kirola etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
kirola etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2026(e)ko maiatzaren 18(a), astelehena

Gazte uda

 


Hartzaileak:

2008 eta 2013 artean jaiotako gazteak

Lekua:

Eguneroko sarrera eta irteera Auzokan ( frontoiaren atzekaldea)
Auzoko beste espacio batzuk erabiliko dira, baita hiri osoko lekuak

Noiz?

Hiru txanda (txanda batean , bitan edo hirutan har daiteke parte)

Ekainak 22, 24 eta 26
Ekainak 29, Uztailak 1 eta 3
Uztailak 6, 8 eta 10
Parte-hartzaile bakoitzeko prezioa

Dohainik (fidantza moduko 20 euro eskatuko dira)

Hizkuntza: Elebiduna baina euskera izango da ohiko komunikazio-hizkuntza

Nola eman izena:

Non? Link honen bidez
Telefonoz: 640 17 18 72 (astelehenetik ostiralera 10:00etatik 21:00etara)

Epeak:

Aurretiko izen-ematea: maiatzaren 18tik 22ra arte.
Esleipenari buruzko jakinarazpena (zozketa maiatzaren 25ean egingo da beharrezkoa izatekotan) eta jarraitu beharreko pausuak ordainketa egiteko. 
Ordainketa: maiatzaren 26tik 29ra arte.


2026(e)ko urtarrilaren 22(a), osteguna

Kirola on


KIROLA ON isilpeko komunikazio-kanal bat da, batez ere Bizkaiko kirolari adingabeentzat, edozein unetan eta zuzenean, zalantzak, galderak, kezkak planteatzeko edo indarkeria-egoerak salatzeko aukera izan dezaten. Kirol-jardueraren inguruan diharduen edozein pertsona edo eragilerentzat ere bada (teknikariak, gurasoak...).

Funtzionamendua erraza eta noranzko bikoa da: edozein arrisku-egoera detektatzen duen pertsonak www.kirolaon.eus webgunean sartu, eta formulario labur bat bete behar du; hori baino ez. Berehala jasoko du planteatu duen gaiari dagokion erantzuna. Komunikazio horretan, profesional adituen talde batek jarraitu beharreko prozesua eta izan ditzakeen inplikazioak azalduko ditu.


2025(e)ko abuztuaren 25(a), astelehena

2025-2026 Udal ikastaroak eta tailerrak


Bilboko Udalak antolatutako adinekoentzat osasun ikastaroetan, tailer kulturaletan eta berdintasunaren aldeko tailerretan izena emateko prozesua kudeatzea. 

Nori zuzenduta dago?

Bilbon erroldatuta dauden 18 urtetik gorako pertsona guztiek eman dezakete izena. Berdintasunaren aldeko tailerretan izan ezik, horiek emakumeentzat bakarrik izanen baitira, eta adinekoentzako osasun jarduerak, 70 urtetik gorakoentzat.

Jarraibideak:

Aurreinskripzioa: Aurreinskripzioa jarduera egin nahi den zentroa (edo zentroak) aukeratzean formalizatzen da. Gehienez zentro bi aukera daitezke. Egin nahi den jarduera zehatza geroago aukeratuko da, izena ematen denean..

Zozketa eta emaitzak.

Izena ematea: Jarduera aukeratzea eta ordaintzea.

Hutsik geratu diren plazetan izena ematea: matrikulatzeko epea amaituta, hutsik dauden plazetarako izen-ematea irekiko zaie hala nahi duten pertsona guztiei, baita aurrez izena eman ez dutenei ere. Izen-ematea formalizatzen da ikastetxea eta ikastaroa edo tailerra aukeratuz, abonu-agiria inprimatuz eta diru-sarrera epe barruan eginez

Epeak

Aurreinskripzioa: Ekainaren 18tik Irailaren 1era.

Zozketa eta emaitzak: Irailaren 4an. Hitzorduen kontsulta: irailaren 9tik aurrera.

Izena ematea: Irailaren 10tik 23ra.

Hutsik geratu diren plazetan izena ematea: 

Kultura eta berdintasuna: Urriaren 2tik abenduaren 12ra.

