2019(e)ko abenduaren 24(a), asteartea

Jostailu ez-sexisten



Aldundiak, berriro ere, jostailu ez-sexisten aldeko kanpaina abiarazi du Gabonetan. Ondokoa da kanpainaren izenburua: «Beren ametsek ez dute mugarik. Zeuk mugatuko dituzu? Ez aukeratu jostailu sexistarik».

2019(e)ko abenduaren 23(a), astelehena

¡Estela, grita muy fuerte!


Liburu honek gai delikatu bat jorratzen du, haurrenganako sexu-abusuak kasu. Ipuinaren bidez, gaia etxean sartzeko modu erraza eskaintzen da, familia barruan gogoetarako eta elkarrizketarako tartea zabalduz.

Pertsona heldu batekin batera irakurtzeko ipuina da, istorioaren zentzua aurkitzeko eta edukiak lantzeko aukera emango diena. Ipuineko protagonistak, Estelak, gustuko ez dituen hainbat egoerari aurre egin beharko die; besteak beste, sexu-abusua. Garrantsitzuena da aztertzea Estelak nola ikasten duen laguntza eskatzea eta gustatzen ez zaionari ezetz esatea. 

Bilboko udal liburutegietan aurki daiteke.

2019(e)ko abenduaren 9(a), astelehena

#GazteKLUBA Gabonak

#GazteKLUBAren bitartez, jende berria ezagutzeko eta Bilbon bertan eta hiritik kanpo egiten diren jardueretan parte hartzeko aukera izango duzu. Ekintzak hainbat motatakoak dira eta gustu guztietarako prestatuta daude, betiere 12 eta 17 urte arteko gazteei zuzenduta.

Abenduaren 26tik eta urtarrilaren 3a bitartean #GazteKLUBA GABONAK bueltan da. 

+Info

Izena eman

2019(e)ko abenduaren 4(a), asteazkena

Rekalde aretoa: Gabonetako tailerrak


Tailerra Gabonetan

2019ko abenduak 26 eta 27
10:30etatik 11:45etara (3-6 urte); 12:00etatik 13:30etara (7-11 urte)
Ignacio Goitiaren erakusketa.

Christmas at rekalde

2020ko urtarrilak 2 eta 3
12etatik 13:30etara
6 eta 12 urte bitarteko umeentzat diseinaturiko tailerra ingelesez.

Ignacio Goitiaren erakusketa

Doako jarduera aldez aurreko izen ematearekin 944068532 zenbakian edo salarekalde@bizkaia.eus helbidera idatziz.

2019(e)ko abenduaren 2(a), astelehena

Sex symbols




Sexu inguruko gaiak modu didaktikoan jorratzen dituen adin txikikoendako animazio telesaila.

Telesailak humorez eta modu naturalean kontatzen ditu istorioak. Sexu-organoez gaindi, “Sex Symbols” telesailak, lau protagonista finko ditu eta beraien bizipenen bitartez gai ezberdinak aztertzen ditu. Protagonista guztiek duten izaera eta itxura ezberdinari ezker, haur bakoitzak bere burua islatua aurkitu dezake. Telesailak zazpi minutu baino gutxiagoko 26 pasarte izango ditu.



2019(e)ko azaroaren 18(a), astelehena

Puntu lila


Azaroaren 25a, Emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna badatorrela eta, hemen duzue emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako sinboloa deskargatzeko aukera, puntu lila ( sakatu hemen irudia deskargatzeko ). 

Sinbolo hau publikoki erakusteak berarekin dakar emakume eta gizonen arteko berdintasun eza oinarri duen era honetako indarkeriaren kontrako konpromiso aktiboa. Hilabete honetan zehar honen erabilera egin dezazuen eskatzen dizuegu, irudi hau publikoa egitea zuen mezuetan, zuen webguneetan, sare sozialetan, egoitzetan, eskutitzetan, eta bururatzen zaizuen leku guztietan.


2019(e)ko azaroaren 14(a), osteguna

Tailerra familian


Jarduera eta ibilaldi hauek bereziki zuzenduta daude txikienek egin ditzaten, haiekin batera dauden helduekin. Rekalde Aretoak gune bat eskaini nahi du familiak artearen bidez elkarreragina izan dezan.
  • 2019ko azaroak 23, 11:00etatik 13:00etara
  • 2019ko abenduak 14, 11:00etatik 13:00etara
  • 2020ko urtarrilak 25, 11:00etatik 13:00etara
Adina: 4 urtetik 11 urteko umeak + familia

Doako jarduera aldez aurreko hitzorduarekin 944068532 zenbakian edo salarekalde@bizkaia.eus helbidean.

