eskola etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
eskola etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2026(e)ko irailaren 7(a), astelehena

Aurrezpena eskolaren itzuleran



Eskolara itzultzeak ilusio berriak dakartza, baina baita familientzako gastu ekonomiko garrantzitsuak ere. Plangintza pixka batekin eta estrategia erraz batzuekin gastua murriztu daiteke, haurrek ikasteko behar duten ezer galdu gabe.

Eskolara itzultzean aurrezteko gako batzuk:

Aurreko ikasturteko materiala berrikustea. Erosi aurretik, komeni da egiaztatzea ze koaderno, karpeta, motxila edo kutxatrila erabil daitezkeen.
Benetako beharren zerrenda egitea. Erosketa oldarkorrak sahiesteak ezinbestekoan zentratzen laguntzen du.
Prezioak alderatu eta eskaintzak aprobetxatu. Aukera desberdinak bilatzen denbora pixka bat emateak aurrezpen esanguratsua ekar dezake.
Materialen zaintza sustatzea. Haurrei liburuak, motxilak, gailuak eta eskola-materiala zaintzen irakasteak bizitza baliagarria luzatzea ahalbidetzen die, eta hainbat balio bultzatzen ditu, hala nola erantzukizuna eta baliabideekiko errespetua.
Liburuak trukatu edo berrerabili. Familien sareak, elkarteak edo ikastetxeak alternatiba egokiak izaten dira kostuak murrizteko.
Erosketak aldez aurretik planifikatzea. Azken orduko presak sahiesteak prezio hoberak aurkitzen eta erabaki egokiagoak hartzen laguntzen du.

2024(e)ko maiatzaren 6(a), astelehena

Lanbide Heziketako Egutegia

 


Eskabideak eta dokumentazioaren aurkezpena:

- Ikastetxean bertan maiatzaren 6tik 24ra arte, biak barne.

- ONLINE eskabideak, maiatzaren 24ra arte.

Eskatzailearen espediente akademikoa edota  bestelako dokumentazioa, beharrezkoa bada: ekainaren 28era arte.

Behin-behineko zerrendak: uztailaren 5a.

Zerrendei erreklamazioak: uztailaren 10eko 12:00ak arte.

Behin betiko zerrendak: uztailaren 11a.

Ohiko matrikulazio-aldia:

I. epea: uztailaren 11tik 15eko 14:00ak arte.

II. epea: uztailaren 17a.

III. epea: uztailaren 19tik 22ra, biak barne

Ezohiko  matrikulazio-aldia: uztailaren 23a eta 24a eta irailaren 2tik urriaren18ra, biak barne

IKASTETXE BATEAN EGIN BEHARREKO IZAPIDEAK BERTAKO IDAZKARITZA IREKITA DAGOEN ORDUTEGIAN EGIN BEHARKO DIRA.

+Info


2022(e)ko azaroaren 3(a), osteguna

Suizidioa

 


Pandemiaren ondorioz, arazo mentalak areagotu egin dira gazteen artean. 

Hezkuntza eta Osasun Sailak protokolo berri bat aurkeztu du Euskadiko ikastetxeetan suizida-jarrerak murrizteko. 

Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasleek datorren ikasturtetik aurrera jasoko dituzte nork beren buruaz beste egiteari buruzko prestakuntza-saioak. Bizitzari amaiera eman nahi dion jokabide beldurgarri hori prebenitu nahi da. 

+Info

2022(e)ko urriaren 24(a), astelehena

Kutxaeskola


Kutxaeskola EDEXek sortutako plataforma digitala da, Euskadiko hezkuntza-komunitatearen eskura euskarazko tresna didaktikoen multzo bat jartzen duena, osasunaren arloan hezteko, droga-abusua prebenitzeko, bizikidetza inklusiboa sustatzeko eta bizitzarako trebetasunetan prestakuntza emateko.

Lau arlo horietan hainbat formatutako baliabideak eskaintzen ditu: testuak, ikus-entzunezkoak nahiz joko elektronikoak, irakasleentzat, familientzat eta 6 urtetik 18 urtera bitarteko ikasleentzat erabilgarri.

Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako irakasle eta ikasleek, bai eta senideek ere, makina bat hezkuntza-baliabide aurkituko dituzte (ikus-entzunezkoak, testuak, jolasak, webguneak, erakusketak eta sekuentzia didaktikoak) atari honetan.

Plataformaren baliabide guztietara (340 une honetan) sarbidea erabat zabalik dago bai erabiltzeko, bai deskargatzeko, bai partekatzeko webgune honetan:

kutxaeskola


2022(e)ko ekainaren 9(a), osteguna

Lou

 

Lou, Pixarren eskola-jazarpenari buruzko film labur bat da, hausnarketara gonbidatzen gaituena. 

Galdutako objektuen kaxa batean bizi den munstro batek haur bati aurre egin beharko dio, eskolako ikaskideei bullyinga egin eta jostailuak lapurtzen baitizkie. 

 Familian ikusteko eta gai honi buruz hitz egiteko. 

2022(e)ko maiatzaren 3(a), asteartea

Stop Bullying


Bilboko Udalak Bullying edo eskolako jazarpen deritzonaren kontra sentsibilizatzeko kanpaina bat hedatzeari ekin dio, "Bilbon STOP esaten diogulako Bullying edo eskolako jazarpenari".

Bilboko Umeen eta Nerabeen Udal Kontseilua osatzen duten umeek eskatuta garatu da ekimen hau. Hala, Udalak Eskola Jazarpenaren kontrako Nazioarteko Eguna baliatuz abiarazi du sentsibilizazio-ekimen hau, gaur oroitzen da-eta egun hori, maiatzaren 2an.

