2021(e)ko otsailaren 26(a), ostirala

Zer dute amankomunean?

 


Martxoaren 8a dela eta, 12 emakume “esagun” agerian jartzeko jarduera bat prestatu dugu. Auzoko denda eta taberna batzuetan beraien argazkiak ikusi ahal izango dituzu datorren astetik aurrera. 

Aurkitu komunean dituzten bi gauza eta 50 euroko lau bonoren zozketan parte hartu ahal izango duzu. 

Parte hartzeko, kartelak jarri diren lokaletan dauden orriak bete edo zure erantsuna online bidali.  

2021(e)ko otsailaren 22(a), astelehena

Aste Santua

 


Bilboko udalak abian jarri ditu datorren Aste Santurakokontziliazio eta umeen aisialdi hezigarri eta osasungarriko bere programak.

Eskaintza 3 eta 13 urte bitarteko adingabeak dauzkaten familientzat da, eta eskola-oporretako bi asteetan gauzatuko dira, Uriko udaltegietan eta kiroldegietan.

Guztira, 1.581 plaza eskaintzen dira: 699, umeen udalekuetakoak, eta 882, “Aste Santuan primeran kirola eginez” programakoak. Baterako zein besterako izena emateko epea otsailaren 26an hasten da.

Bilboko Udalaren helburua da laneko eta familiako bizimodua uztartzen laguntzea, eta, aldi berean, aukerak ematea umeek trebetasun berriak eta jokoak ezagutzeko eta beren inguruetako adingabeekin harremanak izateko.

Programak aldatzeko aukera izango da, osasun egoerak eskatuz gero.

+Info

2021(e)ko otsailaren 17(a), asteazkena

Txertoak


Astero, txertoekin lotutako albiste berriak ezagutzen ditugu, koiperako 19. Informazio horietako batzuk, batez ere sare sozialetan argitaratzen direnak, faltsuak dira. Bulos horiek, oso zentzugabeak diruditen arren, azkar transmititzen dira eta goitik behera aldatzen dute iritzi publikoa. 

Consumer aldizkariak gehien erabiltzen diren gezurrak errepasoa egiten ditu.

https://www.consumer.es/eu/salud-eu/koronabirusaren-txertoen-gainean-gehien-zabaltzen-diren-10-builak.html

2021(e)ko otsailaren 14(a), igandea

Free

 


Badira produktu batzuk, normalean ordaintzen ditugunak, doan lor ditzakegunak. Bai Interneten bai establezimendu fisikoetan: ile-mozketak ile-apaindegietan, ikastaroak, softwarea, liburu elektronikoak, bigarren eskuko arropa, produktuen laginak, maskotak edo altzariak. 

Consumer argitalpenak, hurrengo artikuluan, gauzak doan lor ditzakezun orrialdeez hitz egiten digu. 

+Info

2021(e)ko otsailaren 11(a), osteguna

Otsailak 11

 


Nafarroako Unibertsitateko Zientzia Museoak "emakumea zientzian" proiektua bultzatu du, gizarteari erreferente femeninoak emateko. Gainera, karrera zientifiko bat jarraitzeko interesa duten neskak animatu nahi ditu. 
 
Animazio sail honek, bideo txikien bidez eta dibulgaziozko tonu batean, bere arloan garrantzitsuak diren baina publiko orokorrarentzat ezezagunak diren zientzialarien biografia kontatzen du.

2021(e)ko otsailaren 9(a), asteartea

Emakumea eta zientzia


Otsailaren 11 “Emakumeak eta Neskak Zientzian” nazioarteko eguna da, emakume zinetzilarien lana ikusarazteko eta, aldi berean, errebindikazio eta kontzientziaziorako eguna.  

Herritarrek emakume zientifiko baten izena aukeratu dezakete, otsailaren 11n Cartagenako Unibertsitate Politeknikoko I+G+b eraikinaren aurrealdean grabatuko dena. Aurten hautagai diren lau emakumeak Rosalyn Yalow, Lise Meitner, Carolina Herschel eta Margarita Salas dira. 

Bozketa irekiaa eta otsailaren 9ko gaueko 23: 59ak arte bozkatu daiteke.  

Parte hartu eta eman botoa zure emakume zientzilari gogokoenari. 

https://mujercientifica.upct.es/

2021(e)ko otsailaren 7(a), igandea

Haurren kasketak


Haur-kasketaldia berrinche edo pataleta bat da. Bi eta lau urte bitarteko adingabeen ezaugarri den erreakzio frenetiko mota bat da. Haserre-eraso gogor bat da, protestak, negarrak eta, batzuetan, lurrera botatzea barne hartzen dituena. Kasketa ez da borondatez egiten, baizik eta emozioak menderatzea ahalbidetzen duten garun-egiturak oraindik ez daudelako behar bezain garaturik. Umeak ez dira gai frustrazioa modu autonomoan kontrolatzeko; horregatik, helduen lana ez da kasketaldia umeari kontrolatzeko eskatzea, baizik eta lasaitzen, elkar ulertzen eta frustrazioa gainditzen laguntzea. 

Alberto Soler psikologoak arrastoak eman dizkigu bideo honetan: 

 https://www.youtube.com/watch?v=MuZz3cgGEGA

2021(e)ko otsailaren 1(a), astelehena

Gitanjali Rao



Time aldizkariak bere historian lehen aldiz izendatu du “Niña del año”. Saritua Gitanjali Rao da, 15 urteko nerabea, asmatzailea, eta besteak inspiratu nahi ditu “munduko arazoak konpontzeko”. 

Hainbat teknologia asmatu ditu, besteak beste, edateko uretan beruna detektatzeko tresna bat eta adimen artifiziala erabiliz ziberjazarpenaren adibideak detektatzeko erabiltzen duen aplikazio bat.