Adinekoentzat osasuna: Ez dago eperik.

​Bajak: (Baja tramitatu ahal izateko ordainagirian agertzen den identifikadore pertsonala zein den nahitaez jakin behar da)

Kultura eta Berdintasun-arloko tailerretan edonoiz eska daiteke baja

Ikastaro eta tailerren eskaintza Ikastaro eta Tailerren 2025-2026 Gidaliburuan jaso da

+Info

2025(e)ko ekainaren 23(a), astelehena

Plazandreak


Bilboko Udala Plazandreak txapelketarekin arituko da lankidetzan; izan ere, saioa Esperantza frontoira itzuliko da edizio berri batekin. Itxaso Erroteta Bilboko Udaleko Gazteria eta Kiroleko zinegotziak parte hartu du ekainaren 23tik uztailaren 21era Bilbo emakumezkoen pilotarik onenaren hiriburu bihurtuko duen txapelketaren aurkezpenean.

+Info

2025(e)ko ekainaren 20(a), ostirala

Skate

 


DOAKO ikastaroa, skatearen hastapenei buruzkoa, 8 eta 12 urte bitarteko haurrentzat eta FLINTA taldearentzat. Ikastaro horretan, skatearen irakaskuntza ez ezik, trebetasun sozialak eta sortzaileak garatzera eta komunitate-espiritua indartzera bideratutako dinamikak ere sartuko dira.

2025(e)ko maiatzaren 23(a), ostirala

Denok batera league

 


Zorroza Txapelketara apuntatu! 

📅  Ekainaren 1etik 13ra
📝 Izena emateko azken eguna: maiatzak 30
📍   Auzokan, EISEn edo Gaztegunean entregatu
🏆 Sariak:
🥇 Kopa + domina
🥈 Domina
👥  Kategoriak:
🔹 Txikiak (2013-2010)
🔹 Nagusiak (2010-2007)

👕 Kolore bereko kamisetak edo petoak!
📣 Txapelketari buruzko bilera egingo da!


2025(e)ko maiatzaren 14(a), asteazkena

Afrika Eguna

 


Afrika Eguna 2025 maiatzaren 18an eta 23tik 25era bitartean izango da, eta programazio zabala izango du, bai Itsasmuseumean, bai Museoaren zabalgunean bertan. Proposamenak egitarauko jardueretan parte hartzera gonbidatzen ditu herritarrak. Besteak beste, hitzaldiak eta mahai-inguruak, arte, artisautza eta moda erakusketak, desfileak, dantza jarduerak, perkusioa eta afro kontzientzia bilduko ditu.

+Info

2025(e)ko apirilaren 28(a), astelehena

Udaleku irekiei


Dagoeneko eskuragarri dago www.gurelurra.org webgunean aurtengo Udaleku irekiei buruzko informazio guztia. Ekainaren 23tik uztailaren 11ra (hiru txandatan) izango dira.

Edozein kontsulta egiteko, jar zaitez harremanetan Gure Lurraren taldearekin.

602.000.630 (astelehenetik ostiralera 9:00-13:30)

621.333.371 (astelehenetik ostiralera 16:30-17:30)

2024(e)ko uztailaren 26(a), ostirala

Ikastaro eta Tailerren 2024/2025



Duela urte askoz geroztik, Bilboko Udalak kalitateko azpiegitura eta ekipamendu publiko berrien alde egiten du, eta horiek guztiak udal ikastaro eta tailerren eskaintza zabalaz betetzearen alde, gustu eta adin guztietarako jarduerak bilduz: kirol, kultura eta aisia arloetakoak nahiz adinekoei zuzendutakoak, berdintasunerako tailerrak, arte plastiko eta bisualen esparruetakoak eta abar.

Inoiz ez da berandu ikasteko edo pertsona bezala aberastuko gaituen jarduera kultural, fisiko edo ludikoren bat hasteko.

AURREINSKRIPZIOA: 2024ko ekainaren 19tik irailaren 2ra.

Izena aurrez emateko, jarduera bat egin nahi den udaltegia (edo udaltegiak) aukeratu behar da, gehienez ere zentro bi.

Jarduera zehatza irailean, izena ematean, aukeratuko da.