MerkaLan Lanbideren Enplegu eta Prestakuntza Azoka da, enpresen eta enplegu bila dabiltzan pertsonen arteko topagunea, ehunka lan-aukera eta prestakuntza-eskaintza ezagutzeko eta enplegagarritasuna hobetzeko.
2026an, LANALDI, Enpleguaren Euskadiko topaketa nagusiaren barruan egingo da, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailaren Enpleguaren Kongresuarekin batera. Bi ekimenek adimen artifizialaren aroan enpleguak eta lanaren etorkizunak dituzten erronkak eta eraldaketak izango dituzte ardatz.
Azokak bi modalitate ditu: birtuala (azaroaren 17tik 19ra) eta presentziala (azaroaren 18a). Bi modalitateetan, enpresek, prestakuntza-zentroek eta erakundeek ehunka enplegu- eta prestakuntza-eskaintza eskainiko dituzte profil askorentzat. Aurrez aurreko modalitatean, Bilbao Exhibition Centre-ko Konbentzio Zentroan egingo baita. Bertan 120 stand baino gehiago egongo dira eta enplegu-bilaketan AA nola erabili azaltzeko tailerrak eta hitzaldiak izango dira.

.png)
