2020(e)ko apirilaren 30(a), osteguna

Zientifikoak


Zientziadun emakume garrantzitsuen lanak ikustarazteko asmoz, Casiok, Hezkuntza zentroetara zuzenduriko lehiaketa antolatu du urtero bezala. Parte hartzeko, posterrak deskargatu eta argazki original bat ateratzea besterik ez da eskatzen.  

Argazki onenak, zientziadun emakume garrantzitsuen irudiak dituzten 30 Casio ClassWiz  kalkulagailu sorta bat irabaziko du.  

Ikasle eta irakasleok etxean zaudeten egunotan ere, emakume hauek ardatz, hainbat jarduera bururatuko zaizkizuela uste dugu! 

Lehiaketa

Baliabide didaktikoak

2020(e)ko apirilaren 29(a), asteazkena

Udaberria


Udaberria iritsi da eta inork ez daki nolakoa izan den.

Gure etxeetan konfinaturik egon beharrak naturan gertazen ari diren aldaketak miresterik ez izatea. 

Loreek alaitasuna ematen dute, kolore horrek hobeto sentitzen lagunduntzen dizute. “Sapos y Princesas” web-orriak etxean ditugun materialekin loreak egiteko hainbat aukera eskaintzen digute.

Ausartzen zarete udaberria merezi duen moduan jasotzeko? 

https://saposyprincesas.elmundo.es/ocio-en-casa/manualidades-para-ninos/manualidades-de-flores-para-recibir-la-primavera/

2020(e)ko apirilaren 27(a), astelehena

Konfinamendu osasungarria



Konfinamenduak gure ohituretan eragin handia duen errutina aldaketa dakar. 

Baliteke, egoera horretan, zaitasunak izatea aktibo izaten jarraitzeko, edo elikadura osasungarria izaten jarraitzeko, edo kezkatuago sentitzea, edo irtetea eta harremanak edukitzea faltan izatea.

Ikasi osasuna zaintzeko modu berri bat! Inoiz ez da berandu bizi-ohitura osasungarriak hartzeko.

Gomendio-Osakidetza

2020(e)ko apirilaren 22(a), asteazkena

Zu zara nire heroia


Liburu hau Osasun Mentalari eta Larrialdi Egoeretako Laguntza Psikosozialari buruzko Erakundeek (IASC MHPSS RG) garatutako proiektu bat izan zen. Munduko inkesta bat egin zen arabieraz, ingelesez, italieraz, frantsesez eta espainieraz, haurren behar psikosozialak eta osasun mentalari buruzkoak ebaluatzeko COVID-19ren agerraldian. Liburuan, inkesta horien emaitzak kontuan hartuta lantzen dira gaiak. 

Loturan ipuiƱa 17 hizkuntzan aurki dezakezue

+Info

2020(e)ko apirilaren 20(a), astelehena

Agurrak

#covid19laguntzak



Enpleguko eta gizarte politiketako sailak, SIIS Dokumentazio eta ikerketa zentroarekin lankidetzan, Webgune berria sortu du hainbat eskumen-eremutatik sortu diren gizarte-arloko laguntza eta prestazio ekonomikoei buruzko informaziorako sarbidea errazteko, Covid-19k eragiten dituen ondorio negatiboak arintze aldera.

Bilatzailea: Covid19laguntzak

Dolua


Zoritxarrez, Covid-19ak gure inguruan heriotza asko eragiten ari da. Hori oso mingarria da familientzat, eta okerrera egiten du hiltzen ari den senide maitagarriari ezin diogulako azken agurra esan. 

Familiak ezhoiko egoera hauetan kudeatu behar du dolua.  

Ursula Perona Piscologoak, FamilyON plataforman, egoera zail horri aurre egiteko aholkuak ematen dizkigu, hurbileko pertsona batek koronavirusak guda irabazi ezean. 

https://www.familyon.es/duelo-coronavirus/

2020(e)ko apirilaren 16(a), osteguna

"Elena en cuarentena"


Beatriz Cansecok y Natalia Manchonek, adimen emozionala eta haurtzaroan adituak diren osasun-psikologoak, koronabirusa zer den den azaldu eta jolasen bidez gaia lantzeko liburu bat idatzi dute.   

Koronabirusak sortzen dizkien emozioen inguruan irakurri, idatzi eta marrazkiak egin ditzakete material honekin. Konfinamendu egoera hau eramangarriagoa izaten lagundu dezaten materiala.  

Elena en cuarentena

2020(e)ko apirilaren 14(a), asteartea

Bizikidetza


Egun hauetan, elkartasuna zure etxean hasten da. Eraikin batean bizi bazara … gogoratu pertsona batzuk goian, ondoan eta azpian bizi direla.

