2019(e)ko irailaren 18(a), asteazkena

Pauso handia



Beharbada, Lehen Hezkuntzatik Bigarren Hezkuntzara igarotzeak beldurra eta ziurgabetasuna eragin ditzake, batzuetan, gure seme-alabak beste ikastetxe batera aldatu beharko dira, ikasle ezezagunekin jardun beharko dute, horietako batzuk zaharragoak izango dira. Eskolako errutinan aldaketetara ohitu beharko dira: eskola ordu gehiago, ikasgai gehiago, erantzukizun handiagoa, irakasle gehiago, arau desberdinak eta harreman berriak.

Irakasleak ohituta daude urtero ikasle berriak hartzera, eta, Lehen Hezkuntzan bezala, ikasgelaren jarraipena egingo dute, eta talde osoaren errendimendua eta jarrera kontrolatu.

Bigarren Hezkuntzara igarotzen direnean, erabaki behar dute ikasketak direla euren jarduera nagusia, denbora gehiago eskaini beharko diete ikasketei, etxeko lanei, laburpenak egiteari…

Zuen rola izango da laguntasuna egitea, gainbegiratzea, eta arauak betearaztea. Zuen erantzukizunaren parte da ikasteko ordutegi bat bete dezaten. Aitzitik, euren erantzukizunak bere gain hartzen ari direla ikusten duzuenean, modu autonomoagoan antolatzen utzi beharko diezue. 

Egon harremanetan institutuarekin, joan ikasturte hasierako bileretara, baita arreta indibidualetarako hitzorduetara ere, eta hor ikusi ahal izango duzue nola eboluzionatzen ari den, etxean ere kontuan hartu ahal izateko. Ikastetxe askotan plataformak daude irakasleekin hurbileko harremana izateko, nobedadeak jakiteko, eskola huts egiten dutenean jakiteko…

Hau da, familientzat, aldaketako une hau beste urrats bat izan behar da, gure seme-alabek heldutasun eta autonomia handiagoa izan dezaten.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina