2024(e)ko martxoaren 18(a), astelehena

Udalekuak

Bizkaiko Foru Aldundiak “Udalekuak 2024” programan izena emateko epealdia irekiko du: martxoaren 13tik 22ra arte

Udalekuak Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundien artean antolatzen den programa bat da; 2011tik

2017ra jaiotako hiru lurraldeetako umeei zuzenduta dago eta jarduera ludiko hezigarrietan parte hartu ahal izango dute.

Parte-hartzaileak erroldatuta dauden lurralde historikoari dagokion foru aldundian inskribatu beharko dira. Bertan parte hartzen duten umeei jolaserako, dibertsiorako eta bizikidetasunerako leku bat eskaini nahi zaie, beren gozamenerako eta autonomia pertsonala finkatzeko.

+Info

2024(e)ko martxoaren 8(a), ostirala

Emakumea eta teknologia



Martxoaren 8a Emakumearen Nazioarteko Eguna da, berdintasunari buruz hausnartzeko unea. Pausoak ematen ari dira, baina oraindik bide luzea dago egiteko. Aurrera egiteko moduetako bat da bizitzako arlo guztietan ekarpen esanguratsuak egin eta itzalean geratu diren hainbat eta hainbat emakume ikusaraztea.

Artikulu honetan, teknologiaren arloan egindako ekarpenekin nabarmendu diren emakumeei buruzko aipamena egiten digute: Ada Lovelace, Grace Hopper, Margaret Hamilton, Top Secrets Rosies, Angela Ruiz Robles, Carol Shaw, Shirley Ann Jackson, Hedy Lamarr, Melanie Wolperwhkins eta Schitney.

Gustatuko litzaizuke zure ekarpena zein izan zen jakitea?

2024(e)ko martxoaren 4(a), astelehena

"Zuetaz Harro"

La campaña "Orgullosas" del 8 de marzo aplaude la aportación de las mujeres mayores en el empoderamiento de las generaciones más jóvenes

"Zuetaz Harro” da martxoaren 8ko Emakumeen Nazioarteko Egunaren kanpainaren leloa, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak bultzatua, Emakunderen, hiru foru aldundien eta EUDELen eskutik.

Esaldi honekin batera doan leloak: “Ahaldundutako emakume bakoitzaren atzean ahalduntzera bultzatu duen beste emakume bat egon da” emakume adinduek gazteenen ahalduntzean egindako ekarpena goraipatzen du, belaunaldien arteko harremanaren garrantzia bereziki azpimarratuz.

+Info