genero indarkeria etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
genero indarkeria etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2026(e)ko ekainaren 26(a), ostirala

Beldur Barik Jaiak 2026

 


"GAU ETA EGUN, BELDUR BARIK"

Emakundek, EUDELek eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiek Beldur Barik Jaiak kanpaina bultzatu dute, jai-guneetan indarkeria matxista prebenitzeko eta errespetuzko eta segurtasuneko giroa sustatzeko jaietan eta jarduera sozial guztietan. Horretarako, honako materialak landu ditu:

+Info

2026(e)ko apirilaren 21(a), asteartea

Marina Marroqui

 


Gizarte hezitzailea, Genero Indarkerian aditua eta "Eso no es Amor: 30 retos para trabajar la igualdad" eta  "Eso no es Sexo: Otra Educación sexual es urgente" liburuen egilea. 

Nerabeen artean genero-indarkeria prebenitzeko eta goiz detektatzeko tailerrak eman dizkie 200.000 gazteri baino gehiagori, eta polizia, zuzenbide, osasun eta hezkuntza arloko profesionalak prestatu ditu genero-indarkeriaren biktimak hautemateko eta haiekin esku hartzeko. 

Hurrengo estekan bere webgunera sartu eta bere aktibista eta dibulgatzaile lana ezagutzeko aukera izango duzue. 

2025(e)ko urriaren 3(a), ostirala

Broders

"Broders" mutilek eta gizon gazteek hitz egiteko, beren kezkak partekatzeko, komunitatea eraikitzeko eta laguntza eskatzeko espazio edo gune bat da. 

"Fundación Iniciativa Social" (FIS) eta "Laintersección" fundazioak bultzatzen dute. 

"Fundación Iniciativa Social" fundazioa, maskulinitatearen, berdintasunaren eta gizarte-partaidetzaren gaietan lan egiten du, eta esperientzia zabala du gazteekin eta helduekin berdintasunezko maskulinitateari buruzko esku-hartze proiektuak koordinatzen. 

“Laintersección” fundazioa berriz, komunikatzaile, prestatzaile, ikertzaile eta bideratzaileen kolektibo bat da, feminismoa, migratzaileen eta LGTBQ+ eskubideen eta klima-aktibismoaren inguruko kanpaina eta proiektu kolektiboak sustatzen dituena. 

https://www.broders.es/

2024(e)ko azaroaren 25(a), astelehena

Azaroak 25ean

Datorren astelehenean, azaroak 25ean, Emakumeen aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguna dela eta, Eusko Jaurlaritzak indarkeria matxistaren adierazpen guztiak gaitzetsi nahi ditu eta deia egiten dio gizarteari denok batu gaitezen emakumeen kontrako indarkeria geldiarazteko. 

+Info

2024(e)ko abuztuaren 20(a), asteartea

Eraso sexistarik gabeko Aste Nagusia


Abuztuan zehar, emakumeen kontrako indarkeriari aurre egiteko Aste Nagusirako diseinatutako kanpainaren irudiak ikusi ahal izango dira, era bateko eta besteko publizitate-euskarritan, uriko kaleetan han eta hemen, eta halaber Udalaren sare sozialetan, eta baita webgunean ere: www.bilbao.eus. 

Irudiaren diseinuari dagokionez, protagonista Marijaia da, errespetuzko eta berdintasunezko jaien defendatzaile handiena; besoak altxatuta, eta bi eskuturreko agerian, bata morea eta bestea ortzadarraren koloreekikoa, eskuen keinu baten bidez agertzen du indarkeria ororen kontrako gaitzespena. Gainera, "SOLO SÍ ES SÍ/BAKARRIK BAI DA BAI" leloa irakur daiteke, erdigunean , dagoeneko herritarren artean zabalduta dagoen mezu honekin: “NO ES NO/EZ BETI DA EZ". Bi lelo horiek ingelesera eta frantsesera ere itzuli dira.

Jaietan ere hedatuko da mezua, kontzertuen agertokietako pantailetan eta uriko turismo-bulegoetan; gainera, kanpainarekin bat egin nahi duten konpartsetan, saltokietan, jatetxeetan eta hoteletan ere zabalduko da. Era berean, Udalak animatu egiten ditu herritarrak irudiak beren profil sozialetan erakustera, edozein eraso sexistaren aurrean baterako gaitzespena erakusteko. 

Informazio gehiago: 

https://www.bilbao.eus/cs/Satellite?cid=1279228897328&language=eu&pagename=Bilbaonet%2FPage%2FBIO_contenidoFinal

https://acrobat.adobe.com/id/urn:aaid:sc:EU:8c87758f-9f7a-45b1-89ea-9f5f079a111e


2024(e)ko otsailaren 29(a), osteguna

Marina Marroquí


Egitarauaren lehen ekitaldia martxoaren 4an izango da, astelehenean, eta hasierako plater nagusi bat eskainiko du; izan ere, egun horretan Sestaon izango da emakumeen eskubideen defendatzaile handia den Marina Marroquí. Indarkeria matxistan aditua den Marroquí gizarte-hezitzaileak 120.000 neskamutili baino gehiagori eman dizkie tailerrak, eta, horri esker, Valentziako Erkidegoan eragin handiena duten 25 emakumeen artean izendatua izan da. Gainera, ondo ezagutzen du indarkeria matxista, zoritxarrez, lehen pertsonan pairatu zuelako gaitz hori.

Martxoaren 4an, astelehena, eguerdiko 12etan, Marina Marroquik "Eso no es sexo" bakarrizketa aurkeztuko du Sestaoko ikasleentzat; eta arratsaldean, 18:00etatik aurrera, "Eso no es amor" izeneko beste bakarrizketa bat eskainiko du, publiko orokorrari zuzendua.

2024(e)ko otsailaren 5(a), astelehena

Genero-ziberindarkeria eta bestelako sexu-indarkerien prebenitzioa

Online hitzaldia familientzat eta hezitzaileentzat. Online sortzen diren genero eta sexu indarkeriak ezagutzea, prebenitzea eta horien aurrean nola jokatzea azaltzen du. 

Eguna: 2024ko otsailaren 27a. 

Ordutegia: 17:00etatik 18:30era. 

Formatua: Online. Zoom-en bidez (hitzaldiaren aurreko egunean jasoko duzu esteka). 

Prezioa: Doakoa.  

+Info