Bilboko Udalak berriro jarri du martxan uda honetan "Udako Liburutegiak / Bibliotecas de Verano” programa. Programa honen bidez, liburuak, aldizkariak eta jarduerak dituzten guneak jarriko dira, hiriko auzoetako hainbat plazatan irakurketa sustatzeko.
Udal Liburutegien Sarearen eskutik, ekimen hau datorren astelehenean, uztailak 5, hasiko da eta uztailaren 23ra arte gozatu ahal izango da Miribillan (Gernikako lorategietan), Zorrotzan (Azoka plazan) eta San Inazion (Elorrieta parkean).
Ondoren, udako liburutegiak Santutxura (Karmelo plazara), Errekaldera (plazara) eta Uribarrira (Eskolako Landara) eramango dira uztailaren 26tik abuztuaren 13ra.
Zerbitzu honen ordutegia astelehenetik ostiralera (jaiegunetan izan ezik) izango da, 11:30etik 13:30era eta 17:30etik 20:30era.
Udalak berriro ekin dio programa honi, udan irakurzaletasuna eta liburutegien erabilera sustatzeko asmoz.“Udako Liburutegiak / Bibliotecas de Verano” programak liburuekin elkartzeko aukerak zabaltzen ditu. Haurrek, bereziki, irakurzaletasuna sustatzeko tailerrak, jolasak eta ipuin-kontalariak ere izango dituzte.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina