#GazteKLUBA txartela beharrezkoa da Bilboko Udalaren Gazteria eta Kirol Sailak antolatutako ekintzetan parte hartzeko eta Udal Gazteguneen Sarea erabiltzeko.
1. #GazteKLUBAren bazkide izan ahal izango dute 2006 eta 2011 bitartean jaiotakoek.
2. Izen-ematea egiten duen guraso edo tutoreak Bilbon erroldatuta egon behar du.
3. #GazteKLUBA TXARTELA doakoa eta banakakoa izateaz gain, ezin zaio besteei laga.
4. #GazteKLUBA TXARTELArekin, Udalaren Gazteria eta Kirol Sailak antolatutako jarduera guztietan parte hartu daiteke. Gainera, Bilboko Gazteguneen sarea erabiltzeko aukera eskaintzen du.
5. #GazteKLUBAren bazkidea izatea beharrezkoa da izena ematea eskatzen duten jarduera guztietan parte hartzeko eta Bilboko Gazteguneen sarea erabiltzeko.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina