biolentzia etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
biolentzia etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2026(e)ko urtarrilaren 22(a), osteguna

Kirola on


KIROLA ON isilpeko komunikazio-kanal bat da, batez ere Bizkaiko kirolari adingabeentzat, edozein unetan eta zuzenean, zalantzak, galderak, kezkak planteatzeko edo indarkeria-egoerak salatzeko aukera izan dezaten. Kirol-jardueraren inguruan diharduen edozein pertsona edo eragilerentzat ere bada (teknikariak, gurasoak...).

Funtzionamendua erraza eta noranzko bikoa da: edozein arrisku-egoera detektatzen duen pertsonak www.kirolaon.eus webgunean sartu, eta formulario labur bat bete behar du; hori baino ez. Berehala jasoko du planteatu duen gaiari dagokion erantzuna. Komunikazio horretan, profesional adituen talde batek jarraitu beharreko prozesua eta izan ditzakeen inplikazioak azalduko ditu.


2023(e)ko urtarrilaren 27(a), ostirala

Alguien me ha hecho daño... y ahora ¿qué pasará?

 


Helduok izugarrizko erantzukizuna dugu, eta haurrari prozesu penaletik pasatzen lagundu behar diogu. 

Gida hau zeregin horretan lagun diezagukeen baliabidea da; izan ere, hizkuntza egokitu eta erraz baten bidez azaltzen du zer espero dezakeen haurrak profesional bakoitzatik. Eta, aldi berean, nola parte hartzen duen jakinarazpen, azterketa eta epaiketan. 

https://www.observatoriodelainfancia.es/oia/esp/documentos_ficha.aspx?id=8135

2022(e)ko maiatzaren 3(a), asteartea

Stop Bullying


Bilboko Udalak Bullying edo eskolako jazarpen deritzonaren kontra sentsibilizatzeko kanpaina bat hedatzeari ekin dio, "Bilbon STOP esaten diogulako Bullying edo eskolako jazarpenari".

Bilboko Umeen eta Nerabeen Udal Kontseilua osatzen duten umeek eskatuta garatu da ekimen hau. Hala, Udalak Eskola Jazarpenaren kontrako Nazioarteko Eguna baliatuz abiarazi du sentsibilizazio-ekimen hau, gaur oroitzen da-eta egun hori, maiatzaren 2an.

+Info

2022(e)ko urtarrilaren 27(a), osteguna

Indarkeria

 


Haurren eta nerabeen aurkako indarkeria milaka haurren bizitzaren parte den errealitate bat da, eta ondorio garrantzitsuak ditu, haurraren garapenean modu negatiboan eragiten dutenak. 

Indarkeria jasaten duten milaka haurren ipuina alda dadin, norbait egoeraz jabetu eta zerbait egin behar du. Hori da adingabeko bat babestu eta behar duen laguntza jaso ahal izateko lehen pausoa. 

"Ipuina aldatu egiten da zuk kontatzen baduzu" esan nahi du gauzak alda daitezkeela, baina kontatu egin behar dira. 

 Hori dela eta, kanpaina honen bidez, indarkeria-egoeren berri emateko beharraz kontzientziatzeaz gain, herritarrei jakinarazteko baliabideak ere hurbiltzen dizkiegu: haur nerabeei, familiei eta, oro har, gizarteari. 

https://fapmi.es/campana-el-cuento-cambia-si-tu-lo-cuentas/

2021(e)ko abenduaren 17(a), ostirala

Moda eta indarkeria


Yolanda Dominguez artistak bideo honetan 8 urtetik adingabeko talde bati  publizitate-irudi batzuetan ikusten dutena erakusten digu. Emaitzak agerian uzten du modaren publizitatean gizonen eta emakumeen arteko ezberdintasuna eta indarkeria inplizitua. 

 http://yolandadominguez.com/portfolio/ninos-vs-moda/

2020(e)ko azaroaren 4(a), asteazkena

Wats Team

 


Behe mailako eta eskolako kirol partiduei dagokionez, oso ohiturik gaude berri txarrak entzutera. 

Hezkuntza eta balioek errealitate honi buelta emateko potera dute, kirola, inklusibo, integratzaile eta berdintasunerantz bideratzen. 

2016. Urtean, kirolean ematen/gertatzen den biolentziarekin bukatzeko, talde bat sortu zen:  Wats taldea. Esparru profesional ezberdinetako jatorria duten 25 pertsonek osatzen dute: Kiroletik, psikologiatik, biolentziaren prebentziotik, metodologia hezitzailetatik, formakuntza eta pedagogiatik, finantza mundutik, enpresa arlotik, komunikazioa eta marketinetik. 

Garatzen dituzten ekintzen artean formakuntza, kontzientziarako jardunaldiak eta Indarkeriaren aurkako telefonoa aurkitzen dira. 

Proiektua web orri honetan aurki dezakezue: 

https://www.wats.team/eu/

2020(e)ko urtarrilaren 7(a), asteartea

Bizikasi


Bizikasi ekimenak lagundu nahi du ikastetxeak elkarbizitza positiborako espazio seguruak bilakatzea, hau da, inolako jazarpen-egoerarik onartuko ez dutenak. Izan ere, hori lortzea ezinbestekoa da hezkuntza sistemaren xede nagusia betetzeko: ikasle guztien garapen pertsonalean lagundu eta konpetentziak eta tresnak ematea herritar aktibo eta arduratsu gisa parte har dezaten gizartean.

+Info

2019(e)ko azaroaren 18(a), astelehena

Puntu lila


Azaroaren 25a, Emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna badatorrela eta, hemen duzue emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako sinboloa deskargatzeko aukera, puntu lila ( sakatu hemen irudia deskargatzeko ). 

Sinbolo hau publikoki erakusteak berarekin dakar emakume eta gizonen arteko berdintasun eza oinarri duen era honetako indarkeriaren kontrako konpromiso aktiboa. Hilabete honetan zehar honen erabilera egin dezazuen eskatzen dizuegu, irudi hau publikoa egitea zuen mezuetan, zuen webguneetan, sare sozialetan, egoitzetan, eskutitzetan, eta bururatzen zaizuen leku guztietan.