2019(e)ko azaroaren 13(a), asteazkena

Gabonak 2019


Bilboko Udaleko Gazteria eta Kirol sailak, haurtzaro zerbitzuaren bitartez, datorren Gabonetarako aisia programetan parte hartzeko aurre-inskripzio epea zabaldu du azaroaren 12 tik 18ra arte. Programa hori etxeko txikienentzat berrikuntzez beteta dator.

Gabongune 2019 (2011tik 2014ra arte jaiotakoentzat).

Gabonkide 2019 (2008tik 2010era arte jaiotakoentzat)

Saio elebiduna (euskara eta gaztelania)

Doako jarduera

3 bide daude aurre-inskripzioa egiteko:

Interneten: www.bilbao.eus

Telefonoz: 010 / 944 010 010 (8:00-20:00).

Bertatik bertara: Udaltegian dauden “Bilbao Click” makinak: Otxarkoagako, Txurdinagako, Ibaiondoko, Deustuko, Begoñako, San Frantziskoko, Basurtuko, Zorrotzako, Errekaldeko, Castañoseko, Iralako, Uribarriko, San Ignazioko eta Abandoko udaltegietan eta San Agustin eraikinean.

2019(e)ko urriaren 31(a), osteguna

Creatable World


Mattel enpresa estatubatuarrak aurkezten duen “Creatable World” panpin-jolas berriak, haurra askatasunez adieraztea du helburu.

Creatable World.ek, haurrari ehun zuri bat eskaintzen dio bere pertsonaia propioak sortu ahal izateko. Ile luzea laburragatik aldatu, gona, frakak, edo biak jantziz… jolasa sortzaileagoa, inklusiboagoa eta askeagoa bihurtzen da.

Jolasaren bitartez, belaunaldi berriak hezteko urrats handia.

https://www.mattel.com/es-lam/creatable-world

2019(e)ko urriaren 23(a), asteazkena

Maker Faire



Maker Faire munduko asmatzaile eta sortzaileen feriarik handiena da, asmakizunen erakustokia, publiko guztientzako prestatutako kreatibitate eta asmamena izateaz aparte, mugimendu Maker-a ospatzeko ekitaldia ere. Jendea munduari bere sorkuntzak erakusteko eta ikasi nahi dabezan pertsonekin bere jakintasuna parekatzeko lekua.

Makers-en artean era guztietako jendea dago, era guztietako adin eta eratorriekin; teknologia zaleak , artisauak, zientzialariak edo garajeetan lan egiten dabezan sortzaileak.

Noiz?  2019ko Azaroaren 1, 2 eta 3an

Non?  Azkuna Zentroa

Doako sarrerak esteka honetan:

https://www.eventbrite.es/e/registro-maker-faire-bilbao-2019-6982108675

Maker Faire 2018

https://bilbao.makerfaire.com/euskera/

2019(e)ko urriaren 21(a), astelehena

Zientzia Astea



Zientzia Astea zer den? Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Astea da, eta Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak antolatzen du, inguruan dutenari buruz jakin-mina duten guztiek –gazteek zein helduek, umeek zein nerabeek– aukera izan dezaten zientzia lanbide dutenekin zientzia ikusi, entzun, sentitu eta horretaz berba egiteko.

Tailerrak, txoko zientifikoak, ibilbide didaktikoak, erakusketak, lehiaketak, janari-dastatzeak, irteerak, bisita gidatuak eta hamaika gauza gehiago aurkituko dituzu Bilboko Bizkaia Aretoan, Donostiako Tabakaleran, Vitoria-Gasteizko Bibat Museoan eta  Barakaldoko Clara Campoamor  Zentro Zibikoan , azaroaren 6tik 10era bitartean, XIX. Zientzia Astean.

2019(e)ko urriaren 17(a), osteguna

Argazki irteera



"Umeentzat eta neskentzat lantegia: Argazkigintzaren oinarrizko pausoak"

Tailerra Azkuna Zentroan emango da, urriaren 27an, goizeko 10: 30ean, eta 14: 00ak aldera amaituko da. 7 eta 13 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago. Aurretik parte hartu ez dutenek izango dute lehentasuna.

Aitak edo tutoreak adingabearen ardura hartu beharko du tailerrean.

Tailer honek ez du lotutako kosturik, baina beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea, plazak mugatuak baitira.

Inprimakia deskargatu, bete eta sinatuta bidali behar da azkunazentroa@azkunazentroa.eus helbidera.


2019(e)ko urriaren 14(a), astelehena

Tailerrak


Doako tailerrak: Magia, literatura, musika, zirko, margoa, teknologia.

Luzapena: 30 minututik 2ordu eta erdi bitarteko saioak.

Ordutegiak:
Goizez: 11:00 etatik aurrera
Arratsaldez: 17:00etatik aurrera

Adina: 2 urtetik 12 urteko umeak + familia.

