tratu txarra etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
tratu txarra etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2025(e)ko uztailaren 28(a), astelehena

Indarkeria

 



Haurren eta nerabeen aurkako indarkeriak haurren eta nerabeen oinarrizko eskubideen aurka egiten du. Fapmi-ECPAT EspaƱaren helburu nagusietako bat da haurrak eta nerabeak inplikatzea partaidetza-estrategia aktiboekin, arazo horren aurrean beren burua hobeto babesteko. 

2025(e)ko otsailaren 13(a), osteguna

Haur eta nerabeen adierazpena 2025



Haur eta Nerabeen Partaidetzari buruzko Estatuko VIII. Topaketa, Bilboko Udaleko Gizarte Ekintza Arloak eta UNICEFek antolatua.

Estatuko Haur eta Nerabeen 60 Partaidetza Kontseiluk parte hartu dute. Guztira, 10-17 urteko 180 neska-mutil eta 60 heldu bertaratu dira Andaluziatik, Aragoitik, Balearretatik, Kanarietatik, Kantabriatik, Gaztela eta Leondik, Gaztela-Mantxatik, Kataluniatik, Madrilgo Erkidegotik, Valentziako Erkidegotik, Extremaduratik, Galiziatik, Errioxatik, Euskaditik, Asturiasko Printzerritik eta Murtziako Eskualdetik, baita Haurren eta Nerabeen Partaidetzarako Estatuko Kontseilutik ere (CEPIA).

Oraingo honetan, neska-mutilek "Aukerarik onena babes ona da" gaia landu dute.

Egindako lanaren proposamenak eta ondorioak Manifesto honetan jaso dira:


 https://ciudadesamigas.org/documentos/manifiesto-octavo-encuentro-bilbao/

 


2024(e)ko azaroaren 25(a), astelehena

Azaroak 25ean

Datorren astelehenean, azaroak 25ean, Emakumeen aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguna dela eta, Eusko Jaurlaritzak indarkeria matxistaren adierazpen guztiak gaitzetsi nahi ditu eta deia egiten dio gizarteari denok batu gaitezen emakumeen kontrako indarkeria geldiarazteko. 

+Info

2024(e)ko uztailaren 30(a), asteartea

“Ipuina aldatu egiten da zuk kontatzen baduzu”

 


Haurren eta nerabeen aurkako indarkeria milaka haurren bizitzaren parte da. Horrek ondorio garrantzitsuak ditu, eta haien garapenari eragiten dio. Egoera eta esperientzia horietako asko ez dira komunikatzen. 

"Ipuina aldatu egiten da zuk kontatuz gero" kanpainak gauzak alda daitezkeela esan nahi du, baina kontatu egin behar dira. 

Indarkeria jasaten duten milaka haurren ipuina alda dadin, norbaitek egoeraz ohartu eta jardun behar du. Horixe da adingabe bat babestu ahal izateko eta behar duen laguntza jaso ahal izateko lehen urratsa. 

Hori dela eta, kanpaina honen bidez, indarkeria-egoerak komunikatzeko beharraz kontzientziatu nahi da, eta herritarrei (haur nerabeei, familiei eta, oro har, gizarteari) jakinarazteko baliabideak hurbildu. 

https://fapmi.es/tipos-de-violencia-contra-ninos-y-ninas/


2023(e)ko urtarrilaren 27(a), ostirala

Alguien me ha hecho daƱo... y ahora ¿quĆ© pasarĆ”?

 


Helduok izugarrizko erantzukizuna dugu, eta haurrari prozesu penaletik pasatzen lagundu behar diogu. 

Gida hau zeregin horretan lagun diezagukeen baliabidea da; izan ere, hizkuntza egokitu eta erraz baten bidez azaltzen du zer espero dezakeen haurrak profesional bakoitzatik. Eta, aldi berean, nola parte hartzen duen jakinarazpen, azterketa eta epaiketan. 

https://www.observatoriodelainfancia.es/oia/esp/documentos_ficha.aspx?id=8135

2022(e)ko martxoaren 24(a), osteguna

Ziberbullying-a

 


EITBk "#martyhilda" webserie arrakastatsua estreinatuko du, ziberbullingari buruzko #EKIN kanpainaren baitan.

EITB taldeko hedabide guztiek #EKIN_etenZiberbullinga kanpaina burutuko dute, Internet bidezko gazteen jazarpenari buruzko informazioa eta eduki bereziak eskainiz. 

+Info

https://www.eitb.eus/eu/telebista/programak/martyhilda/

2020(e)ko azaroaren 23(a), astelehena

Azaroaren 25a

 



Izaskun Landaidak eta ZuriƱe Elordik,  Emakundeko zuzendariak eta idazkari nagusiak hurrenez hurren, azaroaren 25a, Emakumeen aurkako indarkeria ezabatzeko Nazioarteko Eguna, dela eta diseinatutako kanpaina aurkeztu dute. 

Emakundek eta Berdintasun, Justizia eta Gizarte politiketako Sailak bultzatutako kanpaina hau ez da ohiko kanpaina bat; izan ere, Emakundek 55 eta 79 urte bitarteko emakumeekin egin duen prozesu baten emaitza da, eta urte askoan bizi izandako indarkeria ezberdinen benetako testigantzekin eratu da. Emakumeak eurak dira kanpainaren protagonistak, eta eurek hautatu dute kanpainaren mezu nagusia zein izan behar duen: euren ikusezintasunarekin bukatzea eta gizarteari dei bat egitea bizi izan dituzten eta bizi dituzten egoerei adi egon dadin.