2022(e)ko martxoaren 24(a), osteguna

Ziberbullying-a

 


EITBk "#martyhilda" webserie arrakastatsua estreinatuko du, ziberbullingari buruzko #EKIN kanpainaren baitan.

EITB taldeko hedabide guztiek #EKIN_etenZiberbullinga kanpaina burutuko dute, Internet bidezko gazteen jazarpenari buruzko informazioa eta eduki bereziak eskainiz. 

+Info

https://www.eitb.eus/eu/telebista/programak/martyhilda/

2022(e)ko martxoaren 17(a), osteguna

"Héroes en zapatillas"

Benetako heroiak proposatzen zituen ‘Un cuento propio’-ren edizioen ondoren, galdera hau sortu zen: Zer gertatzen da gizonezko protagonistekin? Zein dira haurren erreferente eta ereduak? Galdera horietatik dator "heroiak zapatiletan". 

“Héroes en zapatillas” disko bikoitza da, sei audio-ipuin eta era guztietako mutilak protagonista dituzten sei kanta dituena: superheroiak familiarekin, nekazari burutsuak, zaldun tutudunak, abenturazale ameslariak, sukaldari espazialak, zaintzaileen bilobak, balkoiko detektibeak, bidaiari adiskidetsuak, estralurtar bitxiak, matematikariak txernetan… 

Bereziki 5 eta 12 urte bitarteko haurrentzat pentsatuta dago. 

https://www.goteo.org/project/heroes-en-zapatillas 

2022(e)ko martxoaren 14(a), astelehena

Ama nartzisistak

 



Erabakimenik eza, segurtasunik eza, autoestimu baxua, beste batek maitatua izateko prest ez sentitzea edo inoiz pozik ez egotea dira, besteak beste, ama nartzisistarekiko harremanak emakume batengan uzten dituen ezaugarriak. 
 
Karyl McBride, emakume psikologo iparramerikarrak gurasoen nartzisismoaren ondorioetara bidaia egin du. Eta "Nire amak ez nau mimatzen" liburuan planteatzen du zama horrek baduela konponbidea. 
 
Hurrengo artikuluan ondorioei buruz hitz egiten digute eta irtenbideak ematen ditu. 

https://www.latercera.com/paula/madres-narcisistas/

2022(e)ko martxoaren 7(a), astelehena

M8

 



Neskei euren gorputz eta itxura fisikoaren gaineko presiorik gabeko etorkizun bat eskaintzea eskatzen du martxoak 8ko kanpainak.

Emakumeen edertasun-kanon zorrotzaren eta hipersexualizazioaren aurrean, kanpainako neska protagonistek galdera hau egiten diote gizarteari: Benetan? Hau da guretzat nahi duzuena?

Presio sozial hori ez da berria, baina haren eragina areagotu egin da sare sozialen erabilera masiboarekin eta emakumeen gorputzen gero eta esplotazio mediatiko handiagoarekin.

+Info