2019(e)ko irailaren 23(a), astelehena

Kontrolatzen dut


Familiok teknologia berriak erabiltzerakoan laguntza eman eta gainbegiratze lana egin behar dugu, harik eta gure seme-alabek nabigatze segurua eta arduratsua egiten dutela jabetu arte. Hasieran, ordea, gurasoen kontrolerako erramintak balia ditzakegu telefono mugikor, tablet edo ordenagailuaren erabilera mugatzeko.

Gaur gaurkoz, gero eta ohikoa da segurtasun, pribatutasun, ongizate eta gurasoen kontrolerako aukerak aurkitzea aplikazioetan bertan eta gehien erabiltzen diren plataformetan. 

Ondorengo lotura honetan is4k aurkezten digu ezagunenak diren aplikazio eta sare sozialei buruzko artikulua.

https://www.is4k.es/blog/configuraciones-de-seguridad-privacidad-y-control-parental-en-las-aplicaciones-de-moda

2019(e)ko irailaren 18(a), asteazkena

Pauso handia



Beharbada, Lehen Hezkuntzatik Bigarren Hezkuntzara igarotzeak beldurra eta ziurgabetasuna eragin ditzake, batzuetan, gure seme-alabak beste ikastetxe batera aldatu beharko dira, ikasle ezezagunekin jardun beharko dute, horietako batzuk zaharragoak izango dira. Eskolako errutinan aldaketetara ohitu beharko dira: eskola ordu gehiago, ikasgai gehiago, erantzukizun handiagoa, irakasle gehiago, arau desberdinak eta harreman berriak.

Irakasleak ohituta daude urtero ikasle berriak hartzera, eta, Lehen Hezkuntzan bezala, ikasgelaren jarraipena egingo dute, eta talde osoaren errendimendua eta jarrera kontrolatu.

Bigarren Hezkuntzara igarotzen direnean, erabaki behar dute ikasketak direla euren jarduera nagusia, denbora gehiago eskaini beharko diete ikasketei, etxeko lanei, laburpenak egiteari…

Zuen rola izango da laguntasuna egitea, gainbegiratzea, eta arauak betearaztea. Zuen erantzukizunaren parte da ikasteko ordutegi bat bete dezaten. Aitzitik, euren erantzukizunak bere gain hartzen ari direla ikusten duzuenean, modu autonomoagoan antolatzen utzi beharko diezue. 

Egon harremanetan institutuarekin, joan ikasturte hasierako bileretara, baita arreta indibidualetarako hitzorduetara ere, eta hor ikusi ahal izango duzue nola eboluzionatzen ari den, etxean ere kontuan hartu ahal izateko. Ikastetxe askotan plataformak daude irakasleekin hurbileko harremana izateko, nobedadeak jakiteko, eskola huts egiten dutenean jakiteko…

Hau da, familientzat, aldaketako une hau beste urrats bat izan behar da, gure seme-alabek heldutasun eta autonomia handiagoa izan dezaten.

2019(e)ko irailaren 16(a), astelehena

Open House


Bizkaiko arkitektura eta urbanismoaren jaialdirik handiena irailaren 28an eta 29an egingo da.
70 eraikin edota espazio esanguratsu baino gehiago bisitatu ahal izango dira boluntario gidarien laguntzari esker.

Urtero, asteburu bakar batez, Bilbok, Barakaldok eta Getxok euren ateak irekiko dituzte ezagutzera emateko. Aukera paregabea auzokideek zein bisitariek hiria arkitekturaren eta hirigintzaren bitartez ezagutu dezaten.

+Info

2019(e)ko irailaren 10(a), asteartea

Little Artist


Rekalde Aretoa praktika artistiko garaikidearen ezagutzan, bilketan eta zabalkundean sakontzeko lekua da. Urte osoan zehar jarduerak eta tailerrak antolatzen dituzte haur eta gazteentzat, bai eta horien familientzat ere.

Oraingo honetan, ingelesezko tailerrak antolatu dituzte 6-12 urteko haurrentzako. Tailerrok, sormena sustatzeaz gain, eskolaz kanpo ingelesa ikasteko gune bat eskainiko dute.

Noiz: 2019ko irailaren 28n, 17:30etatik 19etara.

Lekua: Rekalde Aretoa, Alameda Rekalde 30

Tailerra dohainik izango da, halere, aldez aurretik izena eman behar da modu honetara: 944068532 deituta  edo salarekalde@bizkaia.eus-era idatzita

Jarduera Little Creativity Suitcaserekin elkarlanean antolatu da.