-Euskadiko Udalen Elkartearekin lankidetzan, gazteen arteko indarkeria sexista prebenitzeko sustatutako Beldur Barik erakunde arteko programaren barruan, udalen artean “Eraso sexistarik gabeko uda” izeneko materialak zabaldu dira, udan errespetuan, berdintasunean eta autonomian oinarritutako jarduerak bultzatzeko.

Materialen artean, kartel bat, “Eraso sexistarik gabeko egunak eta gauak” izeneko gida eta udako kanpaina honen barruan antolatu diren bi tailerren inguruko informazioa eta kartelak bidali zaizkie: mutilei zuzendutako ligoteo sanoari buruzko tailerra, Peio Saez de Lafuentesek eta Javi Molinak eskainiko dutena ekainaren 30ean 12:00etatik 13:30ak bitartean (Izen-ematea doakoa da eta honako esteka honetan egin ahal izango da ekainaren 25era arte: Ligoteo Tailerra), eta neskei zuzendutako Autodefentsa Ziberfeminista tailerra, Emoki elkarteak eskainiko duena uztailaren 1ean 12:00etatik 13:30ak bitartean zoom plataformaren bidez (Izen-ematea doakoa da eta honako esteka honetan egin ahal izango da ekainaren 25era arte AutodefentsaZiberFeminista ).


2021(e)ko ekainaren 21(a), astelehena

Nerabeak


"Elkarrekin ikasten dugu" bizitza hobe baterako hezkuntza proiektu bat da. Hainbat profesionalek laguntzen diete familiei eta irakasleei, adingabe eta nerabe bakoitzak bere pasioa aurkitzeko eta bere potentziala garatzeko erronkan. 

Haren webgunean, hazkuntza positiboa iradokitzen duten bideo ugari aurki ditzakezue. 

2021(e)ko ekainaren 18(a), ostirala

Kalealdia






Ekitaldi hauetako sarrera dohainik da (*); lekua aldez aurretik erreserbatu daiteke. Ikuskizuna hasi baino 48 ordu lehenagotik 2 ordu lehenagora arte egin daitezke erreserbak, www.bilbokokalealdia.eus web-orrian.

Gehienez 2 toki erreserbatu ditzake pertsona bakoitzak; ikuskizuna hasi baino 15 minutu lehenagora arte izango du balioa erreserbak eta horiek dituztenak ordu erdi aurretik has daitezke sartzen esparrura.

Antolatzaileek pertsona bakoitzaren jarlekua erabakiko dute eta haien artean 1,5 metroko segurtasun-distantzia mantenduko dute. Guztiz debekatuta dago eserlekuak mugitzea eta kontzertuan jaikitzea.

2021(e)ko ekainaren 15(a), asteartea

Plogging Tour

 



Plogging Tour " kirola egin ezazu planetaren alde" lagun eta senideekin, eta hartu parte mugimendu global honetan bizimodu osasungarria eta ingurumen-kontzientzia sustatzeko, hondakin kutsagarrien sorrera murriztuz eta ekosistemak babestuz. 

Ingurunearekin eta komunitatearekin entrenatzeko eta bizitzeko modu honek askoz ere endorfina gehiago ematen ditu, gorputza eta burua zaintzeaz gain, natura eta biodibertsitatea ere zaintzen ditugulako. 


2021(e)ko ekainaren 14(a), astelehena

Udako tailerra

 

Rekalde Aretoak bi tailer proposamen antolatu ditu Agustín Ibarrola, naturalki erakuskera ezagutzeko eta taldeko proiektu sortzaile bat burutzeko.

Siluetak

Ekainak 22 eta 23 

10:15 - 11:15 [5-8]

11:30 - 12:45 [9-12]

Geometriak

Ekainak 24 eta 25 

10:15 - 11:15 [5-8]

11:30 - 12:45 [9-12]

Izen emateak, salarekalde@bizkaia.eus helbidera mezu bat bidaliz bakarrik egin ahal izango dira. Mezuan parte hartzaileran izen abizenak eta telefono zenbaki bat bidali eta ez ahaztu aukeratutako data zehaztea. Izen emateak mezuen harreren hurrenkera jarraituz osatuko dira. Familia bakarra mezu bakoitzeko.

