2021(e)ko urriaren 28(a), osteguna

Zientzia Astea

Zientzia Astea Bilbo. Azaroaren 5etik 7ra, Bizkaia Aretoan

Zientziak, teknologiak eta berrikuntzak bere egingo dute Alvaro Siza arkitekto ezagunak diseinatutako eraikina. Bizkaia Aretoak hogei jarduera inguru hartuko ditu aurtengo: tailerrak, ikuskizun zientifikoa, bi hitzaldi eta nola ez, dagoeneko historikoa den Zientzia Club. 

+Info

2021(e)ko urriaren 27(a), asteazkena

Casilda Andrea Bizirik

"Casilda Andrea Bizirik" heldu da Bilbora: Bilboko Udalak antolatutako kultur ginkana, urriaren 30, 31 eta azaroaren 1, 6 eta 7an Casilda Iturrizar parkean eta Zabalgunean izango dena.

Casilda Andrea Bizirik-en eskutik, parte-hartzaileak honako istorio honetara hurbilduko dira: 

Luis Ángel Estrómbolik, idazle frustatua baita, erabaki du bere amorru eta frustrazio guztia gure bihotzeko Casilda Iturrizar maitatuaren irudiaren gainera hustea. Bere asmoa da haren irudia desagerraraztea, eta, ahal izanez gero, baita haren oroitzapena ere bilbotar guztien gogotik. Horretarako, plan gaizto bat prestatu du. Estrómboliren arabera, modu bakarra dago plan gaizto hori desegiteko: B.I.U. (Bilboko Inteligentzia Unitatea) taldea behar bezala prestatuta, beste inola ere ez. 

Kultur ginkana honekin, Casilda Iturrizar, parkea eta Zabalgunea pixka bat sakonago ezagutzeaz gain, jardueran parte hartuko duten guztiek primeran pasatuko dute beren gaitasun deduktiboak probatzen dituzten bitartean.

Familientzako jarduera hau, 6 urtetik gorakoentzat, doakoa da, baina esteka honetan izena eman behar da. 

+Info

2021(e)ko urriaren 25(a), astelehena

Kanpoko Istorioak

 


Familia tailerra: Tailerrean, Guztion Ondarea, denok parte! 2021eko Europako Ondarearen Jardunaldien lelopean, 6 eta 12 urte bitarteko umeek urrutiko tokietatik Bizkaiara ekarritako objektuak ezagutuko dituzte, istorio ezberdinetako mezu sekretuak deszifratuz. Ondoren ipuinaren azala sortuko dute beste parte-hartzaileen laguntzarekin.

  • Euskara / Gaztelania
  • Arkeologi Museoa. Calzadas de Mallona 2
  • Urriaren 26a asteartea, eta 28a osteguna. 17:00etan
  • Inskripzioak: 944040990 arkeologimuseoa@bizkaia.eus
  • Leku-kopuru mugatua

2021(e)ko urriaren 21(a), osteguna

Iruzurra detektatzen du


Joko honekin on line iruzurrak identifikatzen eta prebenitzen ikasiko dugu, eta familiarekin eta lagunekin dibertitzen. 

2-4 parte-hartzaileko jokoa da. 

Egilea: OSI (Nazioarteko Segurtasun Bulegoa) 

Esteka honetan deskarga dezakezu: 

"Detecta el fraude" 

Bideo

2021(e)ko urriaren 19(a), asteartea

Kartoi banda

Garai batean Nerbioi ezkerraldean ugariak ziren kartoi bandak, festa giroan sorturiko txaranga amateurrak. Musika instrumenturik ez zutenez, kartoiz egiten zituzten saxofoi, tronpeta eta bestelakoak imitatuz.

Tailer honen helburua, beraz, kartoi-banda bat osatzea da; tailerreko partehartzaileak arduratuko dira beren kartoizko tresnak eraikitzeaz (lutheria esperimentala), baina baita banda osoak interpretatzeko moduko piezak konposatzeaz ere, ahalik eta esperimental eta irudimentsuenak. 

Txaranga Urretabizkaiak gidatuko ditu urratsok.

Tailerra  2021eko Azaroko Ostegunetan izango da Sanfrango Udaltegian, Bilbon 18.00etatik 19.30etara.

Doakoa da eta edozein adineko jendeari irekia (10 urte baino gazteagoak nagusi batez lagundurik).

Ez da beharrezkoa musika ikasketarik izatea.

Tailerraren bukaeran kontzertu bat emango dugu, GAU IREKIAN, Abenduaren 11ean.

Izenemateak: txarangaurretabizkaia@gmail.com

2021(e)ko urriaren 18(a), astelehena

Art Explorer

 

Rekalde Aretoko erakusketak familian bisitatzeko material berria diseinatu dugu. ART EXPLORER, aurkeztutako artelanen behaketa, esperimentazioa eta azterketa egitera gonbidatzen gaituen gida da eta proposamen eta dinamikez beteta dator.  

Aretoan bertan izango duzue eskuragarri material guztia. Anima zaitez eta etorri familian Rekalde Aretora!

+Info

2021(e)ko urriaren 13(a), asteazkena

Gaztegune


GAZTEGUNE-etan oso ondo pasatuko duzu eta 12 eta 17 urte bitarteko zu bezalako gazteak ezagutuko dituzu.

