bideoa etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
bideoa etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2026(e)ko ekainaren 11(a), osteguna

Adostasun sexuala

 



Adostasun sexuala askatasunez hartu beharreko akordio da, modu kontziente eta batez ere, gogotsu! Aldiro eman behar da, eta jakina, edoizen momentuan alda daiteke iritziz.

Esplizituki eskatzea bezain garrantzitsua da perstsonen gorputz-hizkuntza irakurtzea. Ezezkorik ez egotea, ez da "bai", esta zalantzak, ezta isiltasuna. "Bai" bakarrik da "bai".

Gure seme-alabek sexua bi aldeen desiran oinarritu behar dela ikastea hil edo bizikoa da. Horregatik, entusiasmoak eta gogoak edoizein prantikaren oinarri izan behar dute, bestela hobe dugu beste zerbait egitea.

Zaila izan daiteke gure seme-alabei baimena azaltzea, eta bideo hau tresna bikaina da horretarako. Adostasun-sexuala zer den azaltzen digu, tearen metaforarekin. 

2026(e)ko apirilaren 21(a), asteartea

Marina Marroqui

 


Gizarte hezitzailea, Genero Indarkerian aditua eta "Eso no es Amor: 30 retos para trabajar la igualdad" eta  "Eso no es Sexo: Otra Educación sexual es urgente" liburuen egilea. 

Nerabeen artean genero-indarkeria prebenitzeko eta goiz detektatzeko tailerrak eman dizkie 200.000 gazteri baino gehiagori, eta polizia, zuzenbide, osasun eta hezkuntza arloko profesionalak prestatu ditu genero-indarkeriaren biktimak hautemateko eta haiekin esku hartzeko. 

Hurrengo estekan bere webgunera sartu eta bere aktibista eta dibulgatzaile lana ezagutzeko aukera izango duzue. 

2026(e)ko otsailaren 13(a), ostirala

Pornografia, gutxienez esateko

 

Kanpaina instituzional honen helburua biztanleria orokorra nerabezaroan pornografia kontsumoaren arazoari buruz kontzientziatzea da.

Ikerketen arabera, 10 gaztetik 6k uste dute pornografiak "asko edo nahiko" eragiten diela sexu-harremanetan gehiago esperimentatzeko orduan. Kanpaina honek eragin hori azpimarratzen du eta berdintasunean eta errespetuzko tratuan oinarritutako sexu-hezkuntza positiboaren garrantzia azpimarratzen du.

+Info


2025(e)ko uztailaren 28(a), astelehena

Indarkeria

 



Haurren eta nerabeen aurkako indarkeriak haurren eta nerabeen oinarrizko eskubideen aurka egiten du. Fapmi-ECPAT EspaƱaren helburu nagusietako bat da haurrak eta nerabeak inplikatzea partaidetza-estrategia aktiboekin, arazo horren aurrean beren burua hobeto babesteko. 

2025(e)ko uztailaren 21(a), astelehena

Harreragune

 


Ezagutzen duzu Harreragune, etorkinentzako harrera egiteko zerbitzu publikoa?

Azalpen-bideo. 9 hizkuntzatan azpitituluekin ikusgai.

Piztu azpitituluak eta partekatu!

2025(e)ko uztailaren 14(a), astelehena

"Aprendemos en Clan"


Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministerioak eta Clanek hezkuntza-proiektuari heldu diote berriro, eta "Aprendemos en Clan" proiektua jarri dute abian 

Eskola-edukiak umorez garatzen dituen programa berritzailea eta erabilgarria da, bai hezkuntza-komunitatearentzat, bai familientzat. James Van der Lust irakasle youtuberrak gidatzen du saioa, Nacho Mapacho trapuzko mapatxearen laguntzarekin. Haien galderen eta abenturen bidez, irakasgaiak aztertuko ditugu irakasle espezializatu eta dibertigarriekin. 

https://www.rtve.es/aprendemos-en-clan/


2024(e)ko urriaren 21(a), astelehena

Identitatea ordezte


Identitatea ordezkatzea asmo txarrez beste pertsona baten plantak egitean datza, etekin ekonomikoak lortzeko, informazio pribatua lortzeko edo pertsona hori edo beste bat kaltetzeko, irainekin, isekekin, xantaiekin edo mehatxuekin, adibidez. 

Incibe zibersegurtasun institutu nazionalak egindako bideo honetan, gomendio batzuk dituzue.