Baliteke orain konturatzea gure harremanak zein garrantzitsuak diren, maite ditugun pertsonekin hitz egiteko aukera izatea, auzoko bizilagunak agurtzea, okindegira presarik gabe sartzea eta artatzen zaituen pertsonarekin denboraz hitz egitea.

Berrogeialdia, gutariko inork aurreikusi ez duen salbuespenezko egoera bat da. Logikoa da, eta kasu hauetan ziurgabetasuna ez da lagun ona izaten.

Harremanak balioestea gauza oso positiboa da, horregatik, nahiz eta etxetik ez irten, hauek zaintzen jarraitzea gomendatzen dizugu.

Haurrak, adinekoak, nerabeak, helduak… etxean geratzeko momentua da.

Beharbada lehenengo egunean barregarria irudituko zaizu goian bizi direnak, beraien seme-alabekin zumba dantzatzea edo ideia ona irudituko zaizu zure gaztaroan jotzen zenuen gitarrari hautsa kentzea, baina… hamabost egun beranduago?

Badakigu egun hauek bizikidetzarako zailak izan daitezkeela. Inoiz baino denbora gehiago pasatuko dugu etxean. Horregatik, gomendio batzuk eskaintzen dizkizugu eta baita eskakizun batzuk egin ere...

Gizagune fundazioa: gida


2020(e)ko apirilaren 7(a), asteartea

Eskulanak



Itxialdiaren hirugarren astean gaude. Adin txikiko gazteak dauden familiok badakizue zein zaila den kalera irten ez ahal izatea. Seguruenik, eskoletatik hainbat lan eta jarduera bidali dizkizuela, baina orain,  Aste Santua heltzean atseden hartu eta jarduera ludikoak egiteko momentua heldu da.  

GHEH (EISE) tik, familiartean egiteko jarduera sortzaile batzuk proposatzen dizkizuegu. Seguru baduzuela etxean papera, kartoizko paper-biribilkiak, arrautza-ontziak, artilea, arropa eskegitzeko pintzak, eta margoak. Ba material hauek erabiliz benetako artelanak egiteko aukera duzue. 

Esteka hau jarraituz eskulan batzuen bilduma interesgarri bat  aurkituko duzu. 

#GazteKLUBAEtxean


Bilboko Udalak #GazteKLUBAEtxean programa jarri du martxan, etxean parte hartu eta gozatzeko aisialdi-aukerak eskainiz. Programak hainbat erronka eta aisialdiko proba ditu, eta 12 eta 17 urte bitarteko gazteei dago zuzenduta. Helburua bizimodu osasungarria izateko balioak eta ohiturak irakastea da.

Astean bizpahiru erronka proposatuko dira #GazteKLUBA-ren Instagram kontuan. Irudi edo bideo bat argitaratuko da, erronka zer den eta parte hartzeko epeak adieraziz.
Erronkez gain, «Bideo-Casting» deialdia jarriko da abian, musikarekin zerikusia duena, bertan cover bat abestuz edo abesti propioak ukituz grabatu beharko dira. Kantua, musika bakarrik edo bien konbinatua izan daitezke. Deialdi honetan parte hartu nahi duten gazteek etorkizuneko ekitaldietan parte hartzeko aukera izango dute.

Erronketan edo «Bideo-Casting»-ean parte hartu nahi dutenek:
Erronka edo cover/jarduera egiten grabatzea
Instagrameko kontura igo
Aipatu @gaztekluba Instagramen
Erronkak eta jarduerak #GazteKLUBA-ren Instagram kontutik zabalduko dira.

2020(e)ko apirilaren 6(a), astelehena

F3 App


Isolamendu egun hauetan, nerabeek teknologia berrietara konektaturik pasatzen dute ia egun guztia, ba al dakigu ze aplikazio erabiltzen duten 

Pantallas Amigas”.ek, oso modan dagoen app batek dituen arriskuen inguruan oharazten gaitu.  

F3, F·app edo F3.cool, aplikazio erabilienetariko bat da gazteen artean. 5 milioi deskargarekin, gehien deskargatzen den aplikazioen artean aurkitu daiteke, bai IOS zein Android gailuetan. Labur esanda F3, galdera erantzun aplikazio bat da eta beste sare sozialengandik ezberdintzen duena bertan izan dezakegun anonimotasuna da, hain zuzen hau izanik bere ezaugarririk negatiboena. 

+Info

2020(e)ko apirilaren 3(a), ostirala

Berdintasunerako ipuinak


Osasun krisi honetan, irakasleak egoera berri honetara egokitu behar izan dira. Hala ere,  badaude  sarean eta sareturik lan egiten duten hainbat profesional eta oso material interesgarriak elkarbanatzeen dituzte.  

Klaustro birtualeko Hezkidetzarako Kidea den Gloria Osuna Velascok, ipuin sorta bat bildu eta baliabide zoragarri bat sortu du egun hauetarako.  

