Gazte Kultur Bonua 2024an 18 urte betetzen dituztenentzat da. 400 euro izanen dituzte kultur produktu, zerbitzu eta jarduerak erosi eta erabiltzeko.
Programaren kudeaketa berariazko plataforma teknologiko baten bidez eginen da. Plataforma horretan eskaerak aurkeztuko dira eta eskaerak aurkeztu ahala tramitatuko dira.
Onuradunari laguntza eman ondoren, onartutako zenbateko osoa ordainketa bakarrean ordainduko da, aurrez ordaintzeko txartel birtual nominalaren formatuan. Eman eta hurrengo 12 hilabeteetan hartuko dute indarra.
2006an jaio direnentzako eskabide epea 2024ko irailaren 16era arte irekita dago.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina