enplegua etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
enplegua etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2022(e)ko irailaren 27(a), asteartea

Anezka

ANEZKA enplegu-programek langabeen enplegagarritasuna hobetzen dute, parte-hartzailearen helburu profesionalarekin bat datorren lanpostu bat aurkitzeko aukerak handitzeko laneratze-prozesuan lagunduz.

ANEZKA programetan, pertsona-talde heterogeneoak sortzen dira; parte-hartzaileek zeharkako gaitasunak eta gaitasun digitalak hobetzeko espezialisten laguntza eta aholkularitza izaten dituzte. Horrez gain, lan-merkatuan sartzeko bideak aztertu eta enplegua aktiboki bilatzen dute.

Norentzat dira Anezka programak?

Langabetuei edo enplegua hobetzeko prozesuetan izena emanda daudenei zuzenduta daude, betiere pertsona horien lanak programatutako saioetara joatea eragozten ez badie eta enplegua bilatzeko estrategiari bultzada eman nahi badiote.

Zer baldintza bete behar ditut parte hartzeko?

Bizkaian bizitzea

Lanbiden, Euskal Enplegu Zerbitzuan, langabezian edo enplegua hobetzeko prozesuan izena emanda egotea (betiere programan era aktiboan parte hartzea eragozten ez badu).

Anezka linearen beste programa batean parte hartu ez izana.

Ordenagailua eta Interneterako sarbidea izatea eta programa gauzatu ahal izateko oinarrizko ezagutza informatikoak edukitzea.

+Info

2022(e)ko ekainaren 30(a), osteguna

Merkalan

Lanbidek Merkalan antolatu du, enplegu eta formakuntza azoka, non Euskadiko enpresen eta enplegu-eskatzaileen premiak bilduko diren.

Honako hauei zuzenduta dago:

Kontratazio-eta prestakuntza-beharrizan espezifikoak dituzten EAEko enpresei.

Enplegua bilatu edo hobetu nahi duten herritarrei

Prestakuntza-zentroen elkarteei, beren prestakuntza-eskaintza ezagutarazteko.

Plataforma ekainaren 13tik uztailaren 13ra irekita egongo da.

https://www.merkalan.eus/eu/

2022(e)ko otsailaren 4(a), ostirala

Emakumeek eta soldata

 


Emakumeek gizonek baino diru gutxiago jasotzen dute lan beragatik. Arrazoietako bat soldata-negoziazioetan generoen artean dauden aldeak dira: emakumeel gizonak baino soldata igoera gutxiago eskatzeko joera dute. 

Boston College-ko bi emakume ikertzailek egindako esperimentu baten arabera, haurtzaroan neskak mutilak baino gutxiago saiatzen dira sari altuak lortzen. 

120 mutil eta 4 eta 9 urte bitarteko eta hainbeste neska gonbidatu zituzten beren laborategira, eta negoziazio ludiko bat birsortu zuten. 

Zer gertatu zen? Hurrengo artikuluan kontatzen digute. 

+Info

2021(e)ko urriaren 4(a), astelehena

Enpleguaren anezka

 


Anezka enplegu-programek langabeen gaitasun pertsonalak eta enplegagarritasuna hobetzen dituzte eta laneratzeko prozesuan laguntzen diete, lanpostu bat aurkitzeko aukerak areagotzeko.

Anezka programetan langabezian dauden pertsona boluntario eta aktiboen talde heterogeneoak sortzen dira. Talde horiek koordinatzaile baten laguntzarekin antolatzen dira, besteren konturako zein norberaren konturako enplegu-bilaketa bultzatzeko, programak garatzen dituen jarduketetan kide guztiak lan-merkatuan sartzeko bideak eta moduak aztertzen dituztelako.

Izena emateko epea urriaren 12ra arte

+Info

2020(e)ko apirilaren 1(a), asteazkena

ERTE


*Azken berriak: Lanbidek zuzentzen du eta alta ematea ez dela beharrezkoa esaten du. Berria

Zer egin langabezian geratu bazara?

Langabezian geratu bazara, kontuan izan behar duzu Lanbidek ez duela eskumenik prestazio edo subsidioei dagokienez. Beraz, eskaera Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoan (INEM zena) egin beharko duzu; ardura horrek du-eta.

Horretarako, urrats hauek eman behar ditu:

https://www.lanbide.euskadi.eus/orokorra/-/langabezia-geratzen-bazara-zer-egin/