abusu etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
abusu etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2026(e)ko uztailaren 21(a), asteartea

Irudi intimoak baimenik gabe trukatzea

NCII norbaiten irudi edo bideo intimoak partekatzeko ekintza da, Internet barruan edo kanpoan, haren baimenik gabe. Irudi manipulatuak/faltsifikazioak barne.

Irudi intimoak biluzik dauden pertsonen argazkiak eta bideoak dira, edo azpiko arropan, genitalak erakutsiz, sexu jarduerak edo poseak eginez.

NCII delitutzat hartzen ari dira munduko hainbat lekutan.

Webgune honetan azaltzen dizute nola jar zaitezkeen harremanetan sare sozialetako plataformekin, zure irudi intimoak internetetik ezabatzen laguntzeko.

https://stopncii.org/como-funciona/

2025(e)ko abenduaren 11(a), osteguna

Sexu-abusu

Tratu Txarrak jasaten dituzten Haurrei Laguntzeko Euskal Elkarteko (AVAIM) iturrien arabera, Europako bost haurretatik bat sexu-indarkeria motaren baten biktima da. 

Sexu-abusua oraindik gizartean tabutzat jotzen den gaia da, ez da asko hitz egiten horretaz. Horregatik, garrantzitsua da jakitea zer den haurren sexu-abusua eta zer egin detektatutako kasu baten aurrean. 

Kezkatzen bazaitu eta horrelako ekintzak nola prebenitu jakin nahi baduzu, esteka honetan gaiari buruzko aurkezpen bat ikus dezakezu. 

 Gainera, bertan 3 eta 7 urte bitarteko adingabeekin erabiltzeko ipuin bati buruz hitz egiten dizuegu, "Kiko y la mano". 

 Dohain eska dezakezu Zorrotzako gure lokalean: Kordeleria 12 .

+Info

2025(e)ko uztailaren 28(a), astelehena

Indarkeria

Haurren eta nerabeen aurkako indarkeriak haurren eta nerabeen oinarrizko eskubideen aurka egiten du. Fapmi-ECPAT Españaren helburu nagusietako bat da haurrak eta nerabeak inplikatzea partaidetza-estrategia aktiboekin, arazo horren aurrean beren burua hobeto babesteko. 

2024(e)ko irailaren 18(a), asteazkena

Interneteko eskuliburua

Internet gero eta presenteago dago gure bizitzetan eta gure beharren zati handi bat betetzen du, baina badakigu 25 urtetik beherakoek 54 urtetik gorakoek baino bi aldiz ordu gehiago igarotzen dituztela Internetera konektatuta. 

Gero eta gehiago kezkatzen gaitu nerabeekin bizi diren eta lan egiten duten pertsona guztiak: Interneten erabilera problematikoa eta abusu teknologikoa haurtzaroan eta nerabezaroan. 

"Te pongo un reto #RedesConCorazón" proiektutik pantailen erabilerari eta gehiegizko pantailei buruzko eskuliburu bat egin dute, familientzat, irakasleentzat edo beste hezkuntza-eragile batzuentzat erabilgarria izan dadin. 

2024(e)ko uztailaren 30(a), asteartea

“Ipuina aldatu egiten da zuk kontatzen baduzu”

Haurren eta nerabeen aurkako indarkeria milaka haurren bizitzaren parte da. Horrek ondorio garrantzitsuak ditu, eta haien garapenari eragiten dio. Egoera eta esperientzia horietako asko ez dira komunikatzen. 

"Ipuina aldatu egiten da zuk kontatuz gero" kanpainak gauzak alda daitezkeela esan nahi du, baina kontatu egin behar dira. 

Indarkeria jasaten duten milaka haurren ipuina alda dadin, norbaitek egoeraz ohartu eta jardun behar du. Horixe da adingabe bat babestu ahal izateko eta behar duen laguntza jaso ahal izateko lehen urratsa. 

Hori dela eta, kanpaina honen bidez, indarkeria-egoerak komunikatzeko beharraz kontzientziatu nahi da, eta herritarrei (haur nerabeei, familiei eta, oro har, gizarteari) jakinarazteko baliabideak hurbildu. 

https://fapmi.es/tipos-de-violencia-contra-ninos-y-ninas/

2024(e)ko otsailaren 12(a), astelehena

Sexu-abusua

Tratu Txarrak jasaten dituzten Haurrei Laguntzeko Euskal Elkarteko (AVAIM) iturrien arabera, Europako bost haurretatik bat sexu-indarkeria motaren baten biktima da. 

Sexu-abusua oraindik gizartean tabutzat jotzen den gaia da, ez da asko hitz egiten horretaz. Horregatik, garrantzitsua da jakitea zer den haurren sexu-abusua eta zer egin detektatutako kasu baten aurrean. 

 Kezkatzen bazaitu eta horrelako ekintzak nola prebenitu jakin nahi baduzu, esteka honetan gaiari buruzko aurkezpen bat ikus dezakezu. 

 Gainera, bertan 3 eta 7 urte bitarteko adingabeekin erabiltzeko ipuin bati buruz hitz egiten dizuegu, "Kiko y la mano". 

 Dohain eska dezakezu Zorrotzako udal liburutegian.

+Info

2023(e)ko maiatzaren 31(a), asteazkena

Kiko eta eskua

2023(e)ko urtarrilaren 27(a), ostirala

Alguien me ha hecho daño... y ahora ¿qué pasará?

Helduok izugarrizko erantzukizuna dugu, eta haurrari prozesu penaletik pasatzen lagundu behar diogu. 

Gida hau zeregin horretan lagun diezagukeen baliabidea da; izan ere, hizkuntza egokitu eta erraz baten bidez azaltzen du zer espero dezakeen haurrak profesional bakoitzatik. Eta, aldi berean, nola parte hartzen duen jakinarazpen, azterketa eta epaiketan. 

https://www.observatoriodelainfancia.es/oia/esp/documentos_ficha.aspx?id=8135

2022(e)ko urriaren 20(a), osteguna

"Tu cuerpo es tuyo"

Lucía Serranok "tu cuerpo es tuyo" lanean sexualitateaz eta haurren aurkako abusuen prebentzioaz hitz egiten du, hizkera erraz eta zuzenarekin. Ezinbesteko liburua.

Argitaletxe: Nubeocho

2022(e)ko ekainaren 13(a), astelehena

Haurren sexu-abusua

Tratu Txarrak Jasaten dituzten Haurrentzako Laguntzarako Euskal Elkartearen (AVAIM) informazioaren arabera, Europako bost haurretik bat nolabait sexu-indarkeriaren biktima da. 

Sexu-abusua oraindik tabutzat hartzen den gaia da gizartean eta ez da asko hitz egiten horretaz. Horregatik, garrantzitsua da jakitea zer den haurren sexu-abusua eta zer egin atzemandako kasu baten aurrean. 

Egin dugun jardunaldira joaterik izan ez baduzu, gai honek kezkatu egiten zaitu eta horrelako ekintzei aurrea hartzen nola saiatu nahi baduzu, hurrengo estekan saioaren aurkezpen osoa ikus dezakezu. 

Gainera, Zorrotzan bizi bazara, doan eska diezagukezu "Kiko eta eskua", etxean erabili ahal izateko. 

Aurkezpen

2022(e)ko urtarrilaren 27(a), osteguna

Indarkeria

Haurren eta nerabeen aurkako indarkeria milaka haurren bizitzaren parte den errealitate bat da, eta ondorio garrantzitsuak ditu, haurraren garapenean modu negatiboan eragiten dutenak. 

Indarkeria jasaten duten milaka haurren ipuina alda dadin, norbait egoeraz jabetu eta zerbait egin behar du. Hori da adingabeko bat babestu eta behar duen laguntza jaso ahal izateko lehen pausoa. 

"Ipuina aldatu egiten da zuk kontatzen baduzu" esan nahi du gauzak alda daitezkeela, baina kontatu egin behar dira. 

 Hori dela eta, kanpaina honen bidez, indarkeria-egoeren berri emateko beharraz kontzientziatzeaz gain, herritarrei jakinarazteko baliabideak ere hurbiltzen dizkiegu: haur nerabeei, familiei eta, oro har, gizarteari. 

https://fapmi.es/campana-el-cuento-cambia-si-tu-lo-cuentas/

2019(e)ko abenduaren 23(a), astelehena

¡Estela, grita muy fuerte!

Liburu honek gai delikatu bat jorratzen du, haurrenganako sexu-abusuak kasu. Ipuinaren bidez, gaia etxean sartzeko modu erraza eskaintzen da, familia barruan gogoetarako eta elkarrizketarako tartea zabalduz.

Pertsona heldu batekin batera irakurtzeko ipuina da, istorioaren zentzua aurkitzeko eta edukiak lantzeko aukera emango diena. Ipuineko protagonistak, Estelak, gustuko ez dituen hainbat egoerari aurre egin beharko die; besteak beste, sexu-abusua. Garrantsitzuena da aztertzea Estelak nola ikasten duen laguntza eskatzea eta gustatzen ez zaionari ezetz esatea. 

Bilboko udal liburutegietan aurki daiteke.