Informazio gehiago 944068532 zenbakian.


2021(e)ko ekainaren 9(a), asteazkena

Youtuber izarren bila!

 


Bilboko Udalak eta Azkue Fundazioak, azken urteko bideari jarraituz, berriro ere B-Tuber. Youtuber izarren bila! lantegia eskainiko die bilbotar gazteei. 

B-Tuber lantegian gazteek bideoak euskaraz sortu, editatu eta YouTube bidez ezagutarazteko beharrezko guztia ikasiko dute.

Euskara eta Hezkuntza Sailak informazio foiletoa bidali du 2009 eta 2011 urte bitartean jaiotako bilbotar gazteen etxeetara ekainean eskainiko den lantegi honetan parte hartzera animatzeko.

Prezioa:  Doan

+Info

2021(e)ko ekainaren 4(a), ostirala

Zientzia Azoka

 


Gazte-taldeen proiektuak. Osasun-egoerak behartuta, Bilboko azoka murriztua izango da eta Elhuyarrek gonbidatutako gazte-taldeek hartuko dute parte. Guztira 20 izango dira.

Unibertsitateetako proiektuak. EHUko, MUko eta Deustuko Unibertsitateko stand profesionalak. Guztira 5 izango dira.

PROGRAMA
11:00-11:30: standen muntaketa.
12:00: irekiera ofiziala.
11:30-15:30: standak ikusgai, elkarrizketak, eta abar.
17:00: Sari-banaketa. Streaming bidez zabalduko da.

ORDUTEGIA: 11:00-15:30 bitartean.
LEKUA: Bilboko Areatzan, kaia izenez ezagutzen den eremuan.

2021(e)ko ekainaren 2(a), asteazkena

#GazteKLUBA UDA

Bilboko Udalak maiatzak 27 (eguena), #GazteKLUBA UDA programako gazteentzako aisialdiko jardueretan izena emateko epea ireki du; azken eguna ekainaren 3a (eguaztena) izango da. Programa hau Bilboko 12 eta 17 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago, jarduerek prezio sinbolikoa dute eta Udalaren helburua da udako oporretan uriko nerabeei aisialdi osasungarriko aukera bat eskaintzea. 

#GazteKLUBA UDA programaren barruan, ekainean eta uztailean, 648 plaza eta 35 jarduera eskaintzen dira.

Programatutako jardueraren batean parte hartu nahi duten gazteek aldez aurretik eman behar dute izena bilbaogazte.bilbao.eus udal webgunean.

+Info

2021(e)ko ekainaren 1(a), asteartea

kortisol

 

Kortisola estresaren hormona nagusia da, odol-uharretan azukre (glukosa) kopurua gehitzen du, garunean glukosaren erabilera hobetu eta ehunak konpontzen dituzten substantzien eskuragarritasuna handitzen du. 

Hormona honek kopuru txikietan, istripuak prebenitzen eta arriskuak eta mehatxuak saihesten laguntzen digu, baina etengabe jariatu ezkero, osasun-arazoak sortzen dizkigu. Denboran luzaro irauten duen estres-prozesu batetik pasatzen garenean, larruazaleko arazoak izaten ditugu, gure presio arteriala areagotzen da, umore aldakorra, nekea, insomnioa... 

Nola murriztu estresa eta nola jaitsi kortisola era naturalean: 

1. Erlaxazio-teknika desberdinak erabi: arnasketa sakonak, musika, masajeak, meditazioa, taichia, yoga, mandalak, teknika artistikoak, aromaterapia, bainu lasaigarriak... 

2. Gure egoera fisikoari egokitutako edozein kirol mota egin. 

3. Lo-ohitura onak, ordutegi egokiak eta loa erraztuko duen inguruneak aukeratu, kafeina kendu... 

Zuk ze teknika erabiltzen duzu estresa murrizteko?