Leku bat materialak, iritziak eta esperientziak partekatzeko guraso, haur eta nerabeen heziketari buruz
2025(e)ko apirilaren 25(a), ostirala
2025(e)ko martxoaren 3(a), astelehena
Zure burua adierazten ikasi
Eman izena 2025ko Bilboko Gazte Panelak aurrera atera duen tailerretan!
Antzerki-teknikak oso baliagarriak dira eguneroko bizitzan emozioak adierazten ikasteko. Ezagutu nola konektatu zure emozioekin, nola komunikatu konfiantza handiagoarekin eta zure sormena nola askatu espazio seguru eta dibertigarri batean
Izena-emateko: gazbilbao@bilbao.eus
Lekua: La Perrera, Sabino Arana 50
Egunak: martxoak 5, 12, 19 eta 26; apirilak 2, 9, 16 eta 30; maiatzak 7 eta 14
Ordua: 18.30 - 20.00
Adina: 18-30 urte
30€ (% 80ko bertaratzearekin, 15€ itzuliko dira)
2024(e)ko abuztuaren 28(a), asteazkena
Beldurra
https://violenciafilioparentalbizkaia.org/miedo-de-verdad-y-en-condiciones/
2024(e)ko apirilaren 16(a), asteartea
2023(e)ko martxoaren 26(a), igandea
2023(e)ko martxoaren 22(a), asteazkena
2023(e)ko otsailaren 2(a), osteguna
2022(e)ko abenduaren 14(a), asteazkena
2022(e)ko irailaren 15(a), osteguna
2022(e)ko uztailaren 8(a), ostirala
EMOCIONArTE erakusketa
Bi hilabetetan arteari eta emozioen adierazpenari buruzko tailerra egin dugu. Emma Uriarteren eskutik, Zorrotza auzoko emakumeek hainbat arte-sorkuntza landuz esperimentatzeko aukera izan dute.
Hainbat tresna eta teknika desberdinak erabiliz, haien sormena piztu eta emozioak entzun dituzte.
Emakumeei hobeto sentitzen lagundu diena eta adierazpen eta gozamen modu gisa margotzen jarraitu nahi izan duen esperientzia atsegina izan da zalantzarik gabe.
Obra guztien erakusketara ikus dezakezue:
2022(e)ko maiatzaren 25(a), asteazkena
"Symphony"
2022(e)ko maiatzaren 23(a), astelehena
2022(e)ko maiatzaren 5(a), osteguna
HIRUKIDE
"Txupete digitala haurtzaroan, emozio-aringarria nerabezaroan?"
Gure seme-alabek txikitatik jasotzen dituzte eduki birtualak, etengabe, eta horrek beren garapen neuronalean eta identitate pertsonalaren eraikuntzan eragiten du.
Zein estrategia abia dezakegu begirada kritikoa garatzeko eta mundu birtualeko zein fisikoko zailtasunei aurre egiteko beharrezko indarguneak sendotzeko?
Hizlaria: Rosana Perea. Gizarte-hezitzailea eta ingurune digitaletan aditua
Lekua: Vitoria-Gasteiz
Maiatzak 10, asteartea. 19:00tan.
Ignacio Aldecoa Kultur Etxea. Florida parkea.
Ez da beharrezkoa aldez aurretik izena ematea.
Zoom eta Youtube (beharrezkoa da izena ematea):
Gasteiztik kanpoko familientzat. Aldibereko itzulpena izango du euskaraz Ezinbestekoa da IZENA EMATEA esteka jasotzeko
2022(e)ko maiatzaren 2(a), astelehena
2022(e)ko urtarrilaren 10(a), astelehena
Ipuinak eta sexu-hezkuntza
Familiok jaiotzen garenetik laguntzen diegu seme-alabei garapenean zehar, eta haurtzarotik kontzienteki egin dezakegu sexu-heziketa. Ipuinek irudimenaren eta adimen emozionalaren garapena sustatzen dute, eta balioen eta ezagutzen transmisore indartsuak dira. Tresna zoragarria dira, berezko jakin-mina hartzeko aukera ematen diguna, elkarrekin irakurtzeak istorio bakoitzetik sortzen diren hariei tiraka hitz egiteko aukera ematen digu.
Hurrengo materiala haurrentzako 63 ipuinen eta familian erabiltzeko 12 dibulgazio-gidaren bilduma da, eta oso baliagarria izan dakizuke.
Egilea: Soto Guerra, Angela Kethor (2020). "75 libro para hacer educación sexual con Peques desde la familia". Oviedo. Espainiako Gurutze Gorria. CREren tokiko batzarra Oviedon.
https://drive.google.com/file/d/1em-xyHcfswR8CfdtvOFlpRHE9Tq3w0QL/view
2021(e)ko abenduaren 20(a), astelehena
"La pizza"
2021(e)ko abenduaren 17(a), ostirala
Moda eta indarkeria
2021(e)ko abenduaren 15(a), asteazkena
Jardunaldia: Adimen emozionala
Duela gutxi, adimen emozionalari buruzko jardunaldi bat egin dugu. Familiako kide guztiok zoriontsu izatea eta bizitzan arrakasta izatea nahi dugu. Hori lortzeko modu ona da hazkuntza baikorra eta positiboa egitea.
Adimen emozional ona (AE) eskuratzea eta garatzea ezinbestekoa da bizitzan moldatzeko. Askotan, haur askok emozioak ezagutzeko eta kudeatzeko zailtasunak dituzte. Horretaz gain, beste pertsona batzuen lekuan jartzea, modu asertiboan hitz egitea eta iritziak partekatzea kostatzen zaie.
Eskolan zein familian, lan handia egin dezakegu arlo horretan laguntzeko. Beren emozioak erabiltzeko gai diren eta seme-alaben beharrekiko sentikorrak diren gurasoek segurtasun-sentsazioa lortzen dute haiengana jo dezaten umeak gaizki daudenean
Esteka honetan duzue jardunaldian landutako materiala:
2021(e)ko azaroaren 23(a), asteartea
2021(e)ko azaroaren 15(a), astelehena
Jolas daitezela
Osakidetzak "Prescribe juego" proiektua eskaintzen digu. Psikologiaren ikuspuntutik, jolastea ezinbestekoa da haurren garapenean, eta berebiziko garrantzia du euren nortasuna eratzeko.
- Indartzen ditu gorputzaren eta zentzumenen garapena eta koordinazioa.
- Ikasteko modu bat da, lengoaia garatzea errazten du, eta pizgarri bat da arretari eta memoriari eusteko.
- Garatzen ditu irudimena eta sormena.
- Tresna aparta da komunikatzeko eta sozializatzeko. Aukera ematen enpatia garatzeko eta elkar hobeto ezagutzeko.
- Areagotzen ditu gozamena eta gogobetetasuna, ahalbidetzen du emozioak adieraztea eta kontrolatzea, eta ematen ditu konfiantza eta segurtasuna.
- Laguntzen du balore etikoak garatzen eta bereganatzen; sustatzen du norberaren kontrola, eta baita jokabide-arauak onartzea ere.