*Urriak: 26
*Azaroak: 9, 16, 23, 30
*Abenduak: 14, 23, 30
*Urtarrilak: 2

Tokia:
Abando udaltegia Elkano 20, 22 lonja
Basurto udaltegia: Zankoeta 1
Basurto eskola: Zankoeta 2

Hizkuntza: Euskera edo elebiduna, ekintzaren arabera.

Partehartzearen baldintzak:
- Behar bezela betetako eskaerak bakarrik onartuko dira.
- Eskatzailea:
  • Aita, ama edo tutore legala bakarrik izan daiteke.
  • Bilbon erroldatua egon behar.
-Adingabeko bakoitzak gehienez hiru ekintzetan eman dezake izena.
- Adingabeak aita, ama edo tutore legalarekin batera parte hartuko dute.

+ Info:

010 ( 944 010 010 ) / 94 420 35 14

PARTE HARTZEKO ESKAERAK: Urriaren 15etik 17ra.

Hemen: Eskaera

2019(e)ko urriaren 10(a), osteguna

Ikasgunea



Ikasgunea online plataforma bat da. Hezkuntza Sailak ikasleei eta bere familiei daukan informazio akademikoaren sarbidea ematen die, hiritarren eta administarizaoaren arteko interrelazio gisa balio dezakeen komunikazio kanal bat emanez.

Atariak, alde batetik, izaera publikoa duen informazioa erakusten du, honetan sartzeko ez da beharrezkoa izena enatea. Bestalde, izaera pribatua duen informazioa dago eta, honetan sarbidea izateko, atarian erregistratuta egon behar da.

+Info

2019(e)ko urriaren 8(a), asteartea

Elikadura eta minbizia


Badakigu elikadura ona izatea garrantzitsua dela familiako kide guztien osasunerako. Horregatik, gure seme-alabei ohitura osasungarriak erakustea txikitatik erakutsi behar diegun funtsezko zeregina da, betiko izango dituzten elikatzeko eredu jakin batzuk hartuko dituztelako. Kontsumituko ditugun elikagaiak zaintzeaz gain, nola prestatuko ditugun ere garrantzitsua da. Prestatzeko modua ere garrantzitsua da.

Minbiziaren aurkako elkartetik, gaixotasuna prebenitzeko hainbat jarraibide erakusten dizkigute, Fernando Fombellida doktore eta "Cocinar para vivir, cocinar para prevenir el cáncer" liburuaren egileak egindako azterketetan oinarrituta.

Aurkezpen honetan, egoki elikatzea eta osasungarriak ez diren ohiturak ez hartzea zein garrantzitsua den gogorarazten digute.

Ez kontsumitu produktu ultraprozesatuak, koipea, azukrea eta gatza murriztu, produktuak lurrunean eta plantxan prestatu, ez kontsumitu alkohol eta tabakorik eta ariketa fisikoa egin; horrek guztiak lagunduko digu osasuntsuago mantentzen. Ez gara minbizia sufritzetik guztiz salbuetsita egongo, beste faktore asko daudelako, baina gaitza hartzeko aukerak minimizatuko ditugu.


2019(e)ko urriaren 7(a), astelehena

Tailerra familian



Jarduera eta ibilaldi hauek bereziki zuzenduta daude txikienek egin ditzaten, haiekin batera dauden helduekin. Rekalde Aretoak gune bat eskaini nahi du familiak artearen bidez elkarreragina izan dezan.

2019ko urriak 26

11:00etatik 13:00etara

Adina: 4-11 urte

Doako jarduera aldez aurreko hitzorduarekin 944068532 zenbakian edo salarekalde@bizkaia.eus helbidean

2019(e)ko urriaren 4(a), ostirala

Kantauri Fest


Kantauri Fest Bizkaiko ontzi tradizionalen topagunerik handiena da. Dozenaka txalupek, traineruek, batelek eta baleontziek Zierbenako portua hartuko dute urriaren 5ean eta 6an sekulako erakustaldi batean. Halaber, itsasoan zein lehorrean makina bat jardueretan parte hartzeko aukera izango duzu.

Egitaraua: Haurrentzako tailerrak, ardo dastaketak, zeharkaldi akuatikoak, erakustaldiak, marmitako lehiaketa.

Prezioa: Doan

2019(e)ko urriaren 1(a), asteartea

Zientzia eta emakumea


Erreparatu al diezue inoiz zuen inguruan dauden objektuei eta makinei? Horiek denak norbaitek asmatu zituen. Bai, horietariko asko mundua hobetu nahi zuten emakumeek asmatu zituzten. Liburu honetan asmatzaile horien aukeraketa eder eta dibertigarria duzue, asmakizun horien bidez historiaren norabidea aldatu duten emakumeen lana bildu nahi izan baita.

Balia ezazue liburu hau adin txikikoak emakume erreferenteak izateko beharraz kontzientziatzeko.

