hezteko arauen ikastaroa etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
hezteko arauen ikastaroa etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2021(e)ko ekainaren 21(a), astelehena

Nerabeak


"Elkarrekin ikasten dugu" bizitza hobe baterako hezkuntza proiektu bat da. Hainbat profesionalek laguntzen diete familiei eta irakasleei, adingabe eta nerabe bakoitzak bere pasioa aurkitzeko eta bere potentziala garatzeko erronkan. 

Haren webgunean, hazkuntza positiboa iradokitzen duten bideo ugari aurki ditzakezue. 

2021(e)ko ekainaren 1(a), asteartea

kortisol

 

Kortisola estresaren hormona nagusia da, odol-uharretan azukre (glukosa) kopurua gehitzen du, garunean glukosaren erabilera hobetu eta ehunak konpontzen dituzten substantzien eskuragarritasuna handitzen du. 

Hormona honek kopuru txikietan, istripuak prebenitzen eta arriskuak eta mehatxuak saihesten laguntzen digu, baina etengabe jariatu ezkero, osasun-arazoak sortzen dizkigu. Denboran luzaro irauten duen estres-prozesu batetik pasatzen garenean, larruazaleko arazoak izaten ditugu, gure presio arteriala areagotzen da, umore aldakorra, nekea, insomnioa... 

Nola murriztu estresa eta nola jaitsi kortisola era naturalean: 

1. Erlaxazio-teknika desberdinak erabi: arnasketa sakonak, musika, masajeak, meditazioa, taichia, yoga, mandalak, teknika artistikoak, aromaterapia, bainu lasaigarriak... 

2. Gure egoera fisikoari egokitutako edozein kirol mota egin. 

3. Lo-ohitura onak, ordutegi egokiak eta loa erraztuko duen inguruneak aukeratu, kafeina kendu... 

Zuk ze teknika erabiltzen duzu estresa murrizteko? 

2021(e)ko maiatzaren 24(a), astelehena

Kaizen metodoa

Kaizen metodo japoniarra edo minutuaren arauak, egunero ordu berean eskuratu nahi den zeregin bat edo ohitura berri bat egitean datza. Hirurogei segundo ohitura bat ezartzeko behar den gutxieneko denbora da. Horrela, egunero jarduera bera minutu batez errepikatzean, ohitu egingo gara. 

Hiru astetan jarduera hori gure eguneroko errutinaren parte izango da, konturatu gabe, eta jardueran luzatu ahal izango dugu: bi minutu, hiru edo bost, jarduera osatu arte. 

Metodoak funtziona dezan, gomendagarria da proposatutako lana amaitutakoan gure buruz laudatzea, horrela konfiantza irabazten joango bait gara. 

Metodo hori errutinak ezartzeko erabil daiteke, eskola-errendimendua hobetzeko, ohitura osasungarriak sustatzeko, hala nola kirola egin edo irakurtzeko ohitura. Garrantzitsuena egunero urrats txikietan aurreratzen gaudela konturatzea da, eta aurrerapen txiki horiekin emaitza handiak lortu ditzakegula ulertzea. 

Familiako kide guztiei lagunduko dien metodoa: helburua markatu, zeregina sinplifikatu minutu bakar batean hasi ahal izateko eta konstanteak izatea egunero eginez. 

Erronka berri bati ekingo diogu? Kontaiguzu zein izango den zure helburua. 

2021(e)ko apirilaren 28(a), asteazkena

Boundin


Artilea moztu dioten ardi baten istorioa kontatzen da Pixarek egindako film labur honetan. Bertan autoestimu ona izatearen beharra lantzen da; pertsona baten balioa itxura fisikoan bakarrik sostengatzearen akatsa eta pertsonen barne edertasunaren garrantzia eta boterea azpimarratuz. 

2021(e)ko otsailaren 7(a), igandea

Haurren kasketak


Haur-kasketaldia berrinche edo pataleta bat da. Bi eta lau urte bitarteko adingabeen ezaugarri den erreakzio frenetiko mota bat da. Haserre-eraso gogor bat da, protestak, negarrak eta, batzuetan, lurrera botatzea barne hartzen dituena. Kasketa ez da borondatez egiten, baizik eta emozioak menderatzea ahalbidetzen duten garun-egiturak oraindik ez daudelako behar bezain garaturik. Umeak ez dira gai frustrazioa modu autonomoan kontrolatzeko; horregatik, helduen lana ez da kasketaldia umeari kontrolatzeko eskatzea, baizik eta lasaitzen, elkar ulertzen eta frustrazioa gainditzen laguntzea. 

Alberto Soler psikologoak arrastoak eman dizkigu bideo honetan: 

 https://www.youtube.com/watch?v=MuZz3cgGEGA

2019(e)ko irailaren 18(a), asteazkena

Pauso handia



Beharbada, Lehen Hezkuntzatik Bigarren Hezkuntzara igarotzeak beldurra eta ziurgabetasuna eragin ditzake, batzuetan, gure seme-alabak beste ikastetxe batera aldatu beharko dira, ikasle ezezagunekin jardun beharko dute, horietako batzuk zaharragoak izango dira. Eskolako errutinan aldaketetara ohitu beharko dira: eskola ordu gehiago, ikasgai gehiago, erantzukizun handiagoa, irakasle gehiago, arau desberdinak eta harreman berriak.

Irakasleak ohituta daude urtero ikasle berriak hartzera, eta, Lehen Hezkuntzan bezala, ikasgelaren jarraipena egingo dute, eta talde osoaren errendimendua eta jarrera kontrolatu.

Bigarren Hezkuntzara igarotzen direnean, erabaki behar dute ikasketak direla euren jarduera nagusia, denbora gehiago eskaini beharko diete ikasketei, etxeko lanei, laburpenak egiteari…

Zuen rola izango da laguntasuna egitea, gainbegiratzea, eta arauak betearaztea. Zuen erantzukizunaren parte da ikasteko ordutegi bat bete dezaten. Aitzitik, euren erantzukizunak bere gain hartzen ari direla ikusten duzuenean, modu autonomoagoan antolatzen utzi beharko diezue. 

Egon harremanetan institutuarekin, joan ikasturte hasierako bileretara, baita arreta indibidualetarako hitzorduetara ere, eta hor ikusi ahal izango duzue nola eboluzionatzen ari den, etxean ere kontuan hartu ahal izateko. Ikastetxe askotan plataformak daude irakasleekin hurbileko harremana izateko, nobedadeak jakiteko, eskola huts egiten dutenean jakiteko…

Hau da, familientzat, aldaketako une hau beste urrats bat izan behar da, gure seme-alabek heldutasun eta autonomia handiagoa izan dezaten.