Izena emateko, nahi duzun Gaztegunera hurbildu zaitez, eta ordutegi eta ekintzen inguruko informazioa eska ezazu. Gainera, #GazteKLUBA-ren ekintzen informazioa ere eskuratuko duzu.

Gaztegune Zorrotza

Helbidea: Fray Juan, 33.

Ordutegia:

Asteazkeneko taldea 17:00etatik 20:00etara

Osteguneko taldea 17:00etatik 20:00etara

Ostiraleko taldea 17:00etatik 21:00etara

Larunbateko taldea 17:00etatik 21:00etara

Telefonoa: 693 25 50 28

Kontaktua: gaztegune.zorroza@bilbao.eus

https://bilbaogazte.bilbao.eus/gazteguneak-bilbao/

2021(e)ko urriaren 11(a), astelehena

“Nola lortu komunikazio eraginkorra gure seme-alabekin”


Aurrez aurreko eta online hitzaldia. 

Gure seme-alabekiko komunikazio afektibo eta eraginkorra jaiotzen diren unetik landu behar da. Hala ere, inoiz ez da berandu hura bilatzeko eta sustatzeko. Nola igaro galdeketatik elkarrizketara, isilune edo oihuetatik elkarrizketara?

Aldaketa txiki batzuk eginda, komunikazio adeitsu eta eraginkorra lor dezakegu, eta gure seme-alabak entzunak, ulertuak eta balioetsiak sentitzea. Gure seme-alabak adoretuz, autoestimu handiagoa izango dute; gatazkak konpontzeko trebatuko ditugu, bai eta familia barruan zein kanpoan errespetuz komunikatzeko ere.

Hizlaria: Sandra Martín, Diziplina Positiboan familia-hezitzailea, Encouragement Consultant eta Hirukideko bazkidea.

Azaroaren 10ean, asteazkenean, 19:30ean. 

Ellacuria aretoa (CRAI liburutegia, Deustuko Unibertsitatea), Zoom eta YouTube.

+Info

2021(e)ko urriaren 4(a), astelehena

Enpleguaren anezka

 


Anezka enplegu-programek langabeen gaitasun pertsonalak eta enplegagarritasuna hobetzen dituzte eta laneratzeko prozesuan laguntzen diete, lanpostu bat aurkitzeko aukerak areagotzeko.

Anezka programetan langabezian dauden pertsona boluntario eta aktiboen talde heterogeneoak sortzen dira. Talde horiek koordinatzaile baten laguntzarekin antolatzen dira, besteren konturako zein norberaren konturako enplegu-bilaketa bultzatzeko, programak garatzen dituen jarduketetan kide guztiak lan-merkatuan sartzeko bideak eta moduak aztertzen dituztelako.

Izena emateko epea urriaren 12ra arte

+Info

COVID-19 neurriak



-Merkataritza-, gizarte- eta kultura-jarduera guztietarako itxiera-mugako ordutegia 03: 00ak arte luzatzea.
Jardueretan, gehienez ere, ehuneko 75eko edukiera ematea lokal eta instalazio guztiei.

-Edozein motatako gizarte-, kultura- edo kirol-ekitalditarako esparruetan gehienez ere 1.500 pertsona bildu ahal izango dira barnealdeetan, eta 1.800 pertsona kanpoan. 3.000 lagunetik gorako edukiera duten esparru itxietan, gehieneko edukiera ez da ehuneko 40tik gorakoa izango, eta esparru irekietan, ehuneko 60tik gorakoa.

-Ostalaritza- eta jatetxe-establezimenduetarako edukieraren ehuneko 75 ezartzen da barnealdeetan. Barran edo zutik kontsumitzeko debekuari eusten zaio. Barnealdeetan zerbitzua 8 laguneko taldetan eta 12 laguneko taldeetan antolatzen jarraituko da.

-Joko- eta apustu-establezimenduek eta txoko eta elkarte gastronomikoek ostalaritza-sektorerako aurreikusitako baldintzen oso antzekoak bete beharko dituzte.

-Lonjak, gazte-lokalak eta antzekoak berriro ireki ahal izango dira 16 eta 29 urte bitarteko adin-tartean txertaketak jarraibide osoaren % 85 gainditzen duen unetik aurrera.

-Diskotekak eta gaueko aisialdiko gainerako establezimenduak berriz irekitzeko gaikuntza ematen da, honako arau hauen arabera: edukiera-muga barrualdeetan, edukieraren ehuneko 50ean; debekatuta dago barran edo zutik kontsumitzea. Dantza-pista maskara batekin bakarrik erabili ahal izango da. Gainerako xedapenak ostalaritza-sektoreari aplikatzen zaizkionak dira.

-Barnealdeetan egiten diren museoetara, erakusketa-aretoetara, jolas-zentroetara eta turismo-zentroetara taldeek egiten dituzten bisiten gehieneko kopurua 20 pertsonara arte handitzea.

-Barne-instalazioetako kirol-jarduera 16 pertsonako taldeetan egituratu ahal izatea ahalbidetzen da.

-Administrazio publikoek eta enpresek aurrez aurreko jardunera itzultzea erabaki ahal izango dute urrutiko lanari edo telelanari buruzko araudiak arautzen ez dituen lanpostu guztietan. Lan-eremu bakoitzaren tipologia eta baldintza bereziak kontuan hartu beharko dira, eta oinarrizko prebentzio-neurriak mantendu beharko dira, hala nola maskara erabiltzea eta aireztatzea, lan-osasuneko zerbitzuek adierazitakoaren arabera.