Haurren eta nerabeen aurkako indarkeria milaka haurren bizitzaren parte da. Horrek ondorio garrantzitsuak ditu, eta haien garapenari eragiten dio. Egoera eta esperientzia horietako asko ez dira komunikatzen.
"Ipuina aldatu egiten da zuk kontatuz gero" kanpainak gauzak alda daitezkeela esan nahi du, baina kontatu egin behar dira.
Indarkeria jasaten duten milaka haurren ipuina alda dadin, norbaitek egoeraz ohartu eta jardun behar du. Horixe da adingabe bat babestu ahal izateko eta behar duen laguntza jaso ahal izateko lehen urratsa.
Hori dela eta, kanpaina honen bidez, indarkeria-egoerak komunikatzeko beharraz kontzientziatu nahi da, eta herritarrei (haur nerabeei, familiei eta, oro har, gizarteari) jakinarazteko baliabideak hurbildu.
https://fapmi.es/tipos-de-violencia-contra-ninos-y-ninas/
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina