diru-laguntza etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
diru-laguntza etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2026(e)ko irailaren 22(a), asteartea

Parte-hartze bidezko aurrekontua


Bilboko Udalak 2027ko udal-aurrekontuetan sartuko diren herri-ekimenak bozkatzeko epea zabalduko du gaur, irailak 21. Epe hori urriaren 2an amaituko da. Proposamenak aztertu ondoren, udal sailek 56 proiektu hautatu dituzte bozkatzeko.

Horietatik, 4 daude Zorrotza hobetzeko (11-18-19-47). Animatu haien alde bozkatzera, egia bihur daitezen.

+Info

2026(e)ko abuztuaren 13(a), osteguna

Euskara Bonua


Eusko Jaurlaritzak Euskara Bonua aurkeztu du, euskara ikasteko aukera ematen duen doako eredu berri bat, hasierako ordainketa bakar baten bidez eta lau urte arteko epean. 

Ekimen honen helburua da ikaskuntzarako sarbidea erraztea eta, batez ere, prozesuaren jarraitutasuna bermatzea, benetako erabilera-gaitasuna lortu arte. 

100 eurotik gora 120 eurora euskara ikasten hasten direnei: horrela murrizten du Euskara Bonuak euskara ikastearen kostua.

+Info

2025(e)ko irailaren 18(a), osteguna

Seme-alaben hazkuntzarako hileko laguntza


Hileroko laguntza jaso dezakezu, jaiotza, adopzio, adopzio aurreko elkarbizitzarako zaintza eskuordetze edo tutoretzagatik zure ardurapean duzun seme-alaba bakoitzeko,. Laguntzak ez du urteko mantentze-lanik; beraz, horretarako baldintzak betetzen badira, indarrean egongo da laguntzak irauten duen bitartean.  

Bi laguntza mota emango dira: 

0 eta 3 urte bitarteko seme-alaba bakoitzeko.

3 eta 7 urte bitarteko seme-alaba bakoitzeko, hirugarren edo hurrengokoen kasuan.  

Seme-alabak %33ko edo gehiagoko desgaitasuna edo mendekotasuna aitortua badu, laguntzen zenbatekoa bikoiztu egingo da. 

Gainera, ordainketa bakarreko aparteko laguntza kobratu ahal izango duzu honako kasu hauetan:  

Erditze anizkoitza edo adopzio nazional anizkoitzen kasuan 

Nazioarteko adopzioen kasuan

+Info

2025(e)ko urtarrilaren 15(a), asteazkena

Garraio publiko


Otsailaren lehen astetik aurrera, 12 urtetik beherakoek doan bidaiatuko dute garraio publikoan. Horretarako, Barik txartel pertsonalizatua eskatu beharko da CTBren Bizkaiko garraio publikoaren bulegoetan.

Txartela eskatzeko ez da beharrezkoa adingabeak bertan egotea. Aitak, amak edo tutoreak titularraren argazkia eta NAN edo familia-liburua eraman beharko ditu.

https://www.ctb.eus/eu/bezeroarentzako-arreta


2024(e)ko uztailaren 11(a), osteguna

Gazte kultur bonua

Gazte Kultur Bonua 2024an 18 urte betetzen dituztenentzat da. 400 euro izanen dituzte kultur produktu, zerbitzu eta jarduerak erosi eta erabiltzeko. 

Programaren kudeaketa berariazko plataforma teknologiko baten bidez eginen da. Plataforma horretan eskaerak aurkeztuko dira eta eskaerak aurkeztu ahala tramitatuko dira. 

Onuradunari laguntza eman ondoren, onartutako zenbateko osoa ordainketa bakarrean ordainduko da, aurrez ordaintzeko txartel birtual nominalaren formatuan. Eman eta hurrengo 12 hilabeteetan hartuko dute indarra.  

2006an jaio direnentzako eskabide epea 2024ko irailaren 16era arte irekita dago.

https://bonoculturajoven.gob.es/

2023(e)ko urriaren 17(a), asteartea

Seme-alaben Hazkuntzarako Hileko Laguntza Berriak


2023ko martxoaren 1etik aurrera aurkeztu ahal izango duzu laguntza-eskabidea.

2023ko urtarrilaren 1etik izandako jaiotza, adopzioa, tutoretza edo adopzio aurreko bizikidetzarako zaintzaren delegazioagatik laguntza jaso nahi izan ezkero, eskaera hurrengo epean aurkez dezakezu: 

2023ko martxoaren 1etik

2023ko urriaren 31rarte 

Eskaera, epe honen ondoren aurkeztu ezkero, hau da, azaroaren 1etik aurrera, laguntza eskaera aurkeztutako hilabetetik aurrera kobratuko duzu.

+Info

2020(e)ko maiatzaren 25(a), astelehena

Gizarte laguntzen gida



COVID-19 krisiari aurre egiteko martxan jarri diren gizarte laguntzen eta ordainsarien gida bat prestatu du  Munduko Medikuak (Euskadi). 

Bertan laguntza horiek jasotzeko betebehar diren eskakizunak argi azaltzen dira eta non eta nola eskatu. 

Gida hau esteka honetan aurkitu dezakezu: 


2020(e)ko apirilaren 20(a), astelehena

#covid19laguntzak



Enpleguko eta gizarte politiketako sailak, SIIS Dokumentazio eta ikerketa zentroarekin lankidetzan, Webgune berria sortu du hainbat eskumen-eremutatik sortu diren gizarte-arloko laguntza eta prestazio ekonomikoei buruzko informaziorako sarbidea errazteko, Covid-19k eragiten dituen ondorio negatiboak arintze aldera.

Bilatzailea: Covid19laguntzak