2022(e)ko ekainaren 30(a), osteguna

Merkalan

Lanbidek Merkalan antolatu du, enplegu eta formakuntza azoka, non Euskadiko enpresen eta enplegu-eskatzaileen premiak bilduko diren.

Honako hauei zuzenduta dago:

Kontratazio-eta prestakuntza-beharrizan espezifikoak dituzten EAEko enpresei.

Enplegua bilatu edo hobetu nahi duten herritarrei

Prestakuntza-zentroen elkarteei, beren prestakuntza-eskaintza ezagutarazteko.

Plataforma ekainaren 13tik uztailaren 13ra irekita egongo da.

https://www.merkalan.eus/eu/

2022(e)ko ekainaren 27(a), astelehena

Kalealdia

BILBOKO KALEALDIA Kaleko Antzerki eta Arteen Jaialdia Bilboko Udalak sustatzen du, eta aurten ospatuko da 23. edizioa, ekainaren 27an hasita, astelehenarekin.

BILBOKO KALEALDIA jaialdiaren edizio hau uztailaren 2ra arte (zapatua) luzatuko da, eta 33 ikuskizun ekarriko ditu urira, kalitate handikoak, zirkuaren, dantzaren, antzerkiaren eta clownaren arlokoak, eta sei egun programazioz bete-beteetan zehar gozatu ahal izango dira.

https://bilbokokalealdia.eus/wp-content/uploads/2022/05/BKL_PROGRAMA_EUS.pdf


2022(e)ko ekainaren 22(a), asteazkena

LGTBI

 


Berdintasun Ministerioak bilatzaile bat egin du LGTBI taldearentzat. Bertan, administrazio publikoek eta gizarte-erakundeek herritarren eskura jarritako informazio arreta eta aholkularitza baliabideak aurki daitezke. 

Esteka honetan bilatzailera sar daiteke: 

+Info

2022(e)ko ekainaren 15(a), asteazkena

Gau Zuria

Bilboko Gau Zuriak, Udalak bultzatzen duenak, bere distira guztia berreskuratuko du 2022an, edizio berri batekin, bere ohiko datetara itzuliz. Uriko ekitaldi hau ospatuko da berriro, Bilboren fundazioaren 722. urteurrenean, ekainaren 17an eta 18an. Zehazki, esku-hartze artistikoak egingo dira, hiri-paisaia aldatzeko, eta Bizkaiko hiriburuko plazak, kaleak eta espazio esanguratsuak berriro apaintzeko.

+Info

2022(e)ko ekainaren 13(a), astelehena

Haurren sexu-abusua


Tratu Txarrak Jasaten dituzten Haurrentzako Laguntzarako Euskal Elkartearen (AVAIM) informazioaren arabera, Europako bost haurretik bat nolabait sexu-indarkeriaren biktima da. 

Sexu-abusua oraindik tabutzat hartzen den gaia da gizartean eta ez da asko hitz egiten horretaz. Horregatik, garrantzitsua da jakitea zer den haurren sexu-abusua eta zer egin atzemandako kasu baten aurrean. 

Egin dugun jardunaldira joaterik izan ez baduzu, gai honek kezkatu egiten zaitu eta horrelako ekintzei aurrea hartzen nola saiatu nahi baduzu, hurrengo estekan saioaren aurkezpen osoa ikus dezakezu. 

Gainera, Zorrotzan bizi bazara, doan eska diezagukezu "Kiko eta eskua", etxean erabili ahal izateko. 

Aurkezpen

2022(e)ko ekainaren 10(a), ostirala

Bilboko dantzaguneak kalera!


Bilboko udalak Gasaren plazara eramango ditu igande honetan Bilboko dantza eskolak, ´BILBOKO DANTZAGUNEAK KALERA! 'ospatzeko

Bilboko hamaika akademia eta dantza eskolek hartuko dute parte Gasaren Plaza beteko duen hitzorduan, goizeko 12:00etatik aurrera eta arratsaldeko 17:00etatik aurrera.

Programa hau Udalaren apustua da Hiriko dantza akademietako irakasleen lana ikusarazteko, eta eskoletara joaten ohi diren ikasleen ahaleginari eta lanari balioa emateko. 

2022(e)ko ekainaren 9(a), osteguna

Lou

 

Lou, Pixarren eskola-jazarpenari buruzko film labur bat da, hausnarketara gonbidatzen gaituena. 

Galdutako objektuen kaxa batean bizi den munstro batek haur bati aurre egin beharko dio, eskolako ikaskideei bullyinga egin eta jostailuak lapurtzen baitizkie. 

 Familian ikusteko eta gai honi buruz hitz egiteko. 

2022(e)ko ekainaren 1(a), asteazkena

Zorrotzako muturrea

 


Bilboko Udalak obrak hasiko ditu Zorrotzako muturrean, erabilerarik gabeko espazioak berrekuratzeko, aire zabaleko kirol-eskaintzarekin, egoteko eremuekin eta ibilbide seguru eta irisgarriekin.

Obra egingo den lekua Zirgariak kaiaren, Artsenalbidearen eta Marino Archer kalearen artean dago, eta bidegorria gune horretatik Erriberako parketik igarotzen den tarteraino lotzea ere aurreikusten du.

Proiektatutako lanak Zorrotzako Muturreko estrategiaren barruan sartzen dira eta, besteak beste, ingurune horren erakargarritasuna sustatzea, segurtasuna ematea eta aparkalekurik eza arintzea ahalbidetuko dute.

Done Mikel plazako kirol-pistaren eremua birgaitzea aurreikusten da; bertan, kantxa bi jarriko dira eta pumptrack pista bat eraikiko da, zailtasun-maila desberdinekin.

+Info