+Info

2021(e)ko uztailaren 19(a), astelehena

Ikusezinak

 


Miriam Varela Arte historialariak eta Maria De Toro Batxilergoko Filosofia irakasleak 170.000 sinadura baino gehiago bildu dituzte ostiral honetan Hezkuntza Ministerioan, hezkuntza curriculumean emakumezko figurak sar daitezen eskatzeko. Hainbat herri-plataformaren bidez, hainbat irakaslek milaka sinadura bildu dituzte hezkuntza-liburuetan arlo horretan aitzindari izan ziren emakumeen izenak sartzeko. 

Simone de Beauvoir, Judith Butler, Maria Zambrano, Hannah Arendt, Vandhana Shiva filosofoek eta Luisa Roldan, Rosa Bonheur, Frida Kahlo eta Camille Claudel artistek, besteak beste, gure hezkuntzan ikusezinak izateari utzi behar diote. 

2020(e)ko azaroaren 4(a), asteazkena

Wats Team

 


Behe mailako eta eskolako kirol partiduei dagokionez, oso ohiturik gaude berri txarrak entzutera. 

Hezkuntza eta balioek errealitate honi buelta emateko potera dute, kirola, inklusibo, integratzaile eta berdintasunerantz bideratzen. 

2016. Urtean, kirolean ematen/gertatzen den biolentziarekin bukatzeko, talde bat sortu zen:  Wats taldea. Esparru profesional ezberdinetako jatorria duten 25 pertsonek osatzen dute: Kiroletik, psikologiatik, biolentziaren prebentziotik, metodologia hezitzailetatik, formakuntza eta pedagogiatik, finantza mundutik, enpresa arlotik, komunikazioa eta marketinetik. 

Garatzen dituzten ekintzen artean formakuntza, kontzientziarako jardunaldiak eta Indarkeriaren aurkako telefonoa aurkitzen dira. 

Proiektua web orri honetan aurki dezakezue: 

https://www.wats.team/eu/

2020(e)ko azaroaren 2(a), astelehena

Ikasteko teknikak

 


Raúl Martínez Villa de Móstoles ikastetxeko irakaslea da. Bere web orrian, “Aprende a estudiar”,  aholkuak eta teknikak eskaintzen dizkigu … 

Ikasleek oso modu erraz batean zeinek diren astapenak aurkituko dituzue.  Motibazioa, esfortzua, antolaketa eta plangintza apur bat oso garrantzitsuak dira. 

Era berean, famientzako atal bat aurkituko duzue. 

Gure ustez oso web onuragarri da eta ikustea gomendatzen dizuegu: 

http://ntic.educacion.es/w3//eos/MaterialesEducativos/mem2006/aprender_estudiar/index2.html

2020(e)ko urriaren 5(a), astelehena

Irakasleak sarean



Kurtsoa hasi da eta ikas-komunitate guztia  dago adi. Eskolak aurrez-aurre ematen hasiko dira, baina ez dakigu noiz arte. 

Teknologia berriek aurreko kurtsoa bukatzen lagundu zizkiguten, eta kurtso honetan ere lagungarri izan daitezke. Ikasleentzako tresna eta orri erabilgarri asko daude eta gaur horietaz hitz egingo dizuet. 

Sergio Castro eta David Calle, beraien ezagutzak ikasleen eskura jarri dituzten irakasle bi dira. Bideo eta ariketa batzuen bitartez , matematika, fisika, kimika eta teknologiako ikasgaiak gainditzen lagunduko digute. 

Beraien orrialdeak bisitatzera gonbidatzen zaituztegu, seguru erabilgarriak izango zaizkizuela. 



2020(e)ko irailaren 22(a), asteartea

Eskolara itzultzea Koronabirus (SARS-COV-2) garaian



Bizkaiko Erizaintza Elkargoa doako ikastaro bat eskaintzen die Bizkaiko familiei, "Eskolara itzultzea Koronabirus garaian" buruz.

Ikastaro honetan, gurasoek eta haurrek ikasgelara itzuli ondoren Coronavirusaren (SARS-CoV-2) infekzioa prebenitzeko zer neurri hartu behar diren ikasteaz gain, prebentziozko edo COVID-19ko isolamendu egoeran Osasun Mental eta Fisikoa mantentzen laguntzeko edukiak jasoko dituzue.

2020/09/28an hasi eta 2020/10/26an amaitzen da.

+Info

2020(e)ko irailaren 10(a), osteguna

Ikusmen-osasuna


Urtero, iraila eta urriaren artean,  ALAIN AFFLELOU Fundazioak haur ikusmen osasunaren aldeko eskola kanpaina martxan jarri  du.  

Kanpainaren helburua  5 eta 7 urte bitarteko haurrek izan dizaketen ikusmen-arazoak garaiz deteketatzea helburua da. Behar dutenei,  ALAIN AFFLELOU Fundazioak betaurreko graduatuak  dohainik ematen die. 

Noiz: 2020ko irailaren 7tik urriaren 18ra 

 +Info

2020(e)ko abuztuaren 20(a), osteguna

Erosketa arduratsua



Ikasturtearen hasiera erronka da familientzat, gastu handia dakarren eskola-materiala eskuratu behar dute-eta: testu-liburuak, kirol-arropa eta askotariko artikuluak. 

Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuak alferrikako gastuak ez egiteko jarraibide batzuk eman nahi dizkizu, eta zera gogorarazi: zure eskubideak defendatu behar dituzula eta ingurumena zaintzen lagundu behar duzula.