Izenburua: "Inventoras y sus inventos"

Egilea: Aitziber Lopez (ilustrazioak, Luciano Lozano)

Argitaletxea: Flamboyant

Liburuak gida didaktiko bat ere badu eta lotura honetan duzue:

https://www.editorialflamboyant.com/wp-content/uploads/2018/05/guia_didactica_inventores_ES.pdf

2019(e)ko irailaren 23(a), astelehena

Kontrolatzen dut


Familiok teknologia berriak erabiltzerakoan laguntza eman eta gainbegiratze lana egin behar dugu, harik eta gure seme-alabek nabigatze segurua eta arduratsua egiten dutela jabetu arte. Hasieran, ordea, gurasoen kontrolerako erramintak balia ditzakegu telefono mugikor, tablet edo ordenagailuaren erabilera mugatzeko.

Gaur gaurkoz, gero eta ohikoa da segurtasun, pribatutasun, ongizate eta gurasoen kontrolerako aukerak aurkitzea aplikazioetan bertan eta gehien erabiltzen diren plataformetan. 

Ondorengo lotura honetan is4k aurkezten digu ezagunenak diren aplikazio eta sare sozialei buruzko artikulua.

https://www.is4k.es/blog/configuraciones-de-seguridad-privacidad-y-control-parental-en-las-aplicaciones-de-moda

2019(e)ko irailaren 18(a), asteazkena

Pauso handia



Beharbada, Lehen Hezkuntzatik Bigarren Hezkuntzara igarotzeak beldurra eta ziurgabetasuna eragin ditzake, batzuetan, gure seme-alabak beste ikastetxe batera aldatu beharko dira, ikasle ezezagunekin jardun beharko dute, horietako batzuk zaharragoak izango dira. Eskolako errutinan aldaketetara ohitu beharko dira: eskola ordu gehiago, ikasgai gehiago, erantzukizun handiagoa, irakasle gehiago, arau desberdinak eta harreman berriak.

Irakasleak ohituta daude urtero ikasle berriak hartzera, eta, Lehen Hezkuntzan bezala, ikasgelaren jarraipena egingo dute, eta talde osoaren errendimendua eta jarrera kontrolatu.

Bigarren Hezkuntzara igarotzen direnean, erabaki behar dute ikasketak direla euren jarduera nagusia, denbora gehiago eskaini beharko diete ikasketei, etxeko lanei, laburpenak egiteari…

Zuen rola izango da laguntasuna egitea, gainbegiratzea, eta arauak betearaztea. Zuen erantzukizunaren parte da ikasteko ordutegi bat bete dezaten. Aitzitik, euren erantzukizunak bere gain hartzen ari direla ikusten duzuenean, modu autonomoagoan antolatzen utzi beharko diezue. 

Egon harremanetan institutuarekin, joan ikasturte hasierako bileretara, baita arreta indibidualetarako hitzorduetara ere, eta hor ikusi ahal izango duzue nola eboluzionatzen ari den, etxean ere kontuan hartu ahal izateko. Ikastetxe askotan plataformak daude irakasleekin hurbileko harremana izateko, nobedadeak jakiteko, eskola huts egiten dutenean jakiteko…

Hau da, familientzat, aldaketako une hau beste urrats bat izan behar da, gure seme-alabek heldutasun eta autonomia handiagoa izan dezaten.

2019(e)ko irailaren 16(a), astelehena

Open House


Bizkaiko arkitektura eta urbanismoaren jaialdirik handiena irailaren 28an eta 29an egingo da.
70 eraikin edota espazio esanguratsu baino gehiago bisitatu ahal izango dira boluntario gidarien laguntzari esker.

Urtero, asteburu bakar batez, Bilbok, Barakaldok eta Getxok euren ateak irekiko dituzte ezagutzera emateko. Aukera paregabea auzokideek zein bisitariek hiria arkitekturaren eta hirigintzaren bitartez ezagutu dezaten.

+Info

2019(e)ko irailaren 10(a), asteartea

Little Artist


Rekalde Aretoa praktika artistiko garaikidearen ezagutzan, bilketan eta zabalkundean sakontzeko lekua da. Urte osoan zehar jarduerak eta tailerrak antolatzen dituzte haur eta gazteentzat, bai eta horien familientzat ere.

Oraingo honetan, ingelesezko tailerrak antolatu dituzte 6-12 urteko haurrentzako. Tailerrok, sormena sustatzeaz gain, eskolaz kanpo ingelesa ikasteko gune bat eskainiko dute.

Noiz: 2019ko irailaren 28n, 17:30etatik 19etara.

Lekua: Rekalde Aretoa, Alameda Rekalde 30

Tailerra dohainik izango da, halere, aldez aurretik izena eman behar da modu honetara: 944068532 deituta  edo salarekalde@bizkaia.eus-era idatzita

Jarduera Little Creativity Suitcaserekin elkarlanean antolatu da.