2019(e)ko azaroaren 18(a), astelehena

Puntu lila


Azaroaren 25a, Emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna badatorrela eta, hemen duzue emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako sinboloa deskargatzeko aukera, puntu lila ( sakatu hemen irudia deskargatzeko ). 

Sinbolo hau publikoki erakusteak berarekin dakar emakume eta gizonen arteko berdintasun eza oinarri duen era honetako indarkeriaren kontrako konpromiso aktiboa. Hilabete honetan zehar honen erabilera egin dezazuen eskatzen dizuegu, irudi hau publikoa egitea zuen mezuetan, zuen webguneetan, sare sozialetan, egoitzetan, eskutitzetan, eta bururatzen zaizuen leku guztietan.


2019(e)ko azaroaren 14(a), osteguna

Tailerra familian


Jarduera eta ibilaldi hauek bereziki zuzenduta daude txikienek egin ditzaten, haiekin batera dauden helduekin. Rekalde Aretoak gune bat eskaini nahi du familiak artearen bidez elkarreragina izan dezan.
  • 2019ko azaroak 23, 11:00etatik 13:00etara
  • 2019ko abenduak 14, 11:00etatik 13:00etara
  • 2020ko urtarrilak 25, 11:00etatik 13:00etara
Adina: 4 urtetik 11 urteko umeak + familia

Doako jarduera aldez aurreko hitzorduarekin 944068532 zenbakian edo salarekalde@bizkaia.eus helbidean.

2019(e)ko azaroaren 13(a), asteazkena

Gabonak 2019


Bilboko Udaleko Gazteria eta Kirol sailak, haurtzaro zerbitzuaren bitartez, datorren Gabonetarako aisia programetan parte hartzeko aurre-inskripzio epea zabaldu du azaroaren 12 tik 18ra arte. Programa hori etxeko txikienentzat berrikuntzez beteta dator.

Gabongune 2019 (2011tik 2014ra arte jaiotakoentzat).

Gabonkide 2019 (2008tik 2010era arte jaiotakoentzat)

Saio elebiduna (euskara eta gaztelania)

Doako jarduera

3 bide daude aurre-inskripzioa egiteko:

Interneten: www.bilbao.eus

Telefonoz: 010 / 944 010 010 (8:00-20:00).

Bertatik bertara: Udaltegian dauden “Bilbao Click” makinak: Otxarkoagako, Txurdinagako, Ibaiondoko, Deustuko, BegoƱako, San Frantziskoko, Basurtuko, Zorrotzako, Errekaldeko, CastaƱoseko, Iralako, Uribarriko, San Ignazioko eta Abandoko udaltegietan eta San Agustin eraikinean.