2022(e)ko abuztuaren 29(a), astelehena

Phubbing


Phubbing inguruan ditugun pertsonei eta gure inguruari kasurik ez egitea da, mugikorra erabiltzen egoteagaitik. Portaera hori oso ohikoa bihurtzen ari da helduengan eta adingabeengan. 

Gero eta gehiago erabiltzen da mugikorra herri osoan. Harremanak izateko modua aldatzen ari da, baina mendekotasun handi honek nahaste psikologiko eta emozional larriak ekar ditzake. 

 “Sapos y princesas” saioan, phubbing-a aztertu dute, eta gomendio hauek eman dizkigute: 

 https://saposyprincesas.elmundo.es/consejos/recomendaciones-tecnologia/que-es-el-phubbing/

2022(e)ko abuztuaren 22(a), astelehena

Familiako itunak

 



Is4k (Internet segura For Kids) web orrian, familientzako hainbat baliabide eskaintzen dizkigute. Gailuak erabiltzeko arauak ezartzeko itunez hitz egingo dizuegu gaur. 

Tresna honekin arau batzuk ezarri ahal izango dituzue sare sozialak egoki erabiltzeko, kontu propioa sortzeko eta profil seguru baterako konfigurazio nagusiak ezartzeko. Konsola noiz eta nola erabili erabaki dezakezue, eta lagundu erabilera orekatuagoa eta seguruagoa egiten. Eta, azkenik, tabletaren eta mugikorraren erabilera kudea dezakezue. 

Gainera, dokumentu horietan kontratuak batera ez betetzearen ondorioak ezarriko dituzue, eta aldi berean, akordioetara iritsiko zarete. 

Esteka honetan dokumentu guztietara sartuko zarete: 

https://www.is4k.es/de-utilidad/recursos/pactos-familiares-para-el-buen-uso-de-dispositivos

2022(e)ko abuztuaren 17(a), asteazkena

Aste nagusia


Musika, Antzerkia, Txikigunea, Folklorea, Su Artifizialak... eta gehiago dira txupinerak bolandera biztuko duen momentuaren zain. Bolandera horrek emango die hasiera abuztuaren 20n, larunbatean, 2022ko Aste Nagusiko jaiei, Jai Nagusiei.

+Info

2022(e)ko abuztuaren 11(a), osteguna

Paper eta boligrafo jokoak

 

Ordenagailurik ez zegoen garaikoa bazara, seguru behin baino gehiagotan paper eta boligrafo batekin jokatu duzula. 

"Ideas verdes" web orrian oso dibertigarriak izan daitezkeen 15 jolas daude. Familiako kide guztien irudimena garatzen laguntzen dute joko horiek. Gainera, mugikorrak itzali eta teknologia berrien mende egon gabe jolasteko aukera da. 

Urkatua, hirukoa marran edota flota hondoratzea ezagutzen dituzu? Estekan hamabost  aukera dibertigarriak aurkituko dituzue. 

https://www.ideasverdes.es/juegos-con-papel-y-boli/

2022(e)ko abuztuaren 3(a), asteazkena

Ikastaro eta Tailerrak 2022-2023


Bilboko Udalak giza-garapenaren aldeko apustuari eusten dio bizitzako adin guztietan. Ondoz ondoko hamalaugarren urtez, “Udal Ikastaro eta Tailerren Gida” honetan bildu dira Hiriko barruti eta auzoetan zehar sakabanatuta dagoen Udaltegi-sareak herritarren guztien esku jarri duen jarduera-eskaintza zabala, pertsona eta gizarte bezala duintzen gaituzten balio nagusiak bultzatzen jarraitzeko, bizikidetza, elkartasuna, osasuna, berdintasuna, sormenezko aisialdia, herritarren ahalduntzea eta justizia soziala tarteko direla.

On-line aurreinskripzioa

Hasiera-eguna: 2022-06-22

Amaiera-eguna: 2022-09-02

Bilbon erroldatuta dauden 18 urtetik gorako pertsona guztiek eman dezakete izena. Berdintasunaren aldeko tailerretan izan ezik, horiek emakumeentzat bakarrik izanen baitira, eta adinekoentzako osasun jarduerak, 70 urtetik gorakoentzat.

https://www.bilbao.eus/gidaikastaroak2022/gida_ikastaroak_tailerrak_2022_2023.pdf

Aurreinskripzioa