Berdintasun ipuin bat hileko egun bakoitzerako PDFa, eta izenburuan klikatuz ipuinaren bideoa ikusi daiteke. 

Cuentos en igualdad

COVID-19 Eskuorriak



COVID-19 inguruan kontzientziatu eta laguntza eskaintzeko asmoz, Migrazioen Nazioarteko Erakundeak (MNE) hizkuntza ezberdinetan aurkitu daitezkeen 26 eskuorri egin ditu: Arameeraz, arabiarrez, bambareraz, bengaleraz, txineraz, ingeleraz, esan-ishaneraz, frantziarrez, fularrez, hausnarrez, igboarrez, italieraz, kurdu-soraniarrez, mandingeraz, pashtereraz, pidgineraz, errumanieraz, errusieraz, somalieraz, soninkeraz, gazteleraz, tigrinarrez, urduz, woloferaz eta joruberaz. 

2020(e)ko apirilaren 2(a), osteguna

Zorrotza leihotik


"Mi casa es un castillo"




Umeentzat Konfinamendu egora hau eramangarria izaten eta ohitura osasungarriak ezartzen laguntzeko Itziar FernĆ”ndez CortĆ©s psikologoak eta Lorena Zamora ilustratzaileak, “La casa del mar en calma” izeneko ipunaren egileak, dohainik deskargatu daiteken ipuin-jolas bat egin dute.

Mi casa es un castillo

Bilboko elkartasun sareak



Bilboko auzo ezberdinetako auzokideek elkartasun sareak sortu ditugu Coronavirusak ekarri dituen eta ekarriko dituen mehatxu guztiei aurre egiteko asmoz.

Auzo bakoitzeko sareak antolaketa eredu ezberdin bat dauka baina denek helburu komun bati erantzuten diogu: era kolektibo batean antolatzea krisi sanitario honek dakartzan ondorioei erantzun komunitario bat emateko eta egoera hau auzokide guztientzako eramangarriago egiteko.

Ekimen honek osasungintzako langileekin harreman zuzena du, auzo bakoitzean maila ezberdinetako inplikazioarekin, protokoloen onespenetik hasi eta protokoloen sorrerara artekoak. Horrela, egiten diren ekintza guztiek segurtasun bermeak errespetatzen dituztela ziurtatzen dugu, honek egoera honi konponbidea emateko duen garrantzia ulertuta.

Era honetan, sareak helburu zehatz hauekin antolatu dira:

– Familie euren seme-alaben zaintzan laguntzea, gurasoak euren lan-postuetara joan behar izatekotan, baita aisialdirako baliabideak eskaintzea ere.

– “Arrisku talde” diren eta beraz, etxetik atera behar ez diren pertsonei laguntza eskaintzeko. Erosketetan, errekaduetan, maskoten zaintzan, zakarra jaisten…

– Egoera honengatik lanik eta ingresurik gabe aurkitzen diren pertsonei laguntzea

– Egoera honek langileen eskubide urraketetan ez eragiteko borrokatzea. Langileei babesa eta informazio legala ematea eta eman daitekeen edozein eskubide-urraketetan erantzun politiko bat ematea.

2020(e)ko apirilaren 1(a), asteazkena

ERTE


*Azken berriak: Lanbidek zuzentzen du eta alta ematea ez dela beharrezkoa esaten du. Berria

Zer egin langabezian geratu bazara?

Langabezian geratu bazara, kontuan izan behar duzu Lanbidek ez duela eskumenik prestazio edo subsidioei dagokienez. Beraz, eskaera Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoan (INEM zena) egin beharko duzu; ardura horrek du-eta.

Horretarako, urrats hauek eman behar ditu:

https://www.lanbide.euskadi.eus/orokorra/-/langabezia-geratzen-bazara-zer-egin/

Urrutiko laguntza-zerbitzua



Astelehenetik aurrera, martxoak 30, KZ-guneekin lotutako laguntza-zerbitzu berri bat eskaintzen hasiko da.

KZguneek herritarren zalantza teknologikoak argitzeko sistema-prozedura berria antolatu dute, zentroetan fisikoki egotea eskatzen ez duten baina zerbitzu hori behar duten erabiltzaileek erabiltzeko errazak diren kanalen bitartez. Beraz, arreta telefonoz edota posta elektronikoaren bidez izango da.

Zerbitzu honen lehentasunezko helburuetako bat izango da aholkularitza edo jarraibideak behar dituzten familiei laguntza ematea, beraien konpetentzia digitalak areagotzeko eta, horrela, beren seme-alabei lagundu ahal izateko, ikastetxeek egun ikasle guztiei bidaltzen dizkieten on_line zereginetan.

Zalantza teknologikoak ebazteko urrutiko zerbitzua ematen duten KZguneen ordutegiak eta harremanetarako modua kontsulta daiteke Hemen